Erdi Aroko Hiriak: Gremioak, Merkataritza eta Izurrite Beltza
Gremioak
Erdi Aroko hirietan, gremioak lanbide bera zuten eskulangileen elkarteak ziren. Hiri askotan mota askotako gremioak aurkitzen ziren, bakoitza kale edo auzo batean antolaturik:
- Zapatagileak, burdingileak, ehungileak, harategiak, arraindegiak…
Gremioen helburua, produktu berdina saltzen zuten denden arteko laguntza ematea zen (lehia arazoak, lan-ordu kopurua zehaztu, arauak jarri…).
Tailerreko lan-egitura
Tailer edo denda bakoitzean, hiru mailatako eskulangileak aritzen ziren lanean:
- Maisua: tailerraren jabea zen, lana zuzentzen zuen.
- Ofiziala: lantegiko langile arrunta, soldata baten truke lan egiten zuena.
- Ikastuna: lanbidea ikasten ari zen gaztea, askotan maisuaren semea.
Tailerren antolaketa
Tailer asko hiru mailako eraikinak ziren:
- Goikaldean: logelak, sukaldeak…
- Erdikaldean: lantegia, makinak…
- Behekaldean: produktuaren salmenta, denda.
Merkataritza
XII. mendetik aurrera, merkataritza asko hedatu zen. Askotan, hiriek azokak antolatzen zituzten jendea erakartzeko eta produktuak salerosteko.
Merkataritzaren hedapenaren arrazoiak
- Bideak eta kaleak seguruak ziren (inbasiorik ez).
- Hirietako jendeak produktu asko erosteko beharra zuen.
- Itsasontziak eta gurdiak hobetu ziren (garraio azkarragoa eta edukiera handiagoa).
Ibilbide nagusiak
- Mediterraneo itsasbidea: Venezia, Genova, Marsella, Bartzelona… Asiako portuekin konektatuta. Luxuzko produktuak (zeta, espezieak) eta Marco Poloren bidaiak.
- Atlantikoko itsasbidea: Cadiz, Lisboa, Bilbo, Londres… Artilea, ardoa, larrua, burdina, egurra…
- Baltikoko itsasbidea: “Hansa” izeneko bidea. Anberes, Brujas, Amsterdam, Hanburgo, San Petersburgo…
Izurrite Beltza
XIV. mendetik aurrera, krisialdi garaia hasi zen Europan.
Krisialdiaren arrazoiak
- Klima aldaketak: Garai hotza izan zen Europan. Nekazaritzako uztak kaltetu ziren, elikagai gutxi eta gosete handiak eraginez.
- Gerrak eta arazo sozialak: Ehun Urteko Gerra (Juana de Arco), nekazarien altxamenduak eta hirietako iraultzak.
- Higiene falta handia.
- Izurrite Beltza (1348): Europara 1348. urtean heldu zen, Txinatik etorrita. Gaixotasuna oso hilgarria zen, Europako biztanleriaren erdia hil zuen. Arratoien arkakusoek transmititzen zuten.