Industria Iraultza: Lehenengo eta Bigarren Faseak
I. Industria Iraultza: Zer da?
XVIII. mendearen erdialdean hasten den prozesu bat da, inpaktu ekonomiko, sozial eta politiko handiak izango dituena. Bi fasetan banatzen da: Lehenengo Industria Iraultza (1760-1840) eta Bigarren Industria Iraultza (1870-1910). Industrializazioak eraldaketa ekonomiko zein demografiko sakonak ekarri zituen, ekonomia industriala sortuz.
Industria agertzeko baldintzak
Britainia Handian bi fenomeno gertatu ziren: Nekazaritza Iraultza eta eztanda demografikoa. Nekazaritza Iraultza landa-eremuko berrikuntzek sustatu zuten: Norfolk sistema, burdinezko goldea, lurren pribatizazioa eta abeltzaintzaren hazkundea.
Eztanda demografikoa
- Elikadura: Ekoizpenaren igoerak jendearen elikadura hobetu zuen.
- Higienea: Hirietan hobetu zen, gaixotasun eta epidemien agerpena murriztuz.
- Medikuntza: Txertoen agerpenak baztangaren desagerpena ekarri zuen.
Faktore horiek guztiak heriotza-tasaren beherakada ekarri zuten, biztanleriaren hazkundea eraginez.
Beste faktore batzuk
- Pentsaera berria: Liberalismo ekonomikoaren agerpenarekin, gobernu britainiarrek industriaren aldeko neurriak hartu zituzten (gremioen ezabapena).
- Mundu-ekonomia: Britainia Handiko koloniek lehen industrien produktuak saltzeko aukera eman zuten.
- Ikatz minerala: Makinen agerpena ahalbidetu zuen.
I. Industria Iraultza: Ezaugarri nagusiak
Ordura arte, manufaktura-lan gehienak lantegi txikietan egiten ziren eskuz. Industria Iraultzarekin sistema hau aldatu egin zen: makinen agerpenarekin (James Watt-en lurrun-makina) produkzioa izugarri handitu zen. Langileak fabriketan pilatu ziren eta lan-banaketa aplikatu zen, produktibitatea igoz.
Sektore nagusiak
- Ehungintza: Kotoiaren eta berrikuntza teknikoen (Spinning Jenny) bidez hazi zen.
- Siderurgia: Harrikatzaren erabilerarekin burdin produkzioa gora egin zuen.
Garraioen Iraultza
Bi asmakuntza nagusi izan ziren: lurrun-itsasontziak (bidaiak azkartuz) eta trenak (1814an asmatuak, barne-merkatua garatuz).
II. Industria Iraultza
Ezaugarri nagusiak
Energia-iturri berriak agertu ziren: elektrizitatea (makinak, garraioa, komunikabideak) eta petrolioa (automobilak).
Industria berriak
- Siderurgia: Altzairuaren produkzioa gora egin zuen Bessemer bihurgailuari esker.
- Industria kimikoa: Produktu berriak (goma, koloratzaileak).
- Industria elektrikoa: Elektrizitatea ekoizteaz arduratzen zen.
Enpresa eta ekoizpen ereduak
Kapital handiak behar zirenez, Sozietate Anonimoak eta bankuak (finantza-kapitalismoa) garrantzitsuak bihurtu ziren. Ekoizpen sistema berriak sortu ziren:
- Taylorismoa: Langilearen espezializazioa zeregin txikietan.
- Fordismoa: Kate-lana eta serieko ekoizpena.
Enpresa-kontzentrazioak
Konpetentzia ekiditeko estrategiak: Kartela, Holdinga eta Trusta.
Industrializazioaren ondorioak
- Hazkunde demografikoa: Heriotza-tasen jaitsiera eta jaiotza-tasen igoera.
- Emigrazioa: Landa-exodoa hirietara eta nazioarteko migrazioak (Ameriketara).
Gizarte Industriala
- Goiko klaseak: Goi burgesia eta noblezia tradizionala.
- Klase ertainak: Profesionalak, funtzionarioak, industrialari txikiak.
- Behe-klaseak: Proletarioak, nekazariak eta jornalariak.