Nekazaritza merkatuko eredua: faktore fisikoak, giza faktoreak eta ondorioak
Nekazaritza: Faktore Fisikoak eta Giza Faktoreak
Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko.
Zenbait faktore fisikok eta giza faktorek eragina dute nekazaritzan.
Nekazaritzaren Faktore Fisikoak
Hiru dira nekazaritzan eragina duten faktore fisiko nagusiak:
- Klima. Landare bakoitzak tenperatura, eguzkialdi eta hezetasun jakin batzuk behar ditu hazi ahal izateko. Horregatik, klima-zona bakoitzean, labore batzuk hobeto hazten dira beste batzuk baino.
- Zenbait klima-faktorek nekazaritza oztopatzen dute. Laboreak ez dira hazten oso tenperatura altuko lekuetan, tenperatura baxukoetan edota oso euri gutxi edo euri gehiegi egiten badu.
- Erliebea. Altitudean igo ahala, tenperaturak behera egiten