Industrializazioa: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa

Geografia2,55 KB

Bizkaiko industrializazioa

Bizkaian hasi zen, Bilbo inguruan. Aurreko mendeetatik industria tradizionala oso indartsua izan zen. Hirurek ere kostaldetik gertu zeuden, eta barkuetan kargatu eta garraiatzeko erraztasun handiak zituzten.

Meategi gehienak harrobi modukoak ziren, eta meatzari gehienak aire librean aritzen ziren. 10.000 meatzaritik %8k bakarrik aritzen ziren azpiko galerietan.

Kapitala ere beharrezkoa zen, eta 1858an Bilbon Banco de Bilbao fundatu zen, negozio berrietan dirua inbertitzeko prest zegoena. Burdina garraiatzeko itsasontziak etengabe iristen ziren Bilbora; horrela, portu eroso eta moderno bat lortu zuten.

Meategietan, burdina garraiatzeko aireko tranbiak, trenbideak, kaltzinazio-labeak eta antzekoak inbertsio garrantzitsuak ziren, baina irabaziak hain handiak zirenez berehala berreskuratzen zuten jarritako kapitala.

1902an enpresa siderurgikoak pilatu eta Bizkaiko Labe Garaiak sortu zituzten. Ingalaterrara burdinaz beteta joaten ziren barkuak hutsik bueltatzen ziren, eta bidaia aprobetxatzeko, itzulian Galeseko ikatza ekartzen hasi ziren.

Industrializazioa Gipuzkoan

Gipuzkoako industrializazioa geroago hasi zen. Gipuzkoak ere bazeuzkan baldintza natural batzuk industria modernoa erraztu zezaketenak: ibaiak motzak baina emaritsuak eta aldapatsuak dira, beraz presa egin edo aurrekoak moldatu zitezkeen uraren indarra aprobetxatzeko. Gipuzkoan penintsulako lehenengo zentral hidroelektrikoa eraiki zuten.

Gainera, Gipuzkoako industrializazioa modu orekatuagoan egin zen. Ehungintza modernoak garapen garrantzitsua izan zuen:

  • Oihalgintza-lantegiak Andoainen, Lasarten eta Bergaran.
  • Ehungintza tradizionalak jarraitu zuen; adibidez, Tolosan txapelak egiteko fabrika moderno bat sortu zuten, eta Azkoitian alpargaten produkzioa, artisau metodoak erabili arren, nahiko handia zen.

Burdingintzak ere garrantzia izan zuen. Arrasaten sarrailak egiteko lantegi handi bat sortu zen (Unión Cerrajera).

Papergintza Oria ibaiaren bazterrean garatu zen: Tolosan, Alegian... Elikagaien industrian ere galleta-fabrikak eta Oñatiko txokolate-fabrikak aipatu behar dira. Gipuzkoan ere banku berriak sortu ziren: Banco Guipuzcoano, Tolosako Bankua.

Industrializazioa Araban eta Nafarroan

Araban industrializazioak garrantzi gutxiago izan zuen aldi honetan. Araiako nekazaritza-tresnen fabrika (Ajuria) edo Gasteizko karta-lantegia (Heraclio Fournier) aipatu daitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML