Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Industria: Historia, Oinarriak eta Motak

Geografia6,2 KB

Espainiako Industria

Industriaren Oinarriak

Lehengaiak

Industriak lehengaiak eraldatzen ditu produktu elaboratuak edo erdi-elaboratuak sortzeko. Hiru mota nagusi daude:

  • Mineralak:
    • Metalikoak: Burdina, beruna, kobrea, zinka, manganesoa, nikela... Hertziniar zokaloaren inguruan (Galiziako Mendigunea, Kantabriar Mendikateko sektore paleozoikoa, Goi Lautadako zokaloa, Sierra Morenan) eta jatorri alpetarreko mendikateen ertzean (Euskal-Kantauriar Mendikateak, Iberiar Sistema, Mendikate Betikoak) aurkitzen dira nagusiki.
    • Ez-metalikoak: Feldespatoak, itsas gatza, potasak, fosfatoak, ikatza... Material paleozoikoetan eta tertziarioetan kokatzen dira.
  • Begetalak: Linoa, kotoia, erremolatxa, mahatsa, egurra, etab.
  • Animalienak: Larrua, artilea, zeta, esnea, etab.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria: Historia, Oinarriak eta Motak" »

Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak, Arazoak eta Etorkizuna

Geografia2,22 KB

Espainiako Trenbide Sarea

Tren garraioari dagokionez, Espainiako estatuaren eredu zentralistaren ondorioz (XVIII. mendetik aurrera eratua) trenbideen trazadurak eraketa erradiala du; hori ez da oso egokia eskualde arteko eta eskualde barruko harremanetarako.

XIX. mendearen bigarren erditik XX.aren hasierara bitartean, trena izan zen garraio nagusia. Ordutik beste garraio mota batzuen konpetentziak bigarren mailan eta finantza egoera larrian jarri du.

Espainiako trenbide sareen dentsitatea errepide sareen baino txikiagoa da, baita Europar Batasuneko beste estatuen trenbide sarea baino txikiagoa ere. Suediak eta Greziak bakarrik dute dentsitate txikiagoa. Sareen trazadura erradiala da eta bigarren zenbait zehar-adarrek osatzen dute.

Trenbide gehieneko...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak, Arazoak eta Etorkizuna" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Industria eta Turismoa

Geografia2,42 KB

Industria eta Turismoa Euskal Autonomia Erkidegoan

Industria

Industria Deskolonizazioa

Etekin gehiago ateratzeko helburuarekin, industriako enpresak lekuz aldatzea da, abantailak eskaintzen dizkieten tokietara eramanez. Onura horietako batzuen artean, besteak beste, eskulan merkea, lurzoru merkea edo abantaila fiskalak daude.

Goi-Teknologiako Industria

Intentsitate teknologikoa, produktuen bereizketa eta eskari handiak dituzten industriak dira. Sektore aipagarrienak material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun tresnak dira.

Tertziarizazioa

Zerbitzuen sektorea beste bien aurrean indarra hartzea, sektore garrantzitsuena bilakatuz, bai biztanleria aktiboaren enpleguari dagokionez, bai eta BPGri egindako ekarpenari...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Industria eta Turismoa" »

Urbanizazioaren Bilakaera: Industria eta Post-industria Aroak

Geografia2,75 KB

Industria Aldiko Urbanizazioa (XIX. mendetik 1975eko krisira)

XIX. mendean industrializazioa hasi zenetik 1975eko krisi ekonomikora luzatzen da aldi hau. Urbanizazio-tasa asko hazi zen, eta hiriko biztanleriak landakoa gainditu zuen. Hiri handiak hedatu ziren, periferiak eratuz.

Faktore Nagusiak

  • Administratiboak: Probintzia-banaketa berriek hiriburuen hazkundea bultzatu zuten.
  • Ekonomiko-sozialak: Hirietako industria modernoek nekazariak erakarri zituzten.

Etapak

XIX. Mendearen Erdialdera Arte

Industrializazioa ahula zenez, hirietako pilaketa demografikoa txikia zen.

XIX. Mendearen Erdialdetik Gerra Zibilera (1936)

Industriaren eraginez, hirien hazkundea nabarmena izan zen.

Gerra Zibila eta Gerraostea (1936-1959)

Gerra Zibilak eta gerraosteak hirien hazkundea...

Jarraitu irakurtzen "Urbanizazioaren Bilakaera: Industria eta Post-industria Aroak" »

Ekonomia eta Geografia: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,9 KB

Nekazaritza Estentsiboa

Lur-azalera handietan eta azalera-unitate bakoitzeko errendimendu oso baxuak eta etekin txikiak lortzen dituen nekazaritza mota da. Bertan, teknika tradizionalak erabiltzen dira.

Nekazaritza Intentsiboa

Produktibitate handia lortzea helburu duen nekazaritza mota da, etekin handiak ematen dituena, inbertsio handiak eginez eta teknika aurreratuak erabiliz egiten dena.

Nekazaritza-ustiategia

Titular edo enpresari baten ardurapean dagoen nekazaritza-produkzio unitatea da, lurrak, makineria, instalazioak eta kapitala biltzen dituena.

Abeltzaintza Estentsiboa

Inguru fisikoaren araberako abeltzaintza da, larre eta bazkaleku naturaletan libre bizi eta elikatzen dena, arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionalei lotuta dagoena.

Abeltzaintza

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Geografia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Estatuko Industria Guneen Tipologia eta Ezaugarriak

Geografia2,91 KB

1. Inguru Garatuak

Metropolietako Espazio Zentralak (MB)

  • Sektore heldu garrantzitsuak hondoratu eta birmoldatu dira.
  • 1985etik industria piztu egin da.
  • MB guneek multinazionalen filialak eta industriarik berritzaileenen egoitzak erakarri dituzte.
  • Erabakiak hartzeko guneak dira.
  • Balio erantsi gehien sortzen duten guneak.

2. Hedatzen Ari Diren Inguruak

  1. Metropoliko Koroetan

    Adibidez: Llobregat, Bilboko Itsasadarra, Madril hegoaldea.

    • Industria tradizionalak bertan ezarri dira, lurzoru merkeengatik.
    • Industria poligonoetan kokatzen dira, hiriarekin dauden komunikazio bide nagusietan.
  2. Hirien Inguruneko Zerrendak (Landa Espazioan)

    • Enpresa txikiak (ETx) nagusi.
    • Kapitalizazio eskasekoak.
    • Kualifikazio gutxiko lan produkzio intentsiboetan egiten da lana.
    • Inguruko baliabideak
...
Jarraitu irakurtzen "Estatuko Industria Guneen Tipologia eta Ezaugarriak" »

Espainia: Industria eta Nekazaritza Paisaiak

Geografia3,72 KB

Industria Jarduerak

Gaur egungo industria jarduerak: industria kokapenak lurralde desoreka handiak ditu, sektore dinamikoenak eskualde aurreratuenetan ezartzen dira. Industriaren banaketa espaziala desberdintasunen ondorio dira.

Inguru Garatuak

Madril eta Bartzelona inguruko espazioetan. Bilakaeran birmoldatu egin dira eta industria suspertu da. Honen eraginez industria tertziarizatu egin da.

Hedatzen Ari Diren Industriak

Zenbait mota bereiz daitezke:

  • Metropoli koroek hirien periferietan, gainbeheran eta birmoldaketa prozesuan dauden industria inguruak dituzte.
  • Hiri inguruko zerrendak hiri espazioaren eta landa espazioaren arteko aldean erakargarriak dira.
  • Industria garapenerako ardatzak komunikabide nagusien zehar ezartzen dira.
  • Ondo komunikatutako
...
Jarraitu irakurtzen "Espainia: Industria eta Nekazaritza Paisaiak" »

Arrantza Sektorearen Krisia: Erronkak eta Konponbideak

Geografia2,66 KB

Arrantza-jarduera krisian dago gaur egun, arrantza-politikek konpondu nahi dituzten zenbait arazoren eraginez. Krisiaren adierazle nagusiak hauek dira:

  • Arrantzan okupatutako biztanleriak behera egitea.
  • BPG-ra egindako ekarpena gutxitzea.
  • Arrantzaren kanpo-merkataritzak defizit handia duela.

Arrantzaren arazoak konpontzeaz arduratzen diren administrazioak hauek dira:

  • Europar Batasunak: Zuzentarau orokorrak planteatzen ditu.
  • Espainiako Estatuak: Eskumen esklusiboak ditu ontzidian eta oinarrizko plangintzan.
  • Autonomia Erkidegoek: Eskumenak dituzte kostako uretan, barruko ur izenekoetan, eta itsaski-bilketarako eta itsas laborantzetarako.

Arrantza-Tokien Arazoak

Arrantza-toki bakoitzak bere arazo espezifikoak ditu:

  • Arrantza-toki nazionalak: Baliabide urriak
...
Jarraitu irakurtzen "Arrantza Sektorearen Krisia: Erronkak eta Konponbideak" »

Industria Aurreko Hiria: Alde Zaharren Bilakaera eta Eraldaketa

Geografia3,56 KB

Industria Aurreko Hiria: Alde Zaharra

Industria aurreko hiria: Alde zaharra: sorreratik XIX. mendeko industrializazioa arte urbanizatutako zatia da; hainbat etapetako osagaiak biltzen ditu. Harresiaz inguratuta zeuden, defentsa arrazoi, arrazoi fiskal eta arrazoi sanitarioengatik.

Planoa eta Bilbadura

Planoa irregularra izaten zen; plano erradiozentrikoak, linealak eta koadrikula itxurako hiriak. Hiriaren bilbadura itxia (kale estuak) zen eta eraikuntzetan altuera txikiko etxeak ziren. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: lantegiak, dendak, biltegiak eta herri-eraikinak zeuden.

Gizarte Egitura

Gizarte mailei erreparatuz, hainbat talde elkarrekin bizi ziren, baina nolabaiteko hierarkia zegoen: erdialdea lekurik onena zen eta bertan kokatzen...

Jarraitu irakurtzen "Industria Aurreko Hiria: Alde Zaharren Bilakaera eta Eraldaketa" »

Industria Garaiko Hiria eta Egungo Periferia: Bilakaera eta Eraldaketak

Geografia4,73 KB

Industria Garaiko Hiria: Hiriko Zabalgunea

Industrializazioak landa-inguruko biztanleak industria-hiri nagusietara erakarri zituen, eraginez, harresiak bota eta hiria industria aurreko harresiz haratago hedatu zen. Alde zaharra, Boulevard-a eta geroko zabalguneak garai honetakoak dira.

Burgesiaren Zabalgunea

Harresiak bota ziren, defentsa-funtzioa alde batera geratu baitzen. Harresien lekuan pasealekuak edo bulebarrak eraiki ziren. Zabalgunean ordena (plano erregularra), higienea (zoladura, estolderia...) eta etxebizitzak, dendak eta garraioak ere bertan eraiki dira. Sorreran, koadrikula itxurako plano erregularra zuen: Bilbea intentsitate txikikoa zen. Lurzoruaren erabilera nagusia burgesen etxebizitzak ziren. Langileak, hasieran, burgesen etxeetako...

Jarraitu irakurtzen "Industria Garaiko Hiria eta Egungo Periferia: Bilakaera eta Eraldaketak" »