Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak, Arazoak eta Etorkizuna
Espainiako Trenbide Sarea
Tren garraioari dagokionez, Espainiako estatuaren eredu zentralistaren ondorioz (XVIII. mendetik aurrera eratua) trenbideen trazadurak eraketa erradiala du; hori ez da oso egokia eskualde arteko eta eskualde barruko harremanetarako.
XIX. mendearen bigarren erditik XX.aren hasierara bitartean, trena izan zen garraio nagusia. Ordutik beste garraio mota batzuen konpetentziak bigarren mailan eta finantza egoera larrian jarri du.
Espainiako trenbide sareen dentsitatea errepide sareen baino txikiagoa da, baita Europar Batasuneko beste estatuen trenbide sarea baino txikiagoa ere. Suediak eta Greziak bakarrik dute dentsitate txikiagoa. Sareen trazadura erradiala da eta bigarren zenbait zehar-adarrek osatzen dute.
Trenbide gehieneko aldeak Madril, Bartzelona, Zaragoza, Valentzia eta Sevilla inguruetan daude.
Tren Garraioaren Ezaugarriak
Hiru sare ditu:
- A• Espainiako Estatuko Burdinbide Sarea (RENFE)
- B• Espainiako Trenbide Estuak (FEVE)
- C• Abiadura handiko sarea (AVE-AHT)
Ezaugarri Teknikoak
Ezaugarri teknikoak onak eta txarrak dira. Batetik, burdinbidearen zati bat berriztuta dago (elektrifikazioa, errodatzeko materiala modernizatua eta segurtasuna), eta, bestetik, burdinbide gehienen baldintzak eskasak dira.
Bidaiari eta Merkantzien Trafikoa
Bidaiari eta merkantzien trafikoa berriz bideratu beharko litzateke (errentagarriak dira bakar-bakarrik hiri handietako erdiguneko lantokiak eta inguruetako bizitoki-hiriak lotzen dituztenak).
Lurralde Desorekak
Lurraldetik lurraldera desoreka handia dago: hobekien hornitutakoak ekonomikoki lurralde garatuenak dira (Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia,...) eta beste lurralde batzuek, berriz, azpiegitura eskasa dute (Extremadura, Leon). Espainiak Europako burdinbide sarean sartu nahi du. Bi eragozpen ditu: Pirinioak mendikatea eta burdinbidearen zabalera. Gaur egun, AHT bakarrik dago integratuta trenbide sarea.
Ondorioa
Ondorio bezala, sarean hobekuntzak egin beharra dagoela aipatuko genuke, alde batetik sarea handituz erradialtasuna gainditzeko eta, bestetik, aurrerakuntza teknikoak bultzatuz.