Industria Aurreko Hiria: Alde Zaharren Bilakaera eta Eraldaketa

Geografia3,56 KB

Industria Aurreko Hiria: Alde Zaharra

Industria aurreko hiria: Alde zaharra: sorreratik XIX. mendeko industrializazioa arte urbanizatutako zatia da; hainbat etapetako osagaiak biltzen ditu. Harresiaz inguratuta zeuden, defentsa arrazoi, arrazoi fiskal eta arrazoi sanitarioengatik.

Planoa eta Bilbadura

Planoa irregularra izaten zen; plano erradiozentrikoak, linealak eta koadrikula itxurako hiriak. Hiriaren bilbadura itxia (kale estuak) zen eta eraikuntzetan altuera txikiko etxeak ziren. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: lantegiak, dendak, biltegiak eta herri-eraikinak zeuden.

Gizarte Egitura

Gizarte mailei erreparatuz, hainbat talde elkarrekin bizi ziren, baina nolabaiteko hierarkia zegoen: erdialdea lekurik onena zen eta bertan kokatzen ziren herri-eraikin nagusiak (herriko elitea).

Hiri Ereduak

Industria aurreko gizarteen bereizitasunak ere ageri dira:

  • Hiri erromatarrak (geometrikoa) plano erregularra izaten du (kanpamendu militarretik eratorria). Kaleak ortogonalak (koadrikulatua) eta bi bide nagusi daude. Bien arteko bidegurutzean fotoa (plaza) zegoen.
  • Erdi Aroan bi kulturek (musulman eta kristau) ekarpenak egin zizkioten:
    • Hiri musulmanak erdigune nagusia zuen harresiz inguratua (medina), bertan eraikinik aipagarrienak kokatzen ziren (meskita, merkatua). Erdigune horretatik kanpo arrabalak (langile auzoak) zeuden. Plano oso irregularra zen, kaleak estuak eta gorabeheratsuak ziren eta askotan ez zuen irtenbiderik (Kordoba, Sevilla...).
    • Hiri kristaua harresiz inguratuta zegoen. Planoak askotarikoak ziren. Eraikin aipagarrienak eliza eta nobleen jauregiak (plaza inguruan) ziren.

Berpizkundea eta Barrokoa

Berpizkundean plano erregularreko auzo berriak sortu ziren. Baita plaza nagusiak, merkatuak, udaletxea eta fatxada uniformeko eraikinak eraiki ziren. Eraikinik aipagarrienak udaletxeak, jauregiak, erlijiosoen komentuak eta erregeen jauregiak dira.

Barrokoan eta Ilustrazioan hiria edertu zen eta, horretarako, perspektiban trazatutako kale zabal eta zuzenak, plaza handiak, lorategiak eta arboladiak sortu ziren. Eraikin monumental, erlijioso eta zibilak ere garai honetakoak dira.

Industria Aldiko Aldaketak

Industria-aldiko aldaketak: Industrializazio prozesuaren eraginez eman ziren aldaketak (Frankismoaren ondorioz). Aldaketek alde zaharreko sektorerik baloratuenak ukitu zituzten. Bizi baldintzak asko okertu ziren, alde zaharrak jendez gehiegi bete zirelako etxeei solairu gehiago ipini zitzaizkien. Hutsik zeuden espazioak bete zituzten. Baldintza sanitarioak asko okertu ziren (gaitzak), horregatik burgesek betatik alde egin zuten XX. mendearen lehen herenean, lurzorua garbitzean. Harresiak bota eta boulevard-ak sortu ziren, Paris ereduan oinarrituz. Kale zabal eta luzeak ziren. Kaleok, alde zaharren bilbea apurtu zuten. Hurbil zeuden kaleak berriztatu ziren, lurzoruaren balioa handitu zela aprobetxatuz.

Gaur Egungo Aldaketak

Gaur egungo aldaketak: zaharberritze integratuko politikak abiatu ziren alde zaharrean (tradiziozko morfologia zaindu eta berreskuratu). Planoan kaleak oinezkoentzat mugatu eta lorategiz bate dira. Eraikin historikoak zaharberritzeko laguntzak eman dira. Tradizionalak defenditzeaz gain, turismoari edo kulturari lotutako jarduerak ezarri dira. Politika horien emaitzak aipagarriak izan dira kasu batzuetan (Oviedo).

Deskargatu

PDF Word HTML