Industria Garaiko Hiria eta Egungo Periferia: Bilakaera eta Eraldaketak

Geografia4,73 KB

Industria Garaiko Hiria: Hiriko Zabalgunea

Industrializazioak landa-inguruko biztanleak industria-hiri nagusietara erakarri zituen, eraginez, harresiak bota eta hiria industria aurreko harresiz haratago hedatu zen. Alde zaharra, Boulevard-a eta geroko zabalguneak garai honetakoak dira.

Burgesiaren Zabalgunea

Harresiak bota ziren, defentsa-funtzioa alde batera geratu baitzen. Harresien lekuan pasealekuak edo bulebarrak eraiki ziren. Zabalgunean ordena (plano erregularra), higienea (zoladura, estolderia...) eta etxebizitzak, dendak eta garraioak ere bertan eraiki dira. Sorreran, koadrikula itxurako plano erregularra zuen: Bilbea intentsitate txikikoa zen. Lurzoruaren erabilera nagusia burgesen etxebizitzak ziren. Langileak, hasieran, burgesen etxeetako sotoetan, teilatuetan eta patioetan ezarri ziren. Zabalguneak hiririk dinamikoenetan egin ziren (Bartzelona, Madril).

Zabalgunean aldaketak egin ziren. Komunikabideak hobeto egin ziren (tranbia elektronikoa eta automobila). Eraikuntzak gorantz joateko joera hartu du. Erdigune historikotik zabalguneetako kaleetara hedatu ziren eta etxebizitza garesti, dendak eta bulegoak nagusitu dira. Industria-instalazioak eta langileen auzoak hirien periferian ezarri ziren. Trenbideari lotutako zerbitzuak ezarri ziren, beraz, lurzorua ez zen asko baloratu. Langileak zenbaitetan burgesen patioetan sortutako geletan ezarri ziren. Auzo marginalak ere ezarri ziren: hiri-inguruetan.

Langile Auzoen Sorrera

Sortzerakoan, langile auzoek askotariko planoa zuten, kontrolik gabeak egin zituzten. Bilbea, itxia eta dentsitate handikoa zen eta eraikuntzan tamaina txikiko eta kalitate urriko etxebizitzak ziren familia bakarrenarentzat. Lurzoruaren erabilerei erreparatuz, industriak, lantegiak eta biltegiak eraiki zituen. Azpiegiturak, zerbitzuak eta ekipamenduak urriak izan ziren. Auzo horiek gaixotasun kutsakorren gune bilakatu ziren.

Gaur egun, industria-instalazioak ez dute trenbidearen mendetasunik. Errepideak garrantzia hartu dute hiriei erantsita daudenez, eta lurzoruaren balioa handia da.

Auzo Lorategiak

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean lorategidun (Ingelesak) auzoak sortu ziren, ideia naturalistak eta higienistak hedatu zirelako. Lorategi hiriak familia bakarreko etxebizitza-auzoak ziren.

Gaur Egungo Periferia eta Hiria: Oraintsuko Eraldaketak

Gerra Zibilaren osteko urteetan, hirien eraldaketa ez zen oso esanguratsua izan. 50-60ko hamarkadetan hazkunde handia izan zen, demografiak gora egin zuen. Barruti suburbanoak ziren (landa-inguruko lurzoruaren erabilerak eta bizimoduak nahasten dira), Altza, Beraun.

Periferian Egokitze Auzoak

Auzo marjinaletan oso kalitate txarreko etxeak edo txabolak eta legez kanpoko lurzoruan eraikitzen dira. Etxebizitzak jendeak berak egiten ditu. Gorakadarik handiena, nekazal exodo masiboaren eraginez. Oinarrizko zerbitzuak ezarri ziren eta bloke batzuk eraiki ziren. Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak. Etxebizitza ofizialeko etxe ugari sortu ziren, Estatuaren laguntzarekin (kalitate gutxikoak). Ez zegoen ez ekipamendurik ez zerbitzurik, eraginez, abian jarri dira zaharberritzeko politikak eraikinak berreskuratzeko.

Sustapen Pribatuko Etxebizitza-Poligonoak

Bilbe irekia eta etxebizitzen artean espazio zabalak zeuden, lorategiak edo aparkatzeko lekuak egiteko. Itxura hori laster aldatu zen, blokeak egin zituztelako altuera eta dentsitate gehiegikoak. Eraikin geometrikoak eraiki zituzten. Lo hiriak delakoak sortu ziren. Poligono horiek batez ere bizilekuak egiteko erabili ziren. 1980ko hamarkadatik aurrera hedatu ziren periferian, ideologia klorofilakoa naturarekin lotuta izatea. Bilbe irekia dute, eraikinak indibidualak dira eta bakartuak edo elkarri atxikiak (Oiartzun).

Industriaren eta Ekipamenduen Inguruak Periferian

1950eko eta 1960ko hamarkadetan sortutako industria inguruak ondo planifikatutako industria poligonoak edo kontrolik gabeko industria instalazioak eta lantegiak izan ziren. Natura-inguruan inpaktu negatiboa eragiten zuten. Ekipamenduen inguruak gaur egin jarduera ekonomikoak hirien periferiarantza eta deszentralizatzean sortzen dira. Ohikoenak merkataritzagune eta ekipamenduen guneak dira (eskolak).

Hiri Anglomerazioak

Hiri batzuk asko hazi dira.

Metropoli Ingurua

Hiri garrantzitsu bat inguratu eta arlo administratiboan zenbait udalerri biltzen dituen hiri-azalera da (Bilbo). Hiri garrantzitsu bat da burua eta horren jarduera ekonomikoa kanporantz proiektatu eta gunea eratzen da. Hiri zentralaren eta guneko nukleoen artean lotura ekonomiko eta sozialak ezartzen dira. Hiri zentralak enplegu eta zerbitzuak ematen dizkio guneko biztanleriari. Era berean, gunean hiriko jarduera ekonomikoak ezartzen dira (espazio gehiago eta merkeago).

Deskargatu

PDF Word HTML