Espainia: Industria eta Nekazaritza Paisaiak
Industria Jarduerak
Gaur egungo industria jarduerak: industria kokapenak lurralde desoreka handiak ditu, sektore dinamikoenak eskualde aurreratuenetan ezartzen dira. Industriaren banaketa espaziala desberdintasunen ondorio dira.
Inguru Garatuak
Madril eta Bartzelona inguruko espazioetan. Bilakaeran birmoldatu egin dira eta industria suspertu da. Honen eraginez industria tertziarizatu egin da.
Hedatzen Ari Diren Industriak
Zenbait mota bereiz daitezke:
- Metropoli koroek hirien periferietan, gainbeheran eta birmoldaketa prozesuan dauden industria inguruak dituzte.
- Hiri inguruko zerrendak hiri espazioaren eta landa espazioaren arteko aldean erakargarriak dira.
- Industria garapenerako ardatzak komunikabide nagusien zehar ezartzen dira.
- Ondo komunikatutako landa inguruetan ere industriak ezarri dira.
Gainbeheran Daudenak
Gainbeheran dauden industriak dira, arrazoia, industriak sektore helduetan duen espezializazioa. Honen ondorio dira: desindustrializazioa, gainbehera demografikoa emigrazioaren eraginez eta lehiakortasuna galtzea. Hala ere suspertzea gertatu da EAEn 1995etik aurrera.
Induzitu eta Urriko Inguruak
Induzituko inguruak Aragoi, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian daude.
Nekazaritza Paisaiak
Espainia: nekazaritza paisaiak: nekazaritza espazioen morfologia edo itxura dira. Inguru naturalaren eta bertan egindako nekazaritza jardueraren emaitza da.
Iberiar Penintsularen Iparralde Hezeko Nekazaritza Paisaia
Iberiar penintsularen iparraldea eta ipar mendebaldea hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du eta klima ozeaniarra da nagusi. Ezaugarri hauek ditu:
- Biztanleria gaur egun urria eta zahartua da eta populatze nagusia sakabanatu tartekatua da. Ustiategi minifundistak dira. Lurzoruaren erabilera nagusiak abeltzaintzara bideratzen dira.
- Nekazaritzak azalera txikia hartzen du (iraganean polilaborantza egiten zen, gaur egun berriz baratzeko eta bazka laborantza egiten).
- Abeltzaintza jarduerarik garrantzitsuena da.
- Baso ustiapena ere garrantzitsua da.
Barrualdeko Nekazaritza Paisaia
Bi goi lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen du. Ezaugarri hauek ditu: biztanleria urria eta zaharkitua da, ustiategiek askotariko tamainia dute eta lurzoruaren erabilera abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude. Nekazaritzak alde handia du lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean. Abeltzaintzak lur lehorretan eta angioetan du garrantzia. Basogintza, esaterako, Soriako Tierra Pinariegan da nagusi.
Mediterraneoa
Mediterraneo itsasoaren kostaldera eta aurrera, Guadalquivir arana eta Balear uharteak. Ezaugarriak: biztanleria urriak, ustiategiak hainbat tamainatakoak dira eta lurzorua nekazaritzarako erabiltzen da batez ere. Nekazaritzak alde argiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean.
Mendikoa
Altitude eta malda handiko erliebea. Ezaugarriak: biztanleria txikia, ustiategi kontrasteak, lurzoruaren erabilera klima arabera. Nekazaritza, IPren iparraldeko mendietan egiten da. Abeltzaintza estentsiboa da eta iparraldeko mendietan behiak eta ardiak hazten dira. Baso ustiapena iparraldeko mendietan da nagusi.
Kanarietakoa
Kanarietan (erliebe bolkaniko gorabeheratsua eta klima beroa urte osoan). Ezaugarriak: biztanleria atzera egiten da (turismoa), ustiategi kontraste handiak eta lurzoruaren erabilera urriak. Kontraste handiak ditu: kostako inguru ureztatuetan monolaborantza da nagusi eta uharteen barrualdeko erdiko eta goiko inguruetan lehorreko nekazaritza tradizionala. Ardien eta ahuntzen abeltzaintza urria da.