Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak

Geografia3,93 KB

PENINTSULA BARRUALDEA: Inguru fisikoak: Bi mesetak, eta Ebroren sakonunea inguru lauetan. Klima mediterranear kontinentalizatua.

Nekazaritza Egitura

Populazioa galdu du azken urteotan, baina beste eremuetan baino gehiago. Populaketa bildua orokorrean. Minifundioa nagusi: Ipar Mesetan. Latifundioak: Gaztela-Mantxa, Aragoi, Extremadura, Salamancan.

Nekazaritza

Lurraren %44. Lehorreko sailak: mesetako eremuetan, Ebroren haranean. Gaur egun lehorra: garagarra, garia, olibondoak, mahastiak (trilogia mediterranearra). Lugorri erdia ekilorearekin. NBP-en politikarekin lugorri gehiago. Ureztaketari esker ustiaketa intentsiboagoa: Industria-landareak: azukre erremolatxa (Dueroren haranean), lupulua, tabakoa. Bazkak: alpapa, artoa. Frutak eta barazkiak:...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak" »

Geografia Ekonomikoko Kontzeptuak eta Espainiako Hiri-sarea

Geografia4,86 KB

Geografia Ekonomikoko Oinarrizko Kontzeptuak

Hona hemen geografia ekonomikoan ohikoak diren hainbat kontzepturen definizioak:

Hiri-hierarkia

Hiri-sistema baten barruan ematen den mailakatzea da, funtzio, tamaina eta eraginaren araberakoa. Honela, bost mota bereizten dira: nazio-metropoliak, lehen mailako eskualde-metropoliak, bigarren mailako eskualde-metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak.

Nekazaritza intentsiboa

Lurra ustiatzeko metodo bat da, lurrari ahalik eta etekin handiena denbora gutxian ateratzen saiatzean datzana. Helburu gisa uzta bat baino gehiago lortzea du, eta normalean ureztaturiko polilaborantzarekin lotzen da.

Nekazaritza estentsiboa

Lurrak berak eman dezakeena baino gutxiago ateratzen zaionean ematen den lantze-metodoa da,...

Jarraitu irakurtzen "Geografia Ekonomikoko Kontzeptuak eta Espainiako Hiri-sarea" »

Espainiako Industriaren Egitura eta Eskualdeak

Geografia3,11 KB

Espainiako Industria-Eskualdeak

Espainiako industria-banaketa aztertzean, bi ingurune mota nagusi bereiz daitezke:

Industria Induzituko Eskualdeak

  • Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia dira eskualde horietako batzuk.
  • 1960ko hamarkadatik industria sustatzeko ekimenak jasan dituzte.
  • Industria dute beren kokapenagatik (kostaldea, komunikabideak, etab.).
  • Ez dira gai industria-ehuna zabaltzeko.
  • Adibidez: Cadiz, Sevilla, Huelva. Hala ere, mapan ikusten da Guadalquivir ibaiaren haranean industria-gune batzuk daudela, La Carolinatik Sevilla eta Huelvaraino.

Industria Gutxiko Eskualdeak

  • Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak dira eskualde horietako batzuk.
  • Ez dira bereziki lehiakorrak beren kokapenagatik.
  • Industria handiak urriak dira.
  • Balio erantsi
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industriaren Egitura eta Eskualdeak" »

Espainiako Industria Guneak: Banaketa eta Egoera

Geografia2,92 KB

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-INGURUAK: Daukagun mapak Espainiako eskualde industrialen banaketa eta haien egoera adierazten du. Honek adierazteko bi baliabide erabiltzen dira: alde batetik kolorea eta bestetik puntuak. Adierazten duten egoera hau Industria Krisia eta birmoldaketa garai osteko gaurko garaiarekin bat dator. Horrela, ikus dezakegu industrialde garatuenak Metropoli handietan, hau da, Madrilen eta Bartzelonan kokatzen direla eta gainerako industria-guneak modu ezberdinetan eta oso polarizatuta banatzen direla penintsulatik.

1) Industria-inguru garatuak Metropolietako espazio zentralak (M-B)

Sektore heldu garrantzitsuak hondoratu eta birmoldatu egin dira. 1985etik industria piztu egin da: berritzaileenak eta gizarte-egoitzak erakartzen dituzte.

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Guneak: Banaketa eta Egoera" »

EAEko Industria-Dentsitatea eta Erronkak (2006)

Geografia10,17 KB

1. Sarrera eta Maparen Azterketa

Aurrean dugun mapa Euskal Autonomia Erkidegoaren industria-enpleguaren dentsitateari dagokio, 2006. urtekoa. Mapa tematikoa eta koropleta-mapa da, hau da, mapan, kolore intentsitate desberdinez, fenomeno bat adierazten da, industria-enpleguaren dentsitatea, hain zuzen. Kolore leunagoa duten eskualdeek industria gutxiago dute; aldiz, kolore ilunagoek industria-dentsitate handiagoa adierazten dute.

Oro har, EAEko industria-enpleguaren dentsitate-mapak hiruki alderantzikatu baten itxura hartzen du. Erkidegoaren kostaldeko probintzietan industria-kontzentrazio handiagoa dago. Gainera, continuum bat sortzen da: Bilbo Handitik, Ibaizabalen arroan zehar jarraitu, barnealdetik Durangaldea eta Deba Goiena loturaren bidez...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Industria-Dentsitatea eta Erronkak (2006)" »

Espainiako Errepide Sarea: Egitura eta Garapena

Geografia2,49 KB

Espainiako Errepide Sarea: Sarrera

Mapa honetan Espainiako errepide sarea ikus daiteke. Bertan, errepide kategoria ezberdinek osatzen duten sarearen ehuna ikus daiteke. Errepide sarearen banaketa irregularra dela erraz antzeman daiteke, ez baitago berdin garatuta leku guztietan. Hori biztanleriaren dentsitatearekin eta bigarren eta hirugarren sektoreen garapenarekin guztiz lotuta dago.

Garapen Historikoa eta Egitura Erradiala

Hain zuzen, Madril eta Bartzelonako metropoli-eremuak dira dentsitate handieneko sareak dituztenak. XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera –batez ere 1980tik aurrera–, azpiegitura hauek asko hobetu dira, izandako ekonomia eta gizarte aldaketen ondorioz, eta oraindik ere hazten jarraitzen dute.

Egitura Erradiala: Abantailak

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errepide Sarea: Egitura eta Garapena" »

Euskal Industriaren Bilakaera: Krisiak eta Berregituraketa

Geografia2,38 KB

Euskal Herriko industria-garapenean hainbat faktorek eragin dute, besteak beste, hiriburuan kokatzeagatik udalak lur industrialak egokitu izanak eta enpresei emandako abantaila fiskalek.

1975eko Industria Krisia eta EAEko Eragina

1975eko industria-krisiak EAE osoan eragin zuen, baina Bizkaia izan zen kaltetuen atera zena. Izan ere, ontzigintza eta metalen eraldaketa izan baitziren krisiak gogorren astindutako azpisektoreak. Horrek Bilbo Handiaren gainbehera eragin zuen. Eusko Jaurlaritzak Industriaren berregituraketa eta sustapen programak jarri zituen martxan, eta horien bitartez parke teknologikoak eratu zituen, Zamudiokoa esaterako.

Gipuzkoako Industria eta Berrikuntza

Gipuzkoako industriak Bizkaikoak baino txikiagoak dira tamainaz, eta krisiak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Industriaren Bilakaera: Krisiak eta Berregituraketa" »

Espainiako Industria-Sektoreak: Egitura eta Erronkak

Geografia4,64 KB

Espainiako Industria-Sektoreak

Espainian, birmoldaketa-prozesuan sektore helduek pisu handia dute. Sektore dinamikoenetan, berriz, atzerriko kapital ugari ezarri da goi-teknologiari lotutako sektoreetan, eta, kasu batzuetan, oraindik hasi berriak dira.

Industria-sektore helduak

Industria-sektore helduek gainbehera egin dute, hainbat arrazoirengatik:

  • Eskaria murriztea eta lehiakortasuna gutxitzea.
  • Teknologia atzeratua izatea edo beste estatu batzuetako eskulana merkeagoa izatea.
  • Europako politiken eskakizunak, produkzioa murrizteko eta diru-laguntzak kentzeko.

Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoa

Bi azpisektore ditu:

  • Industria siderurgiko integrala: altzairua burdinatik lortzen du labe garaietan.
  • Eraldaketa metalikoaren siderurgia: mota guztietako
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria-Sektoreak: Egitura eta Erronkak" »

Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia3,79 KB

Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Kontzeptuak

Nekazaritza Intentsiboa

Nekazaritza intentsiboa: Nekazal-ustiapen honetan, lur-azalera txikia eta etekin handiak lortzen dira, inbertsio handiak eta teknika aurreratuak erabiltzen direlako.

Nekazaritza Estentsiboa

Nekazaritza estentsiboa: Nekazaritza-ustiapenaren forma honetan lur-hedadura handiak eta etekin txikiak lortzen dira, inbertsioak eskasak direlako edo teknika atzeratuak erabiltzen direlako.

Abeltzaintza Intentsiboa

Abeltzaintza intentsiboa: Granja edo esplotazio itxietan pentsu konposatuak emanda hazten dena, esnearen eta okelaren produkzio intentsiborako.

Abeltzaintza Estentsiboa

Abeltzaintza estentsiboa: Lursail handietan, batez ere bazka belar naturalak janez elikatzen dena.

Nekazaritza-ustiapena

Nekazaritza-

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Oinarrizko Kontzeptuak" »

Iberiar Penintsulako Baliabideen Kudeaketa eta Landaretza

Geografia2,94 KB

I. Baliabideen Aprobetxamendua

Balantze Hidrikoa eta Ondorioak

Ebroren urak hainbat tokitan ureztatzeko erabiltzen dira (hainbat ubideren bidez; Inperial edo Lodosako kasua). Hainbat urtegi ere badira (sedimentazioa galarazten dutenak; ondorioak hondartzetan eta Ebroko deltan). 300 zentral hidroelektriko baino gehiago ere badira, non indar elektrikoa sortzen duten.

II. Iberiar Penintsulako Landaretza Formazio Nagusiak

1. Itsasaldeko Landaretza (Ozeanikoa)

Landare-zona Euro-Siberiarra

Baso hostogalkorrak, zakardiak eta belardiak.

Baso hostogalkorra: Oihanpean iratzea eta goroldioa aurkitzen dira.

Gaur egun, haritzek eta pagoek lehengo zabaleraren %10 baino ez daukate. Gaur egun, pinua eta eukaliptoa dira nagusi. Lurra azidotzen eta pobretzen dute.

Zuhaitz

...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Baliabideen Kudeaketa eta Landaretza" »