Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Oinarrizko Kontzeptuak
Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Kontzeptuak
Nekazaritza Intentsiboa
Nekazaritza intentsiboa: Nekazal-ustiapen honetan, lur-azalera txikia eta etekin handiak lortzen dira, inbertsio handiak eta teknika aurreratuak erabiltzen direlako.
Nekazaritza Estentsiboa
Nekazaritza estentsiboa: Nekazaritza-ustiapenaren forma honetan lur-hedadura handiak eta etekin txikiak lortzen dira, inbertsioak eskasak direlako edo teknika atzeratuak erabiltzen direlako.
Abeltzaintza Intentsiboa
Abeltzaintza intentsiboa: Granja edo esplotazio itxietan pentsu konposatuak emanda hazten dena, esnearen eta okelaren produkzio intentsiborako.
Abeltzaintza Estentsiboa
Abeltzaintza estentsiboa: Lursail handietan, batez ere bazka belar naturalak janez elikatzen dena.
Nekazaritza-ustiapena
Nekazaritza-ustiapena: Lehenengo sektorearen unitate tekniko-ekonomiko propioa da, bere produkzioa abelurraren produkzioa delarik, hau da, nekazaritza eta abeltzaintzarena.
Nekazaritza-paisaia
Nekazaritza-paisaia: Hauek sortzen dira paisaia naturalak eraldatzen direnean nekazaritza-jarduera egitean; beraz, faktore fisikoen eta lurralde bakoitzeko nekazaritza-jardueraren emaitza dira. Honela, mota ezberdinetako paisaiak ditugu: hezea, barrualdekoa, mediterraneoa...
NBP (Nekazaritza Politika Bateratua)
NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): Espainia Europako Erkidegoan sartu zenetik landa-espazioan aplikatzen den legea da, Espainia merkatu bakarrean sartuz eta merkataritza askean parte hartuz.
Industria Deslokalizazioa
Industria deslokalizazioa: 80ko hamarkadan hasi zen erabiltzen, birmoldaketa industriala zegoenean siderurgian, oihalgintzan... Zehazki, produkzioa leku batetik bestera eramatea da, multinazionalek egiten duten moduan herri azpigaratuetara eramaten dituztenean euren fabrikak. Globalizazio ekonomikoak sortutako aukera eta arazoa da.
Industria Berregituratzea
Industria berregituratzea: 73ko petrolio-krisiaren testuinguruan birmoldaketa-politikak izan ziren bigarren sektorean, berrindustrializazioarekin batera. Honek eragina eduki zuen krisia sufritzen ari ziren sektoreetan, batez ere, kostuak murriztuz, sistema berriak ezarriz...
Goi-teknologiako Industria
Goi-teknologiako industria: I+G (Ikerkuntza eta Garapena) barruan sartzen da, ikerketak garapen teknologikoan aplikatuz, material eta produktu berriak egiteko. Iraultza teknologikoak goi-teknologiako industria-sektore berriak bultzatzen ditu: telematika, energia berriztagarriak... Industria-sektore tradizionaletan ere aplika daitezke, hobetuz edo “gaztetuz”.
Tertziarizazioa
Tertziarizazioa: Espainiako ekonomiak oraintsu edukitako ezaugarri nagusienetakoa da. Arrazoiak dira, besteak beste: bizi-maila igotzea, industrializazioa, EBn sartzea, eta emakumeak lan-munduan sartzea. Hirugarren sektorean gizarteari zerbitzuak ematen dizkioten jarduerak sartzen dira.
Garapen Iraunkorra
Garapen iraunkorra: Garapen mota bat da, ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordez. Hiru helburu nagusi ditu: aurrerapen ekonomikoa, bidezko gizartea eta ingurumenaren babesa.
Garraio-azpiegiturak
Garraio-azpiegiturak: Pertsonak eta salgaiak leku geografikoen artean lekualdatzen dituen jarduera da. Hainbat motatakoa izan daiteke: lehorrekoa, itsasokoa edo airekoa. Garraio-sistema garraioa ahalbidetzen duten baliabideen eta azpiegituren multzoa da; baliabideak mugikorrak dira (kotxea...) eta azpiegiturak, berriz, eraikin finkoak (errepideak...).