Euskal Industriaren Bilakaera: Krisiak eta Berregituraketa

Geografia2,38 KB

Euskal Herriko industria-garapenean hainbat faktorek eragin dute, besteak beste, hiriburuan kokatzeagatik udalak lur industrialak egokitu izanak eta enpresei emandako abantaila fiskalek.

1975eko Industria Krisia eta EAEko Eragina

1975eko industria-krisiak EAE osoan eragin zuen, baina Bizkaia izan zen kaltetuen atera zena. Izan ere, ontzigintza eta metalen eraldaketa izan baitziren krisiak gogorren astindutako azpisektoreak. Horrek Bilbo Handiaren gainbehera eragin zuen. Eusko Jaurlaritzak Industriaren berregituraketa eta sustapen programak jarri zituen martxan, eta horien bitartez parke teknologikoak eratu zituen, Zamudiokoa esaterako.

Gipuzkoako Industria eta Berrikuntza

Gipuzkoako industriak Bizkaikoak baino txikiagoak dira tamainaz, eta krisiak gutxiago astindu zituen. Bertan ere jarrera berritzaileak hartu ziren krisiaren ostean. Industria modernizazio horiek ondo jasoak izan ziren izaera kooperatibista zuten enpresen aldetik.

Arabako Berregituraketa eta Dinamismoa

Araban, berregituraketa planak Laudio eta Gasteizen zentratu dira, izan ere, zonalde horiek izan dute industria-dinamismo handiena. Industria-ardatza Atlantikotik Ebro ardatzera mugitu zen, eta horrek eragin positiboa izan zuen Arabarentzat. Gainera, itsasertzeko industria-lurrak garestitu egin ziren, eta Gasteizek ez du lur-espazio murriztuaren arazorik. Araba osoko industria-enpleguaren %80 Gasteizen dago.

Egungo Egoera eta Industria-Enpleguaren Banaketa

Industria-enplegu kontzentrazio handiena Bilbo Handian izaten jarraitzen du. Gipuzkoak industria-enplegua sakabanatua dauka, eta Arabak ia osoa Gasteizko nukleoan du oraindik. Beraz, EAEko industria-enplegu gehiena hiriburuetan dago. Ondorioz, esan daiteke berregituraketa industrialak ez duela eragin handirik izan kokaguneen banaketan. Hala ere, foku berri batzuk agertu direla azpimarratu behar da:

  • Markina-Ondarroa
  • Arabako lautada
  • Arabar Errioxa

2008ko Krisia eta Euskal Industriaren Erronkak

2008ko krisiaren eragina 2013an nabaritu zen gehienbat. Azpeitiko Corrugados enpresa behin itxita, baina batez ere, Fagorren itxierarekin. Horrela, modu zuzenean, 12.000 lanpostu gal daitezke, baina zeharkako galerak ere izugarriak izan daitezke. Datozen datu ofizialak izan arte itxaron beharko dugu, hondamendi horiek gure ekonomian izan duten eraginaz jabetzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML