Espainiako Errepide Sarea: Egitura eta Garapena
Espainiako Errepide Sarea: Sarrera
Mapa honetan Espainiako errepide sarea ikus daiteke. Bertan, errepide kategoria ezberdinek osatzen duten sarearen ehuna ikus daiteke. Errepide sarearen banaketa irregularra dela erraz antzeman daiteke, ez baitago berdin garatuta leku guztietan. Hori biztanleriaren dentsitatearekin eta bigarren eta hirugarren sektoreen garapenarekin guztiz lotuta dago.
Garapen Historikoa eta Egitura Erradiala
Hain zuzen, Madril eta Bartzelonako metropoli-eremuak dira dentsitate handieneko sareak dituztenak. XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera –batez ere 1980tik aurrera–, azpiegitura hauek asko hobetu dira, izandako ekonomia eta gizarte aldaketen ondorioz, eta oraindik ere hazten jarraitzen dute.
Egitura Erradiala: Abantailak eta Desabantailak
1960tik aurrera, errepide sarearen modernizazioari ekin zitzaion, eta ekintza honekin lehendik zegoen egitura erradialari jarraipena eman zitzaion, zentroa Madril hiriburua izanik. Egitura honek abantailak eta desabantailak ditu: hiriburuaren eta periferiaren arteko lotura errazten du, baina komunikazio transbertsalentzat oztopo handia da.
Garraio Moten Bilakaera
Errepide bidezko garraioa haziz joan da, eta tren eta itsaso bidezkoa, berriz, gutxituz. Errepideak bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko erabiltzen dira, eta bere aldeko alderdi garrantzitsuenak bizkortasuna eta “atetik atera” iristea dira.
Autonomien Eragina eta Sarearen Hierarkia
Autonomiak sortu zirenetik, eskumen banaketak errepideetan izan du eragina. Estatuko errepide sarea guztizkoaren %6a besterik ez da (21.500 km), baina hala ere trafikoaren %51 hartzen du. Sare orokor horrek nazioarteko zirkulazioaren ibilbideak, portu eta aireportuetarako irispideak eta muga-pasabide nagusiak hartzen ditu.
Estatuko Errepide Sarea
Espainiako errepide sarea modu hierarkikoan dago egituratua:
Estatuko errepide sare nagusia da errepide sarearen oinarrizko atala, eskualde arteko eta nazioarteko zirkulazioa bertatik baitabil. Errepide nazionalen sarea erradiala da, zentroa Madrilen duela, eta errepide hauek osatzen dute:
- N-I: Frantziara, Burgos eta Euskal Autonomia Erkidegotik.
- N-II: Frantziara, Zaragozara eta Kataluniatik.
- N-III: Valentziara.
- N-IV: Kadizera.
- N-V: Portugalera, Badajoztik.
- N-VI: Coruñara.