Iberiar Penintsulako Baliabideen Kudeaketa eta Landaretza

Geografia2,94 KB

I. Baliabideen Aprobetxamendua

Balantze Hidrikoa eta Ondorioak

Ebroren urak hainbat tokitan ureztatzeko erabiltzen dira (hainbat ubideren bidez; Inperial edo Lodosako kasua). Hainbat urtegi ere badira (sedimentazioa galarazten dutenak; ondorioak hondartzetan eta Ebroko deltan). 300 zentral hidroelektriko baino gehiago ere badira, non indar elektrikoa sortzen duten.

II. Iberiar Penintsulako Landaretza Formazio Nagusiak

1. Itsasaldeko Landaretza (Ozeanikoa)

Landare-zona Euro-Siberiarra

Baso hostogalkorrak, zakardiak eta belardiak.

Baso hostogalkorra: Oihanpean iratzea eta goroldioa aurkitzen dira.

Gaur egun, haritzek eta pagoek lehengo zabaleraren %10 baino ez daukate. Gaur egun, pinua eta eukaliptoa dira nagusi. Lurra azidotzen eta pobretzen dute.

Zuhaitz Garrantzitsuenak

  • Pagoa: Ez du lehorraldirik jasaten, hezetasun handia behar du, altitudea ondo jasaten du eta batzuetan baso mistoa izaten da haritzarekin nahastua.
  • Haritza: Ez du jasaten ez uda berorik ez hotz handirik. Ondorioz, altuera txikiagoetan daude.
  • Gaztainondoa, intxaurrondoa, lizarra, ezkia eta urkia.

Bestelako Formazioak

  • Zakardia: Altuera txikiko landareak eta baso degradazioa adierazten du.
  • Belardiak: Paisaia honetako eremu zabalenak belardiek estaltzen dituzte.

2. Landaretza Mediterranearra (Xerofiloa)

Landaretza xerofiloa da, lehortea jasateko egokitua:

  • Sustraiak oso zabalduta (oso txikiak, gogorrak, arantzak...).
  • Azal lodia eta zimurtua.
  • Adaburuak globo formakoak, intsolazioa eta lurrunketa murrizteko.

Ohiko Landare Formazioak

Baso hostoiraunkorra eta sastrakadia.

  1. Baso hostoiraunkorra:
    • Oihanpe aberatsa.
    • Artea: Zuhaitz ohikoena eta hedatuena. Zur gogorra eta erresistentea du.
    • Artelatza: Artea baino prezipitazio gehiago behar du (500 mm), lurzoru silizeoa.
    • Pinua: Bigarren mailako landare formazioa, baldintza ezberdinetara egokitu da.
  2. Gizakiak Basoa Degradatzearen Ondorioa:
    • Makia: Zuhaixka formazio itxia, 2 m baino altuagoa (txilarrak, isatsa).
    • Garriga: Kare lurretan, landaredia altuera txikiagokoa, estalpe gabeko lekuak (ezkaia, erromeroa, izpilikua).
    • Estrepa: Hego-ekialdean, garrigaren degradazioa.

3. Mendiko Landaretza

Alpetar mendiak eta penintsulako gainerako mendiak. Ez dago konifero estai subalpetarrik.

Altitude Estaiak (Gutxi gorabeherakoak)

  • 500 m: Artea
  • 1600 m: Karraska
  • 1900 m: Haritza
  • 2700 m: Iproa eta Sabinak

4. Kanarietako Landaretza

Aberastasun handia, endemismoa eta oihaldeko maila nabarmenak.

Deskargatu

PDF Word HTML