Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Kostaldeak eta Uharteak: Penintsula eta Balearrak

Geografia2,96 KB

Iberiar penintsulako kostak, batez ere, zuzenak dira, Galiziakoak izan ezik. Horren ondorioz, itsasoaren eragina gutxi sartzen da barrualdera.

Ozeano Atlantikoko Kostak

Bizkaiko Golkoko Kosta

Bizkaiko golkoaren kosta zuzena da. Gorabehera nagusiak labarrak eta zabaguneak dira. Horrez gain, itsasadarrak daude, normalean laburrak eta aho estukoak, hala nola, Bailonena eta Ibaizabalena; hondartza hareatsu batzuk eta tonbolak; besteak beste, Gijonekoa, Santanderrekoa eta Donostiakoa.

Galiziako Itsasadarrak

Galiziako itsasadarrak Espainiako kostarik gorabeheratsuena dira. Itsasoa Galiziako mendiguneko haustura ugarietan irekitako ibai-haranetan sartzearen ondorioz eratu dira. Haran horietatik itsasoa barrualderantz 25 eta 35 km bitartean sar daiteke....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Kostaldeak eta Uharteak: Penintsula eta Balearrak" »

Euskal Paisaien eta Biztanleriaren Analisia: Toloño, Jaizkibel eta Demografia

Geografia7,24 KB

Euskal Paisaien eta Biztanleriaren Analisia

1. Irudia: Toloño Mendilerroa (Kantabria)

Ingurunearen ezaugarriak:

  1. Abiotikoa labarrean eta mendi-hegaletan; biotikoa mendi-mazeletan; eta antropikoa mendi-oinean eta haranean. Labarreko eta mendi-mazelako paisaia naturala da, gainerakoa antropikoa.
  2. Mendi-erliebe luzea da, mendilerroa, malda handikoa. Disimetria ikusten da isurialdeetan: ezkerrean edo hegoaldean, labar bertikala eta malda handiko ezponda; eta eskuinaldeko isurialdea inklinatua. Toloño mendilerroa (Kantabria bezala ere ezaguna). Erliebe altxatua eta deformatua da, orogenesi alpetarrean sortua (hegoalderantz doan tolesdura-faila). Material gogorren labarra, kareharritsua. Haren oinetan, mendi-mazelako metaketa bat dago, hartxintxarrez
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Paisaien eta Biztanleriaren Analisia: Toloño, Jaizkibel eta Demografia" »

Biztanleria eta Hirigintza Kontzeptu Gakoak

Geografia2,75 KB

Biztanleria eta Hirigintza Kontzeptuak

Errolda

Errolda udalerrietako biztanleen erregistroa da. Datu ekonomikoak, demografikoak eta soziologikoak biltzen ditu.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Aldi jakin batean populazioan izandako jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren arteko batura da.

Bizi Itxaropena

Denbora zehatz batean populazio batek bizi duen urte kopuruen batez bestekoa da. Gizon zein emakumeak bereizi ohi dira.

Biztanleriaren Zahartzea

Herrialde batean 65 urte baino gehiagoko populazioa %12 baino altuagoa denean ematen den fenomenoa da.

Migrazio Saldoa

Inmigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da, iristen eta joaten direnen arteko aldea alegia.

Landa Exodoa

Nekazaritza...

Jarraitu irakurtzen "Biztanleria eta Hirigintza Kontzeptu Gakoak" »

Nekazaritza Motak Eta Paisaiak

Geografia4,08 KB

Nekazaritza motak

Lehor: Barnealdeko eremuetan ematen den laborantza tradizional egokitua edo modernizatua izan daiteke. Guad aran, zereal, mahasti edo olibon aurkitzen dira, beste eremuetan, ez du negozio izaera hori.

Urezta: Erromatarrek ekarritako nekaza tradizion da, baina hedapena XX. mende 2. erdian eman, obra hidrauliko handiengaitik. Espain. eskualde guztian dago, baina garrantzi eki eta hego daude. Ibaien perimetro kokatzen dira, baratze-produktu ekoizpen altuak mantentzeko eta prezipitazio menpe ez egoteko. Nagusienak: Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon eta Aragoi.

Nekazaritzako paisaiak

Heze: Ipar eta ipar-mendebaldea hartzen du, erliebe malkartsu, lautada urri, eta klima ozeanikoa. Biztanle zahartu eta sakabanatu. Propieta...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Motak Eta Paisaiak" »

Euskal Lurraldeetako Industria eta Populazioaren Eboluzioa

Geografia3,43 KB

Faktore historikoa: Euskal lurraldeetan, XX. mendearen hasierara arte, lehen sektorean oinarritutako sistema zegoen. Hala ere, industrializazioaren eraginez, ekonomia jarduera bigarren sektore honetara aldatu zen. Honen eraginez, landa-exodoa eman zen eta, beraz, biztanleriaren kokapena lekualdatu zen, industriak kokatzen ziren eremuetan populazioa pilatuz. Hori dela eta, Bilbo Handiak eta Gipuzkoak garrantzi handia lortu zuten, langileak bertara mobilizatuz. Esan ahal da Bizkaia sartu zela lehenengo industrializazioan eta Gipuzkoa beranduago, baina Gipuzkoak garrantzia irabazi zuen eta Bizkaian gainbehera egon zen.

Geroago, sektore garrantzitsuena aldatu egin zen; kasu honetan, zerbitzuak geroz eta indar handiagoa hartu zuten, eta horrek berriro...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Lurraldeetako Industria eta Populazioaren Eboluzioa" »

Turismoaren Bilakaera eta Ereduak Espainian

Geografia8,75 KB

Turismoa eta haren garrantzia

Pertsonek, negozioengatik edo beste arrazoi batzuengatik beren ohiko ingurunetik kanpo eta etxean baino gutxiagoz egiten dituzten jardueren multzoa da turismoa. 24 ordutik beherako egonaldia txangozaletzat hartzen da, eta 24 ordutik gorako egonaldia, turistatzat.

Turismoaren eta hari lotutako faktoreen bilakaera

Turismo-eredu tradizionala eta hari lotutako faktoreak (1960-1975)

1960ko hamarkadara arte, turismo gutxi izan zen Espainian Francoren erregimenaren isolazioagatik. 1960 eta 1975 artean, Espainiako turismoak hazkunde bortitza izan zuen. Faktoreak kanpokoak eta barnekoak izan ziren:

Kanpo-faktoreak:

  • Mendebaldeko eta Ipar Europako garapen ekonomikoak, klase ertaina haztea eta langileek denbora eta dirua izatea
...
Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Bilakaera eta Ereduak Espainian" »

EAE eta Espainiako Industria Espazioak: Bilakaera eta Desorekak

Geografia2,56 KB

EAEko Industria Espazioak: Sektore Nagusiak

EAEko industria-ekoizpena oso espezializatuta jarraitzen du sektore hauetan: metalurgia, petrolioa, energia eta ur-industriak eta makineria. Beraz, etorkizunerako industria-politikak aukera gehiago dituzten sektoreen berregituraketa du helburu.

Industria-enpresen kokapenak ez du aldaketa handirik izan 1960ko industrializaziotik. Hala ere, aldaketa batzuk gertatzen ari dira: hiri batzuetan industriak behera egin du, eta industriak utzitako lekuetan hirugarren sektoreko jarduerak edo bizitegi-funtzioak daude.

EAEko industriaren banaketa espazialak ezaugarri oso desberdinak ditu lurralde historiko bakoitzean, eta horien artean hainbat korridore daude. Industria-politika eremu berrietan ezartzea da helburua....

Jarraitu irakurtzen "EAE eta Espainiako Industria Espazioak: Bilakaera eta Desorekak" »

Euskadiko industria mapa: eskualdeka banatutako azterketa

Geografia4,01 KB

Euskadiko industria mapa (2018)

Industria-dentsitatea eskualdeka

A) Industria-dentsitate handiko eskualdeak:

Bilbo Handia, Durangoaldea, Donostia, Debako harana, Goierri eta Arabako lautada.

Sektore nagusiak: Metalurgia eta metalezko artikuluen ekoizpena.

Enpresa garrantzitsuak: Babcock, Aceralia, Sidenor, Fagor...

Euskal Herriko 2 enpresarik handienak Gasteizen daude: Mercedes-Benz eta Michelin (3000 langile baino gehiago ditu bakoitzak).

B) Dentsitate industrial ertaineko eskualdeak:

Arabako kantauriar eskualdea (Laudio/Amurrio), Plentzia-Mungia, Tolosa eta Urola Kosta.

Sektoreak: Makinen fabrikazioa, paper-fabrikak, metalurgia, altzarien fabrikazioa...

Enpresa garrantzitsuak: TUBOS Reunidos, Tubacex, Vidrala...

C) Industria-dentsitate txikiko eskualdeak:

...
Jarraitu irakurtzen "Euskadiko industria mapa: eskualdeka banatutako azterketa" »

Industriaren Egitura eta Kokapena: Erronkak eta Faktoreak

Geografia3,63 KB

Industriaren Gaur Egungo Egitura

Espainiako industriak hainbat arazo ditu. Orokorrean, Alemaniarekin konparatuta, Espainiako industriak garrantzi gutxiago du; baina, Euskal Herriarekin alderatuta, garrantzitsuagoa da.

Eskulanaren Aldaketak

  • Industriako lanpostuak gutxitu egin dira: makinek langileak ordezkatu dituztelako, eta hirugarren sektorea garatu delako, besteak beste.
  • Industriako lanpostuen prestakuntza eta hirugarren sektorearen garrantzia areagotu egin dira. "Lepoko urdineko" langileak (buzoekin lan egiten zutenak, eskuak zikinduz produkzioan aritzen zirenak) gutxitu dira. Gaur egun, langile askok bata zuriarekin lan egiten dute; izan ere, produkzioaren arlo asko makinek egiten dituzte. Hirugarren sektoreko lanpostuek garrantzi handiagoa
...
Jarraitu irakurtzen "Industriaren Egitura eta Kokapena: Erronkak eta Faktoreak" »

Hirigintzaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,7 KB

Hiria

Hiria: Biztanle asko dituen gune bat da (Espainian 10.000 biztanletik gora), dentsitate handikoa eta mota guztietako eraikinen kontzentrazio handiago edo txikiago batez osatua. Hirian jarduera ekonomiko nagusiak industria eta zerbitzuak izaten dira. Hiriak sailkatzeko hainbat irizpide erabiltzen badira ere, erabiliena funtzioen sistema da. Funtzio nagusia kontuan izaten da, nahiz eta beste erabilpen batzuekin bateragarria izan: logela-hiriak, hiri industrialak, komertzialak, administratiboak, turistikoak…

Hiri-hierarkia

Hiri-hierarkia: Eskualde bateko hirien sailkapena da. Hiri-sisteman hiriek antolaketa hierarkikoa izaten dute, hirien tamaina, eginkizunak eta eragin esparruaren arabera. Hiri-hierarkia horretan hiri-maila ezberdinak izaten...

Jarraitu irakurtzen "Hirigintzaren Oinarrizko Kontzeptuak" »