Industriaren Egitura eta Kokapena: Erronkak eta Faktoreak

Geografia3,63 KB

Industriaren Gaur Egungo Egitura

Espainiako industriak hainbat arazo ditu. Orokorrean, Alemaniarekin konparatuta, Espainiako industriak garrantzi gutxiago du; baina, Euskal Herriarekin alderatuta, garrantzitsuagoa da.

Eskulanaren Aldaketak

  • Industriako lanpostuak gutxitu egin dira: makinek langileak ordezkatu dituztelako, eta hirugarren sektorea garatu delako, besteak beste.
  • Industriako lanpostuen prestakuntza eta hirugarren sektorearen garrantzia areagotu egin dira. "Lepoko urdineko" langileak (buzoekin lan egiten zutenak, eskuak zikinduz produkzioan aritzen zirenak) gutxitu dira. Gaur egun, langile askok bata zuriarekin lan egiten dute; izan ere, produkzioaren arlo asko makinek egiten dituzte. Hirugarren sektoreko lanpostuek garrantzi handiagoa dute.
  • Lan-merkatua desarautua dago. Ez dago araututa, eta hori txarra da langileentzat, ez baitakite zeintzuk diren beren eskubideak. Gainera, lan mota gehiago daude, non langileari "bizitza bilatzeko" esaten zaion.
  • Egiturari dagokionez, Euskal Herrian, oro har, enpresa txikiak (50 langile baino gutxiago) eta ertainak (51-250 langile) daude. Egitura horretan, ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan, lehen aipatu bezala, hemengo enpresak Europako herrialde batzuen atzetik daude.

I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza)

I+G+B urriagoa da Espainian Europako herrialde garatuetan baino. Gainera, oso kontzentratuta dago sektore-adar dinamikoenetan, enpresa handienetan eta zenbait lurraldetan.

Gaur Egungo Industrien Kokapena

Faktoreak

  • Eskulana, garraio eta komunikazio sistema onak izatea, kapitala eta industria-politika. Ingurune honetan dauden agintariek lagunduko dute industria bertan kokatzen, eta oso garrantzitsua da enpresak berrikuntza lantzen den eta informazioa erraz eskuratzeko aukera dagoen lekuetan kokatzea; adibidez, asko Madrilen, Bartzelonan, Bilbon… kokatu ohi dira.

Industria-kokalekuak

  • Betiko industriak garrantzia galduko dute. Hau da, lehen zeuden kokalekuak garrantzia galtzen ari dira, eta, ondorioz, enpresak bertatik joaten ari dira. Horren ondorioz, herrialdeetan industriaguneak sortzen hasiko dira: industria-produkzioan aritzen dira, eta industria-parkeetan, industria-produkzioaz gain, bulegoak eta zerbitzuak ematen dira.

Espazio berritzaileak: hemen goi-mailako parke teknologikoak ditugu.

Landa Habitata

Baserri-etxebizitzek eta instalazioek osatzen dute.

  • Bertan, tokiko materialak erabiltzen dituzte, eta, horren ondorioz, hainbat etxe mota sortu dira: harrizko etxeak, egurrezko etxeak eta buztinezko etxeak.
  • Estalkien forma inklinatua izaten da, prezipitazioen arabera. Prezipitazio asko badaude, estalki inklinatua izango da; aldiz, prezipitazio gutxi badaude, teilatu laua izango da.
  • Etxearen oinplanoa baserri-jardueraren araberakoa izaten da, eta bi mota bereizten dira:
    • Bloke-etxeetan, bizitokia eta baserri-jardueretako eremuak (ukuilua, biltegia…) teilatupe berean daude.
    • Etxe konposatuetan, eraikin bereiziak daude eginkizun bakoitzerako.

Lursailak eta Lurzoruaren Erabilerak

Lursailak muga zehatzak dituzten lurrak dira. Honako sailkapen hau dute:

  • Mugen arabera: bi motatakoak izan daitezke: lursail itxiak (haien artean hesia dago) eta lursail irekiak (ez dute hesirik).
  • Formaren arabera: erregularrak edo irregularrak izan daitezke.
  • Tamainaren arabera: txikiak, ertainak edo handiak izan daitezke.

Lurzoruaren erabilerari dagokionez, nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, basogintzakoak edo mistoak izan daitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML