Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hirigintzaren bilakaera: Industria aurretik eta ondoren

Geografia2,11 KB

Industria aurreko hirigintza

Etapa hau hiriak sortu zirenetik XI. mendeko industrializazioaren hasiera arte hedatzen da. Garai hartan, hirigintza urria zen, biztanleriaren %10 ingururi eragiten zion, eta egonkorra zen, hiriko eta landa inguruko biztanleria aldi berean hazten baitziren. Hirien batez besteko tamaina 5.000-10.000 biztanlekoa zen; oso gutxitan zegoen 25.000 edo 100.000 biztanle baino gehiagoko hiririk.

Hirigintza fenomenoari mesede egin zioten faktoreak hauek izan ziren:

  • Estrategikoak eta militarrak: hiriak lurraldea kontrolatzen zuen.
  • Politikoak eta administratiboak: botere politikoaren egoitza eta lurraldea antolatzeko oinarria zen.
  • Ekonomikoak: inguruko baliabideak kontrolatu eta merkataritzako eta eskulangintzako jarduerak garatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Hirigintzaren bilakaera: Industria aurretik eta ondoren" »

Hiri-kontzeptu nagusiak: Metropoliak, CBD, Zabalguneak eta gehiago

Geografia5,2 KB

1. Metropoli-eremua

Metropoli-eremua hiri baten inguruan sortutako hiri-aglomerazioa da, hiri nagusiaren, bere auzo periferikoen eta inguruko udalerrien artean harreman sozioekonomiko garrantzitsuak ezartzen direlarik.

Metropoli-eremuek ez dute muga argirik izaten; hiri zentralak eta hiri sateliteek eskualde bat osatzen dutelarik. Eskualde horretan dauden udalerriek beren autonomia politikoa daukaten arren, haien hazkundea eta lurraldearen antolamendua metropoli zentralak baldintzatzen ditu. Hiri nagusiak erdigunea hartzen du. Bere tamaina handitu ahala, bertako jarduera ekonomikoak kanpora irten beharrean aurkitzen dira, inguruko udalerriekin topo egiterakoan sortzen delarik metropoli-eremua.

2. Eremu periurbanoa

Eremu periurbanoa landa-eremuaren...

Jarraitu irakurtzen "Hiri-kontzeptu nagusiak: Metropoliak, CBD, Zabalguneak eta gehiago" »

Ekonomia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,32 KB

Industria

Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da. Ekoitzitako produktuen arabera, industria-jarduera mota ezberdinak daude.

Enpresa

Giza, material eta elementu teknikoz osatutako antolaketa-unitatea edo erakundea da, helburu ekonomikoekin ondasunak edo zerbitzuak ekoizten edo ematen dituena, gizartearen beharrak eta eskariak asetzeko. Enpresa mota desberdinak daude; horrela, industrialak dira intsumoak eta lehengaiak bitarteko eta azken ondasun bihurtzeaz arduratzen direnak.

Holding

Hainbat eratako enpresak kontrolatzen dituen finantza-sozietatea da, haien akzio guztiak edo parte garrantzitsu bat duelako.

Industria-Deslokalizazioa

Lantegi industrial bat bere jatorrizko kokapenetik beste batera (beste hiri,...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Industria: Oinarrizko Kontzeptuak" »

EAEko Demografia: Egitura eta Bilakaera

Geografia1,14 KB

Biztanleriaren Egitura Sexuaren Arabera

Jaiotzean emakume gehiago erregistratzen diren arren, 55-59 adin-tartetik aurrera emakumeen proportzioa handiagoa da, haien bizi-itxaropena luzeagoa baita.

Adin Egitura eta Zahartzea

Biztanleria, oro har, zahartzen ari da. Honen arrazoi nagusiak hauek dira:

  • Jaiotze-tasaren jaitsiera nabarmena 1975etik aurrera.
  • Adinekoen kopuruaren etengabeko hazkundea.

Zahartze-maila handiena Bizkaian atzematen da. Orokorrean, gazte kopuru txikiena eta zahartze-maila altuenak landa-eremuetan daude.

Biztanleria Aktiboa

Biztanleria aktiboak gora egin du, batez ere emakumeak lan-munduan sartu direlako.

Langabeziaren Bilakaera

Langabezia-tasak gorabehera handiak izan ditu:

  • Oso altua izan zen 1975eko krisialdian eta 1990eko hamarkadaren
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Demografia: Egitura eta Bilakaera" »

Hiri-Geografia eta Plangintza: Kontzeptu Nagusiak eta Prozesuak

Geografia3,66 KB

1. Hiria, Urbanizazioa eta Mugimendu Pendularrak

Hiriak, dentsitate handiko biztanle-guneak izanik, urbanizazio-prozesuaren erdigunean daude. Prozesu honek biztanleak, jarduera ekonomikoak eta berrikuntzak hiri-guneetan pilatzen ditu, inguruko landa-hiriak eraldatuz. Landa-hiriak trantsiziozko espazioak dira, landa- eta hiri-ezaugarriak uztartzen dituztenak, eta horietan hiriko eragina gero eta nabarmenagoa da.

Ondorioz, mugimendu pendularrak areagotzen dira, herritarrek eguneroko joan-etorriak egiten dituztelako lantokien, ikastetxeen eta etxebizitzen artean. Mugimendu hauek garraio-azpiegitura eraginkorrak eta antolamendu planifikatuak eskatzen dituzte. Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO), horretarako, espazioaren erabilera egokia bideratzen...

Jarraitu irakurtzen "Hiri-Geografia eta Plangintza: Kontzeptu Nagusiak eta Prozesuak" »

Demografia eta Hirigintza: Kontzeptu Garrantzitsuak

Geografia2,02 KB

Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak

Biztanleriaren Analisia

  • Errolda: Lurralde bateko biztanleen zenbaketa eta haien ezaugarri demografiko eta sozialei buruzko informazioa.
  • Biztanleriaren berezko hazkundea: Jaiotza eta heriotzen arteko aldea; saldo positiboa jaiotzak gehiago direnean, eta negatiboa heriotzak nagusitzen direnean.
  • Migrazio saldoa: Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko aldea; immigrazioa handiagoa bada, biztanleria hazten da, eta alderantziz.
  • Biztanleriaren benetako hazkundea: Berezko hazkundea eta migrazio saldoaren batura.
  • Bizi itxaropena: Pertsona batek bizi dezakeen batez besteko urte kopurua, gaur egun Espainian 83 urte inguru.
  • Biztanleriaren zahartzea: 65 urtetik gorakoen proportzioa %12 baino handiagoa denean gertatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza: Kontzeptu Garrantzitsuak" »

EAEko Turismoaren Garapena eta Ezaugarriak

Geografia3,13 KB

EAEko Turismoaren Historia eta Testuingurua

EAEko turismoa XIX. mendean hasi zen, itsas bainuak eta bainuetxeak aberatsen artean modan jarri zirenean. Horrela sortu ziren horiek xede zituzten establezimenduak. Aitzindariak Donostian ezarri ziren, eta 1830etik aurrera errege familiako kideak hartu zituzten. Zarautzen eta Lekeition ere bai, familia aristokratak egoten ziren.

Hala ere, EAEko turismoa gutxiago garatuta dago beste lurralde batzuetan baino, eta Euskal Herriko klima ez da egokiena, izan ere, 1960ko hamarkadatik aurrera gehien erabiltzen zen turismo mota eguzkia eta hondartzetara joatea zen.

Euskadiko Turismoaren Potentziala

Baina Euskadiko turismoak potentzial handia du:

  • Biarritzetik eta Nafarroatik gertu egotea (zonalde hori oso turistikoa
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Turismoaren Garapena eta Ezaugarriak" »

Biztanleria eta Demografia: Espainiako Biztanleria-Geografia

Geografia9,57 KB

Biztanleria: Momentu jakin batean lurralde jakin batean bizi diren pertsonen multzoa
Demografia: biztanleria ikuspegi kuantitatibotik aztertzen eta hainbat turrietatik jasotako estatistika-datuak dituen zientzia
Biztanleria-geografia: biztanleriaren eta espazioaren arteko harremana aztertzen duena, haien bilakaeraz, efektiboez, banaketaz eta egituraz arduratzen dena.

Espainian iturri garrantzitsuenak: ZENTSUA: herrialdeko, une jakin bateko biztanleriaren zenbaketa ndibidualizatua
Datu demografikoak (adina, egoera zibila, jaioterria, herritartasuna, hizkuntza, ikasketa-maila), ekonomikoak eta sozialak bildu
Errolda Espainian hamar urtean behin egin ● 1981etik, 1 urtean amaitutako urteetan.

○ UDAL-ERROLDA: udalerri bateko bizilagunen erregistroa....

Jarraitu irakurtzen "Biztanleria eta Demografia: Espainiako Biztanleria-Geografia" »

Logistika eta Industria: Kontzeptu Garrantzitsuak

Geografia2,33 KB

Plataforma logistikoak

Eragileek salgaien garraioaren logistikarekin lotutako jardueretarako baliatzen dituzten inguruak.

Tertziarizazioa

Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (barne-produktu gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.

Industria

Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da.

Enpresa

Erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona, ahalik eta modu eraginkorrenean, ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana alegia, bateratuz.

Holding

Hainbat eratako enpresak kontrolatzen dituen...

Jarraitu irakurtzen "Logistika eta Industria: Kontzeptu Garrantzitsuak" »

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Gida Osoa

Geografia2,14 KB

Nekazaritza eta Abeltzaintza

Definizioak

Nekazaritza

  • Intentsiboa: Produkzio-tresnak (langileak, makinak, ongarriak...) era intentsiboan erabiliz, lurzati bati etekin handiena ateratzen saiatzen den nekazaritza-sistema.
  • Estentsiboa: Teknologia gutxi erabiltzen duen nekazaritza mota. Lurrak garrantzi handia du, eta ekoizpena lurraren emankortasunaren eta klimaren menpe dago.

Abeltzaintza

  • Intentsiboa: Ahalik eta denbora laburrenean abelburu gehien ekoiztea du helburu. Inbertsio handiak egiten dira azpiegituretan, teknologian, langileetan eta elikaduran. Abelburuak ukuiluetan hazten dira eta pentsuz elikatzen dira.
  • Estentsiboa: Ingurumenaren menpeko jarduera da. Abereak larreetan eta uztondoetan bazkatzen dira. Arraza autoktonoak eta teknika tradizionalak
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Gida Osoa" »