Euskadiko industria mapa: eskualdeka banatutako azterketa
Euskadiko industria mapa (2018)
Industria-dentsitatea eskualdeka
A) Industria-dentsitate handiko eskualdeak:
Bilbo Handia, Durangoaldea, Donostia, Debako harana, Goierri eta Arabako lautada.
Sektore nagusiak: Metalurgia eta metalezko artikuluen ekoizpena.
Enpresa garrantzitsuak: Babcock, Aceralia, Sidenor, Fagor...
Euskal Herriko 2 enpresarik handienak Gasteizen daude: Mercedes-Benz eta Michelin (3000 langile baino gehiago ditu bakoitzak).
B) Dentsitate industrial ertaineko eskualdeak:
Arabako kantauriar eskualdea (Laudio/Amurrio), Plentzia-Mungia, Tolosa eta Urola Kosta.
Sektoreak: Makinen fabrikazioa, paper-fabrikak, metalurgia, altzarien fabrikazioa...
Enpresa garrantzitsuak: TUBOS Reunidos, Tubacex, Vidrala...
C) Industria-dentsitate txikiko eskualdeak:
Bizkaiko eta Arabako landa-eremuetan eta mendietan kokatuta daude.
Araban: Arabako mendebaldeko haranak, Arabako Mendialdea, Gorbeialdea eta Arabako Errioxa.
Bizkaian: Gernika-Bermeo, Arratia-Nerbioi, Enkarterriak eta Markina-Ondarroa.
Sektoreak: Kimika, metalurgia, papergintza, mehazaintza eta ardogintza.
Parke Teknologikoak
Euskal Autonomia Erkidegoan 3 parke teknologiko daude:
- Zamudioko Parke Teknologikoa (Bizkaian): Informazioaren teknologiak, aeronautika eta sektore elektrikoa.
- Miñaoko Parke Teknologikoa (Araban): Telekomunikazio eta informatika, aeronautika, ingeniaritza-zerbitzuak eta teknologia energetikoak.
- Miramongo Parkea (Gipuzkoan): Telekomunikazio, informatika, enpresa-zerbitzuak eta elektronika.
Ondorioak
Euskal Autonomia Erkidegoan, industria garrantzi handiko jarduera ekonomikoa da XIX. mendearen erdialdetik. 3 sektoretan espezializatutako eskoizpena du: metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa; erauzketa-industriak (petrolioa, energia eta ura...).
1975eko krisialditik aurrera, industria-birmoldaketarako politika garrantzitsu bat martxan jarri zen, modernizazioa eta dibertsifikazioa bultzatzeko. Hori zela eta, teknologia handiko enpresa berriak ezarri dira parke teknologikoetan.
Bizkaia
Industria-ekoizpena siderurgian, transformatu metalikoetan eta ontzioletan espezializatuta dago, batez ere Bilbo Handian (metalurgia eta metalezko artikuluen ekoizpena). Garrantzi gutxiago dute material elektrikoa, makineria, kautxua eta plastikoa ekoizteak.
Beste eskualde batzuetan, Durangoaldean adibidez, garraio-materiala, makineria eta, neurri txikiagoan, paperaren fabrikazioa. Bermeo-Markina-Ondarroan, elikaduraren sektoreari lotutako industria dugu: arrain-kontserbak.
Gipuzkoa
Industria aniztasuna da nagusi: makineria, metalurgia, ehungintza, papera eta zementua.
- Donostia: Eskualderik industrializatuena. Makineria, metalurgia eta metalezko tresnak, kautxua...
- Bidasoa: Irun nabarmentzen da: metalezko artikuluak, material elektrikoaren fabrikazioa, elikadura eta makineria.
- Goierri: Metalurgia eta metalezko tresnak, garraio-materiala eta makineria.
- Tolosaldea: Makineria fabrikatzea da industria-jarduera garatuena. Paperaren sektoreak bigarren mailako lekua hartu du gaur egun. Beste jarduera esanguratsu bat metalurgia eta metalezko tresnak dira.
- Urola Kosta: Metalurgia eta metalezko tresnak, altzarien fabrikazioa, makineria eta garraiorako materiala.
- Debagoiena: Gaur egun, alde batera utzitako jarduera batzuen aztarnak badira ere, hala nola San Antonioko Algodonera (Bergaran) edo Chocolatera Zahor (Oñatin). Metalurgia eta makina-erreminta nabarmentzen dira.
Araba
Arabako lautadan, Gasteizen dago industria-gune nagusia. Gaur egun nabarmentzen dira: metalurgia, metalezko artikuluak, kautxuaren eraldaketa, garraio-materiala...