Turismoaren Bilakaera eta Ereduak Espainian

Geografia8,75 KB

Turismoa eta haren garrantzia

Pertsonek, negozioengatik edo beste arrazoi batzuengatik beren ohiko ingurunetik kanpo eta etxean baino gutxiagoz egiten dituzten jardueren multzoa da turismoa. 24 ordutik beherako egonaldia txangozaletzat hartzen da, eta 24 ordutik gorako egonaldia, turistatzat.

Turismoaren eta hari lotutako faktoreen bilakaera

Turismo-eredu tradizionala eta hari lotutako faktoreak (1960-1975)

1960ko hamarkadara arte, turismo gutxi izan zen Espainian Francoren erregimenaren isolazioagatik. 1960 eta 1975 artean, Espainiako turismoak hazkunde bortitza izan zuen. Faktoreak kanpokoak eta barnekoak izan ziren:

Kanpo-faktoreak:

  • Mendebaldeko eta Ipar Europako garapen ekonomikoak, klase ertaina haztea eta langileek denbora eta dirua izatea ahalbidetu zuen. Funtsezkoa izan zen opor ordainduak orokortzea eta emakumea lan-merkatuan sartzea.
  • Garraioaren aurrerapenek joan-etorriak erraztu zituzten: hegazkina merkatu, sareak hobetu eta automobilaren erabilera orokortu zen.

Barne-faktoreak:

  • Espainia Europako bezeroengandik geografikoki hurbil egotea.
  • Natura-baliabide apartak, batez ere «eguzki eta hondartzako» turismoari lotutakoak.
  • Kultura-baliabideak: arkeologia-aztarnategiak, hiri historikoak, monumentuak, tradizioak, folklorea eta gastronomia.
  • Kostu baxua, 1959an pezeta debaluatu izanaren ondorioz.
  • Azpiegitura eta zerbitzu egokiak: hotel-instalazioak eta bidaia-agentziak.
  • Estatuko politika: Espainia turismo-helmuga gisa saltzeko propaganda handia egin zen, industrializazioa finkatzeko eta merkataritza-defizita orekatzeko.

1960ko turismo-eredua «eguzki eta hondartzako» turismoa izan zen. Ezaugarri nagusiak: eskaintza ugari eta merkea, uda-sasoirako pentsatua, Mediterraneoko eta Kanarietako eremuetan kontzentratua.

Turismo-eredu tradizionalaren krisia (1975-1985)

1975etik 1985era Espainiako turismoak krisialdia izan zuen. Faktoreak:

  • Faktore koiunturalak: Mundu osoko krisi ekonomikoa, petrolioaren prezioaren gorakadak eragindakoa.
  • Sakoneko faktoreak:
    • Espainiako turismo-eskaintzaren arazoak: Prezioak igo ziren baina kalitatea ez zen igo eta ez zegoen eskarira egokitua. Turista-mota gehiago zeuden (gazteak, erretiratuak) urte osoan heltzen zirenak eta turismo-mota gehiago eskaini beharra zegoen.
    • Ingurumen-kalitatearen eskari gero eta handiagoa, helmuga batzuk hondatzen ari baitziren.
    • Turismo-helmuga lehiakorren agerpena, inguruko eremuetan nahiz urrunean.

Turismo-eredu berri baterako birmoldaketa eta hari lotutako faktoreak (1985tik aurrera)

1985az geroztik, turisten goranzko erritmoa egonkortu zen, krisialdi ekonomikoetan izan ezik (1990 eta 2008koak). Faktoreak:

  • Espainia Europar Batasunean sartzea 1986an.
  • Lehiakide diren beste eremu batzuetako ezegonkortasun politikoa.
  • Bizi-itxaropena luzatzea, hiriko biztanleek jarduera berrien premia sentitzea lan-errutinari eta hirietako giro hertsagarri eta kutsatuari aurre egiteko.
  • Barne-turismoaren hazkundea, bizi-maila hobetu izanari esker.
  • Kalitatean eta iraunkortasunean oinarritutako prozedura egin izana.

Turismo-eredu berriak helburu hauek ditu: kalitatezko eskaintza, zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzea, erosteko ahalmen handiagoa duten turistak erakartzea, «eguzki eta hondartzako» turismoaz bestelako eskaintza, ingurumena zaintzea eta nazioarteko touroperadoreekiko mendekotasuna murriztea, agentzia espainiarrak sortuz.

Turismoaren birmoldaketa ez da oraindik burutu. Gaur egun ere «eguzki eta hondartzako» eredu masiboa da nagusi.

Turismo-motak

Espainian, turismo mota nagusia «eguzki eta hondartzako» da, baina badira beste mota batzuk: dibertituz eta hain beteta ez dauden espazioak, turismo nazionala eta landakoak eta mendialdekoak.

  • Ur-ertzeko turismoa: Ibai, aintzira eta urtegietan, ur kirolak egin daitezke: igeriketa, arrauna, surfa… Turismo termala edo bainuetxeko atsedena uztartzen duena da.
  • Mendiko turismoa: Eskiarekin lotua dago, baina mendian bestelako jarduera ugari egin daitezke: txango zaletasuna, xendazaletasuna, alpinismoa…
  • Turismo ekologikoa: Naturagune babestuak bisitatzean oinarritzen da. Adibidez, parke nazionalak edo naturalak.
  • Landa-turismoa: Landa-eremuetan atsedenaz eta lasaitasunaz gozatzean datza, eta nekazaritza lan tradizionalekin lotutako jarduerak egitea.
  • Hiri-turismoa: Kulturala da, ondare historiko, artistiko eta kulturala duten hirietan edo gizateriaren ondare izendatu dituzten hirietan.

Turismo-espazioak

Turismo-dentsitate nabarmena duten alderdiak:

  • Tamainaren arabera, turismo-eremuak oso handiak eta nazioarteko turista edo turista nazional ugari erakartzen dituztenak, edo gune turistikoak, hala nola, eski-estazioak, landa-turismoko guneak eta hiri historikoak.
  • Erabileraren arabera, sasoi baterakoak (urtarokotasuna batazbestekoa baino handiagoa bada), edo bereziki turistikoak (turisten egonaldiak luzeak izaten direlak eta unean uneko bisitariak hartzen dituztelako, urtarokotasunik gabe).

Dentsitate handiko turismo-eremuak

Espainian, turismo-dentsitate handieneko eremuak dira eguzkian eta hondartzan espezializatutakoak eta Madril.

  • «Eguzki eta hondartzako» turismo-eremuak: Balearrak eta Kanariar uhartediak eta Mediterraneo penintsulako kostaldea. Turista asko hartzen dituzte, klima-ezaugarri aproposak eta hondartza apartak direla eta.
  • Madrilen: Hotel-eskaintza handia da, turismo kulturalera eta negozioetako turismora (azokak, erakusketak, kongresuak eta konbentzioak) bideratuta.

Dentsitate ertain eta txikiko turismo-eremuak eta gune turistikoak

Dentsitate ertain eta txikiko turismo-eremuak dira.

  • Mediterraneoko eta Atlantikoko hegoaldeko itsasertzeko eta itsasertz aurreko espazioen zenbait alderdi eguzki eta hondartzako turismorako erabiltzen hasi dira.
  • Galiziako eta Kantauri Itsasoko itsasertzean masifikatu gabeko kostaldeko eta barrualdeko inguruak aurki daitezke, eta landa eta natura paisaia ikusgarriak.
  • Gune turistiko: eski-estazioak, landa-turismoko guneak eta hiri historiko eta artistikoak. Asteburu eta zubietako egonaldi laburrak dira nagusi.

Turismoaren ondorioak

Ondorio demografikoak

  • Itsasertzeko eremuetan, turismoaren eraginez biztanleria hazi egiten da. Lan bila dabiltzan heldu gazteak erakartzen ditu eta beste batzuetan, enpresa negozioengatik, arrazoi terapeutikoengatik edo auziagatik kokatu diren erretiratuak.
  • Turismoari esker, landa- eta mendi-eremu jakin batzuk eta zenbait hiri historiko jende husteko joera geldotu da.

Ondorioak hirigunean

  • Itsasertzean, konurbazioak eratzen dira. Eraikuntza dentsitateak handiak dira eta lurzoruaren espekulazioa ohikoa.
  • Landa-, mendi- eta hiri-espazio batzuetan, ondare eraikia birgaitzeko lagungarria izan da.

Ondorio ekonomikoak

  • Turismoak enplegua sortzen du: Espainian, enpleguaren %12 inguru. Horren zati handi bat urte sasoiko enplegua da.
  • Aberastasuna sortzen du: Turismoak BPGd-aren %11 inguru sortzen du, eta kanpo-sorpetzea geldotzen du.
  • Turismo-eremuetako ekonomia-jardueretan eragiten du: Batzuetan, turismo-eskariak beste jarduera batzuk bultzatzen baititu (industria, eraikuntza, garraioa). Beste batzuetan turistek gehien eskatzen dituzten jardueretan gehiegi espezializatzera dakar, eta nekazaritza bazter uztea edo beste jarduera batzuekin talka egiten du natura-baliabide batzuen erabilera dela-eta.
  • Zerbitzu, ekipamendu eta azpiegituren hornidura hobetzen du, esaterako garraioena. Europako eremuak elkarrekin lotzen ditu, eta aeroportu kostuak merketzeaz gain, maiztasuna eta ibilbideak eskarira egokitzen dituzten portuen edukiera handitu da, laket- eta kirol-ontziak hartzeko.

Ondorio politikoak, kulturalak eta soziologikoak

Turismoak herrien arteko hurbiltze politika eta gizarte eta kultura desberdinen arteko harremanak sustatzen ditu.

Ondorioak ingurumenean

  • Itsasertzeko eremuetan, ondorio nabarmenak: Besteak beste, hondartzaren aldamenean hotel- eta apartamentu-bloke handiak jasotzea, urbanizazioak, basoak eta ekosistemak suntsitzea, atmosfera, urak eta hondartzak kutsatzea, gehiegizko zarata eta hondakin kantitate handiak metatzea.

Landa- eta mendi-eremuetan eta hiri historikoetako alde zaharretan, ondorio apalagoak: nekazaritza-paisaia tradizionalak eraldatzea, baso-soiltzea, higadura areagotzea eta ondare historiko eta kulturala hondatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML