Euskal Lurraldeetako Industria eta Populazioaren Eboluzioa
Faktore historikoa: Euskal lurraldeetan, XX. mendearen hasierara arte, lehen sektorean oinarritutako sistema zegoen. Hala ere, industrializazioaren eraginez, ekonomia jarduera bigarren sektore honetara aldatu zen. Honen eraginez, landa-exodoa eman zen eta, beraz, biztanleriaren kokapena lekualdatu zen, industriak kokatzen ziren eremuetan populazioa pilatuz. Hori dela eta, Bilbo Handiak eta Gipuzkoak garrantzi handia lortu zuten, langileak bertara mobilizatuz. Esan ahal da Bizkaia sartu zela lehenengo industrializazioan eta Gipuzkoa beranduago, baina Gipuzkoak garrantzia irabazi zuen eta Bizkaian gainbehera egon zen.
Geroago, sektore garrantzitsuena aldatu egin zen; kasu honetan, zerbitzuak geroz eta indar handiagoa hartu zuten, eta horrek berriro ere biztanleriaren emigrazioa baldintzatu zuen, lan bila joan baitziren hiri edo leku turistikoetara. Modu honetan, Arabak eta hain zuzen ere Gasteizek garrantzia handia hartu zuten, bertan kokatu baitzituzten zerbitzuetako asko, hala nola, Eusko Jaurlaritza, unibertsitatea,… Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburu bilakatu zelarik. Gasteizko makrozefalia.
Espainia mailan, eta baita EAEn, industria tradizionalen gainbehera eman zen, eta 80tik aurrera, hirugarren sektorea garrantzitsuena bilakatu zen, nekazaritza albo batera utziz eta zerbitzuak handituz. Hala ere, Gipuzkoako ekonomiaren zati bat oraindik industrian oinarritzen da, eta horren adibide da, esaterako, azken urteetan Mondragon Kooperatibak hartu duen indarra. Ondorioz, populazioaren pilaketa handia dago eremu horretan, aurrez adierazi bezala, Debagoiena eskualde inguruetan.
Bestalde, Bizkaiak ez du guztiz galdu haren industria esentzia, Ibaizabal ezkerraldean eta Ondarroa-Markina eskualdean ematen da, hemen ere, kooperatibek garrantzi handia dutelarik. Ohi bezala, egoera honek ondorioak ekarri ditu, horietako batzuk negatiboak direlarik. Euskal lurraldeetako populazioa oso desorekatuta dago, hiriburu zein Debagoiena eskualdean, izugarrizko pilaketa dago. Hala ere, beste eremu asko hutsik daude. Bestalde, gizabanako gazteek etorkizun on baten bila jaioterria uztea dela eta, biztanleria geroz eta zaharragoa da, beraz, dentsitatea jaisten ari da. Dentsitate askoko lekuetan gehiegizko biztanleria dago. Jaiotza tasak gaur egun behera egin du; heriotza tasak ere etengabe ari dira murrizten, izan ere, medikuntzan aurrerapen asko egin baititugu.
Faktore historikoa: Espainiak, XX. mendearen erdialdera arte, lehen sektorean oinarritutako sistema zuen, baina industriaren garapenaren eraginez, jarduera hori bigarren sektorera aldatu zen. Honen eraginez, biztanleriaren kokapena lekualdatu zen, industriak kokatzen ziren eremuetan populazioa pilatuz. Hori dela eta, periferiak (Euskal lurraldeak eta Mediterraneora) garrantzi handia lortu zuen, langileak bertara mobilizatuz. Geroago, 73ko krisi ekonomikoaren eta ohiko industria krisien eraginez, hirugarren sektoreak geroz eta indar handiagoa hartu zuen, batez ere, turismoaren eraginez. Horregatik, berriz ere emigrazioa eman zen, kostaldera gehienbat.
Azkenik, herrialdearen hegoaldean, nekazaritza intentsiboa sustatu zen, Almeria eta Murtzia inguruan, eta horregatik, titulaziorik gabeko gazte askok hara egin zuten lan bila, eremu hauetan ere biztanleria bilduz. Madrilen ere biztanleria pilaketa izugarria dago, enpresa guztien sedeak bertan daudelako baita herrialdeko burokrazia guztia han kokatzen delako.