Biztanleria eta Hirigintza Kontzeptu Gakoak
Biztanleria eta Hirigintza Kontzeptuak
Errolda
Errolda udalerrietako biztanleen erregistroa da. Datu ekonomikoak, demografikoak eta soziologikoak biltzen ditu.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Aldi jakin batean populazioan izandako jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea
Berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren arteko batura da.
Bizi Itxaropena
Denbora zehatz batean populazio batek bizi duen urte kopuruen batez bestekoa da. Gizon zein emakumeak bereizi ohi dira.
Biztanleriaren Zahartzea
Herrialde batean 65 urte baino gehiagoko populazioa %12 baino altuagoa denean ematen den fenomenoa da.
Migrazio Saldoa
Inmigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da, iristen eta joaten direnen arteko aldea alegia.
Landa Exodoa
Nekazaritza ingurutik irten eta hiri inguruetara egindako migrazioa da. Exodoa fenomeno masiboa da.
Biztanleria Aktiboa
Nahiz eta langabezian egon, lan egiteko adinean dauden pertsonen multzoa da.
Biztanleria Ez-Aktiboa
Lanean ari ez direnen eta lan bila ez dabiltzan pertsona multzoa da, ezin edo nahi ez izateagatik.
Hiria
Biztanleak dituen gune bat da, dentsitate handikoa eta mota guztietako eraikinen kontzentrazio handiago edo txikiago batez osatua.
Urbanizazio Prozesua
Hirian biztanleak, jarduera ekonomiko nagusiak eta berrikuntzak pilatzea eta horiek gero ingurura hedatzea da.
Metropolia
Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean modu osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten hiri-multzoa da.
Konurbazioa
Sortzez independenteak ziren bi hiri, beren hazkundeagatik autonomiarik galdu gabe batzen direnean sortzen den hiri aglomerazioa da.
Megalopolia
Eskualdez gaindiko hedadura duen hiri-aglomerazioa da. Hiriko zenbait elementuk osatzen dute, eta bakoitzak bere eginkizunak ditu. Hauek hazten dira eta hiri-inguru ez-jarraitua osatzen dute, baina haustura garrantzitsurik gabe.
Pendular Mugimendua
Herritik urrun bizi den biztanleriak bizilekutik lantokira edo zerbitzu bila joan ondoren bizilekura eginiko mugimendua da.
Mapa Azterketa Gida
1. Mapa Definitu
- Mapa tematikoa
- Koloreak
- Esanahia
2. Dentsitatea Definitu
3. Espainia eta EAEko Dentsitate Ezaugarriak
- Biztanleriaren Banaketa (BB)
- Europarekin konparaketa
4. Mapa Iruzkina
- Kontrasteak: BB gorako eremuak
- BB beherako guneak
5. Kausak
6. Aldiak eta Garaiaren Kokapena
- Industrializazio aurretik
- Industrializazio garaian
- Industrializazio ondoren