Hirigintzaren Oinarrizko Kontzeptuak
Hiria
Hiria: Biztanle asko dituen gune bat da (Espainian 10.000 biztanletik gora), dentsitate handikoa eta mota guztietako eraikinen kontzentrazio handiago edo txikiago batez osatua. Hirian jarduera ekonomiko nagusiak industria eta zerbitzuak izaten dira. Hiriak sailkatzeko hainbat irizpide erabiltzen badira ere, erabiliena funtzioen sistema da. Funtzio nagusia kontuan izaten da, nahiz eta beste erabilpen batzuekin bateragarria izan: logela-hiriak, hiri industrialak, komertzialak, administratiboak, turistikoak…
Hiri-hierarkia
Hiri-hierarkia: Eskualde bateko hirien sailkapena da. Hiri-sisteman hiriek antolaketa hierarkikoa izaten dute, hirien tamaina, eginkizunak eta eragin esparruaren arabera. Hiri-hierarkia horretan hiri-maila ezberdinak izaten dira: nazioko-, eskualdeko-, eskualdez azpiko metropoliak, hiri ertainak, eta txikiak.
Metropolialdea
Metropolialdea: Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hartzen diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa da. Haien artean harreman sozioekonomiko garrantzitsuak ezartzen dira (hiri nagusiak lana eta zerbitzuak ematen ditu eta inguruko nukleoetan hiri nagusira joaten diren langileak bizi dira eta baita hiriko hainbat jarduera ekonomikoak: industriak…).
Konurbazioa
Konurbazioa: Hiri aglomerazio batean sortzez independenteak ziren bi hiri, beren hazkundeagatik, autonomiarik galdu gabe batzen direnean sortzen da.
Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra
Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra: Udalerriaren hiri-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Lurzorua sailkatu eta lurzoruaren erabilera ezartzen du. Horrez gain, udalerriaren hornikuntza-sistema ere definitzen du.
Urbanizazio-prozesua
Urbanizazio-prozesua: Mundu osoan gertatzen ari den hirien hazkundea da. Biztanleak arian-arian hiriguneetan eta hirietan bizitzen jartzeko prozesuari esaten zaio urbanizazioa.
Mugimendu pendularrak
Mugimendu pendularrak: Bizilekuaren eta lantokiaren artean lanak eraginda egunero ematen diren joan-etorriak dira. Ohikoenak periferiaren eta hirien erdigunearen artean gertatzen dira, etxebizitza hiritik kanpo edo hurbileko landa espazioetara eraman delako.
Megalopolia
Megalopolia: Etimologikoki, terminoa grekozko polis (hiri) hitzetik dator, eta metropoli-eremu multzoa definitzeko erabiltzen da. Megalopolia, megaeskualdea eta superhiria ere deitua, hirigune multzo erraldoi bat da. Multzo hauek hirigune bakoitzaren hazkunde abiadura azkarraren ondorioz bata bestearekin ia bat eginez amaitzean sortzen dira.