Aristotelesen ikuspegia gizakiaz eta emakumeaz

Filosofia eta etika2,1 KB

Aristoteles gizakian:

Platonen ikuspegiaren kritika:

Platonen pentsamenduaren arabera, gizakien arima eta gorputza ustekabean batzen ziren eta arima hilezkorra zen. Aristotelesek, aldiz, sustantziaren teoria defendatzen zuen. Teoria honen arabera, arima eta gorputza bat bestea gabe ezin dira existitu, sustantzia bat materia eta “formaren” bitartez osotuta dagoelako. Kasu honetan, materia gizakiaren gorputza da eta forma, arima.

Arimaren kontzeptua:

Aristotelesek, beste filosofo batzuek bezala, izaki bizidun guztiek, landareak edo animaliak izan, arima dutela baieztatzen zuen. Baina berarentzat, arima sustantziaren forma izateaz gain, gizakiak errealizatzen dituen ekintzen arduradun den sustantziaren atala ere bada. Beraz, Platonekin bat dator gizakiak arima eta gorputzez osotuta dagoela esatean, baina bien batura ustekabekoa izan beharrean, sustantziala dela defendatzen du. Horrekin batera, arima ez da hilezkorra, bi atalak banaka existitu ezin direlako.

Heriotza:

Gizona hiltzean, aldaketa sustantziala gertatzen da. Aldaketa honetan, forma galtzen da eta gizakiaren beste partetik eskuratzen den sustantzia agertzen da. Galtzen den forma “bizidunekoa” da (“animatzen direla” esatera baliokidea) eta lortzen den forma “hilotzekoa” da (“bizigabeak direla” esatera baliokidea).

Aristoteles emakumean:

Aristotelesek oso aipamen gutxi egin zituen emakumeei buruz. Emakumea ugaltzeko izaki bezala ikusten zuen, eta gizona horren edukitzailea zela pentsatzen zuen. Aristotelesen ugaltzeko analisian, elementu maskulinoa aktibo eta ausart bezala deskribatzen du, elementu femenino bizigabe eta pasibo bati bizia ematen diona.

Filosofoak uste zuen emakumea gizonaren mendean zegoela, baina aldi berean, esklabuen gainetik zeudela.

Aristotelesentzat, emakumearen bertutea isiltasuna zen, sumisioarekin lotura zuena. Gizona zen emakumearen statu quo-a zehazten zuena. Emakumeari ahotza ez ematean, pentsamendua sortzeko aukera ukatzen zitzaion, eta ondorioz, identitatea falta zuen. Emakumeak ahotsik ez zuenez, ezin zen hiritar bezala kontsideratu.

Deskargatu

PDF Word HTML