Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika7,66 KB

Deskartesen Razionalismoa: Ezaugarri Orokorrak

Razionalismoa XVII. mendean sortu zen, greziar filosofian jatorria duen ezagutza arrazionalaren lehentasuna zentzumenezkoaren gainetik ezarriz. Erdi Aroko filosofian ere garatu zen (Descartes, Leibniz, Spinoza eta Malebranche bezalako pentsalariekin). Arrazoiaren ezagutza ezin da mugatu, ez tradizioek, ez fedeak, ezta autoritateek ere.

Sei ezaugarri nagusi ditu:

  • Lehenik eta behin, giza arrazoimenean erabateko konfiantza: egia aurkitzeko modu bakarra da, eta argia eta ebidentea dena onartu behar da. Hortaz, arrazoiaz fidatu behar gara.
  • Bigarrenik, ezagutza sentikorraren gutxiespena: ezin gara zentzumenez fidatu.
  • Hirugarrenik, zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioak baliagarriak, nahitaezkoak, unibertsalak eta beharrezkoak izan behar dira, matematikan oinarrituta.
  • Laugarrenik, Munduaren arrazionaltasuna: unibertsoa kuantitatiboki aztertzen eta deskribatzen da, mekanismo erraldoi baten antzera.
  • Bosgarrenik, jatorrizko ideien existentziari garrantzia: ideia eta printzipio argiak eta ebidenteak dira jatorrizkoak. Gainera, existentzia enpirikoa ez da kontuan hartzen, eta hauetatik abiatuz, metodo deduktiboa erabiliz, zalantzarik gabeko egietara iritsi gaitezke.
  • Azkenik, gizakiaren ikuspegi dualista: gizakia gorputzaz eta arimaz osatua dagoela dio.

Arrazionalismoaren filosofia zuhaitz bat bezala azaltzen da:

  • Sustraiak: Metafisika (garrantzitsuenak).
  • Enborra: Fisika (mundu materiala).
  • Adarrak: Gainontzeko zientziak (medikuntza, mekanika, morala), garrantzi gutxien dutenak.

Amaitzeko, metodo intuitibo-deduktiboa zalantza metodikoan oinarritzen da, guztia zalantzan jartzen baita egia lortzeko. Beraz, arimaren existentzia dela eta, ideia garbi eta ebidenteak onartu behar dira. Azken finean, mundua Jainkoa existitzen delako existitzen da, eta ondorioz, mundu materiala Jainkoa dagoelako existitzen da. Existentzia perfektua denez, Jainkoa perfektua da, eta ondorioz, Jainkoa existentzia da.

Enpirismoa: Locke-tik Hume-ra eta Ezaugarriak

XVIII. mendean Ingalaterran sortu zen enpirismoa, arrazionalismoari kontrajarriz eta haren mugak eta aplikazio-eremuak zehaztu behar zirela azalduz. Enpiristen ustez, esperientzia da ezagutzaren iturria; hau da, ezagutza zentzumenetatik dator, eta horretan oinarritzen da metodo induktiboa. Metodo honek kasu partikularretatik lege orokorretara eramaten du, eta, gainera, ezin dira egia absolutuak lortu. Gainera, metafisika ez da zientziatzat hartzen.

Enpiristen ustez, arrazoia arrazoi kritikoa da; hau da, arrazoiak bere mugak aztertzen ditu. Enpiristen ideia nagusiak hauek dira:

  • Esperientzia giza adimenaren muga da; esperientziatik haratago dagoena ez da kontuan hartzen.
  • Giza ezagutza ideien ezagutzan oinarritzen da, eta ideia horiek esperientziatik datoz.
  • Sentitzen ditugun gauzen errealitatea ezin da zalantzan jarri.
  • Azkenik, arrazoimenak ideien arteko loturak egiten ditu, eta haren oinarria sentsazioak dira.

Enpiristek diotenez, ez dago jatorrizko ideiarik. Ukatu egiten dira ideia innatoak, ez baitago a priori munduaz ezer jakiterik. Hortaz, adimena esperientziaren edukien bitartez betetzen da.

Enpiristen egileen artean Locke, Berkeley eta Hume daude. Lockek ezagutza osoa esperientzian oinarritzen dela azaldu zuen. Berkeleyek, ideiak hautematean gauza sentigarriak hautematen ditugula. Eta Humek substantziaren ideia eman zuen, esaten baitzuen ezaugarri multzo bati ematen diogun izena besterik ez dela. Horrez gain, kausalitatearen printzipioa kritikatu zuen.

Enpiristek eragina izan zuten politikan, hala nola Lockek. Liberalismo politikoaren teoria agertu zen, eta horrekin batera, botere-banaketa, berdintasuna, askatasuna eta tolerantzia. Gainera, biztanleen eskubide naturalak defendatu zituen.

Kanten Ilustrazioa: Ezaugarri eta Eragina

Ilustrazioa XVIII. mendean agertu zen, Ingalaterrako Iraultzaren (1688) eta Frantziako Iraultzaren (1789) ondorioz. Alemanian Kant izan zen aitzindaria; Ingalaterran, berriz, Locke eta Hume; eta Frantzian, Voltaire eta Rousseau.

Ilustrazioaren ondorioz, erregeek aginte osoa mantendu zuten, haren ideiak aplikatuz; hala nola, eskola asko zabaldu zituzten. Horrez gain, aurrerapen zientifikoak egiten hasi ziren, eta, aldi berean, erlijioak garrantzia galdu zuen. Bestalde, talde batzuk indartzen hasi ziren, burgesia hain zuzen ere. Hauek hainbat arlo defendatu zituzten: jabetza pribatua, lanaren garrantzia eta norbanakoaren duintasuna. Gainera, biztanleen artean hitzarmen sozialak egin ziren, gobernuaren boterea justifikatzeko.

Ilustrazioak hainbat ezaugarri ditu; garrantzitsuena, arrazoimenari esker gizakiak 'adingabea' izateari uzten diola. Horren barnean, arrazoi-eredu berriak sortzen hasi ziren:

  • Arrazoi enpiriko eta analitikoa: gertakariak eta esperimentuak egiten diren.
  • Arrazoi kritikoa: kanpoko ereduak baztertu egiten diren, autoritateari eta tradizioari garrantzia emanez.
  • Arrazoi autonomoa.

Gainera, aurrerapen zientifiko handiak egin ziren, baikorrak baitziren. Esaten zutenez, aurrerapen hauek naturaren menpe daude, ongizate material eta espirituala lortuko dute, eta kultura eta hezkuntza zabaldu behar da. Aurrerapenetako adituetako batzuk Lineo eta Fahrenheit izan ziren.

Ezaugarriekin amaitzeko, azken zatia hirutan banatuko dugu:

  • Gizakia: Ilustratuen ustez, gizakia erreformen alde egon beharko litzateke, baina kontserbadorea izan beharko litzateke; hau da, burgesiak mugak jarriko dizkio askatasunari.
  • Deismoa: erlijioaren interpretazio arrazionala da, non errebelazioa eta mirariak baztertzen diren. Horrez gain, haien ustez, erlijio guztietan antzeman daiteke indar transzendente bat (printzipio arrazionala).
  • Askatasuna: bultzatzeko tolerantzia aldarrikatu zuten arlo guztietan, batez ere ekonomian. Eta, gainera, aristokraziaren pribilegio batzuk galdu zituzten, eta burgesia aberastu egin zen.

Sapere Aude: Kanten Ilustrazioaren Giltza

Sapere Aude-k 'ausartu zaitez pentsatzera' esan nahi du, hau da, zure kabuz arrazoia erabili behar duzula. Kantek autonomiaren garrantzia aitortzen zuen Ilustrazioan, erabaki pertsonalak hartzeko gaitasuna. Horrela, gizakia bere heldutasunera iritsiko zen, heteronomia eta adingabetasuna atzean utziz; hortaz, bere kabuz pentsatzeko, irizpide pertsonalak izateko eta bere buruaren jabe izateko gai izango zen. Hau da, Ilustrazioa garrantzitsua da adingabetasuna atzean uzteko.

Adingabetasuna besteen gidaritzarik gabe norbere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Hortaz, tutoreei (liburuei, arimari, gidariei) kasurik egin gabe bizi beharko ginateke Ilustrazioaren bidean aurrera egiteko. Hala ere, oraindik garai ilustratua ez da iritsi. Gainera, herria askatasunera bultza daiteke; honek arriskua ekar dezake, eta, hortaz, besteak berriro lotuta egotera bultzatu, eta, gainera, askok aurreiritziekin elikatuta daude.

Astiro-astiro bakarrik lor daiteke Ilustrazioa zabaltzea. Kantek Frantziako Iraultza gogoz jarraitu zuen, baina hala ere, gizarte-iraultzen arriskuez mintzatu zen. Iraultzak tirano diruzale eta botere-zale zapaltzaile batekin amaitzeko baliagarria izan daiteke, baina ez du sekula ere pentsatzearen benetako berrikuntza ekarriko. Iraultzek aurreiritzi berriak zaharrak zeuden lekuan jartzen dituzte, eta artaldeak (gizarteak) loturik jarraituko du.

Deskargatu

PDF Word HTML