Descartes: Ideia Sortuak, Cogito eta Errealitatearen Froga
Descartes: Zalantza Metodikoa eta Ideia Sortuak
A) Ideia Sortuak (Innatak)
Cogito-tik abiatuta, jatorrizko ideiak gure arrazoian daude soilik existitzeagatik. Jaiotzen garenetik gure arrazoian daude. Adibidez, honako hauek: pentsamendua, infinitua, perfekzioa, etab. Ez dira sortu beste ideia batzuk konbinatuz, eta are gutxiago esperientziatik datoz.
Eszeptizismoa Gainditzea eta Errealitatearen Froga
Descartesek guztia zalantzan jarri ondoren (modu eszeptikoan ezeztatu ondoren), orain frogatu behar du zalantzan zegoen horrek guztiak balio duela eta egiazkoa dela (dena baieztatu). Descartes teorikoki soilik da eszeptikoa. Frogatu nahi die eszeptikoei giza arrazoia egoki erabiliz (metodoa) eszeptizismoa gainditzen dela eta posiblea dela ezagutzea (eta, beraz, zientzia egitea).
Beraz, modu arrazionalean frogatu beharko du:
- Ez dagoela Jainko maltzurrik.
- Nire pentsamenduan arreta jarriz, nabarmen ikus dezaket benetan esnaturik nagoela eta ez lokarturik.
- Nire zentzumenek ematen didatela errealitateari buruzko informazio baliagarria, neurri batean.
Hori guztia lau urratsetan egingo du.
B) Lehen Urratsa: Ni-tik Haratago Doazen Ideia Arrazionalak
Betikotasuna, Perfekzioa eta Mugagabetasuna
Arreta jarriz nire pentsamenduan, jatorrizko ideia hauek aurkitzen ditut: betierekotasuna, perfekzioa eta mugagabetasuna. Ideia hauek ez ditut lortu zentzumen edo esperientziaren bitartez; ez dira ideia adbentiziak (nola mina edo kolorea).
Nik ezin izan ditut sortu edo arrazoian kokatu. Ezin izan ditut irudikatu esperientzia desberdinak konbinatuz edo nahastuz (ez dira ideia faktiziak, nola kimerak edo lamiak).
Ideia horiek sortuak dira (innatak); izaki arrazionala izateagatik gure adimenean erantsita dauzkagu gizakiok. Haien bidez gainontzeko ideiak eta errealitateak ulertu ahal ditut (giza programazio matematiko-logikoa da errealitatea hautemateko eta edozein datu edo sentsazio prozesatzeko).
Ideia hauek ni-tik, Cogito-tik, baino haratago doaz: ni ez naiz perfektua, betierekoa ezta mugagabea ere.
Nire arrazoian dauden ideia horiek (betierekotasuna, perfekzioa eta mugagabetasuna) ezin dira nigandik agertu. Soilik Jainkoa, definizioz, da betierekoa, perfektua eta mugagabea. Ideia nabari horiek existitzen badira nire