Descartesen Metodoa: Jainkoa, Arrazoia eta Errealitatea
Descartesen Metodoaren Urratsak: Jainkoa eta Ezagutzaren Oinarriak
C) Bigarren urratsa: Jainkoaren existentzia eta onginahia
Giza-arrazoian badaude ideia puru hauek:
- Betierekotasuna
- Perfekzioa
- Mugagabetasuna
Beraz, giza-arrazoian badago Jainkoaren ideia (Jainkoa existitzen den seinale logikoa). Baina, definizioz, Jainkoa perfektua bada, ezin nau engainatu.
Derrigorrean, Jainkoak egiazkoa edo benetakoa izan behar du. Perfektua izateko, guztiz ona izan behar du eta ez ditu aldatuko berak diseinatutako mundua, legeak eta arrazoi logikoak gu engainatzeko. Arrazoi hutsak probatzen du hau: Jainkoa bada, existitzen da. Jainkoa ez da maltzurra.
Descartesen Jainkoaren kontzeptua (Deismoa)
Descartesen ustez, Jainko kristaua (Kristo) existitzen da; munduaren eta gizakiaren sortzailea da eta guztiz ona da. Baina, mundua eta gizakia sortu edo programatu ostean, beren logika mekanikoaren arabera funtzionamenduan uzten ditu.
Ondorioz, Jainkoa ez dago pertsonalki gurekin mirariak egiten (hau da, teismoa, Jainko Aita edo pertsona). Jainko inpertsonalagoa bihurtzen da, munduaren diseinatzaile inteligente eta ona (hau da, deismoa, Jainko matematikoa, mekaniko erlojugilea).
D) Hirugarren urratsa: Matematika eta zentzumenen fidagarritasuna
Jainkoa existitzen da eta ona da. Jainkoak ez nau engainatzen matematikan eta logikan (adibidez, 2 + 2 = 4 edo handia txikia baino handiagoa da). Jainkoak sortutako programazio logiko-matematikoa gizakiongan eta munduari emandako legeak errealak dira. Gizakiok errealitatea ulertu eta ezagutu ahal dugu.
Nire zentzumenak errealitatea ezagutzeko erabilgarriak dira, beti ideia arrazional, matematiko eta logikoen kontrolpean. Izan ere, ideia arrazionalak —edo jatorrizkoak, matematikoak edo logikoak— zentzumenak baino perfektuagoak eta esentzialagoak dira errealitatearekin kontaktua hartzeko. Zentzumenen erabileran beti akatsak eta zehaztugabeak daude.
Arrazionalismoaren ondorioa
Hau da arrazionalismoa: Zentzumenen mundua benetakoa da; nire gorputza eta beste gorputz materialak nabaritu ahal ditut, baina nire auto-kontzientzia beti izango da mundua eta gorputzarena baino:
- Ziurragoa eta ukaezinagoa.
- Primarioagoa eta esentzialagoa.
- Garrantzitsuagoa eta baliotsuagoa.