Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ilustrazioa: Arrazoimena, Gizartea eta Pentsamendu Kritikoa

Filosofia eta etika2,39 KB

Ilustrazioa: Kontzeptua eta Testuingurua

Ilustrazioa Errenazimentuak eragindako aldaketa prozesu baten azken urratsa da. Mugimendu kultural honek XVIII. mendea hartzen du, eta iraultza liberal-burgesen aroan gertatzen da. Ilustrazioaren pentsamendua Antzinako Erregimenaren aurkako prozesuan eragile garrantzitsuenetako bat da.

Klase ertainen ideologia kritikoa adierazten du. Jainkoak naturaren, historiaren eta ezagutzaren ordenatzaile izateari utzi zion. Era berean, giza arrazoimenarekiko konfiantza bultzatu zen, mundu-ikuskera berri baten oinarri gisa.

Filosofiaren rola

Filosofia kritika sozialerako eta politikorako arma bihurtu zen. Gizakiak bere kabuz pentsatu behar duela azpimarratzen da, dogmatismoa eta autoritateen irizpideak alde batera utzita....

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoimena, Gizartea eta Pentsamendu Kritikoa" »

Tomas Akinokoaren Teologia: Jainkoaren existentzia eta izakera

Filosofia eta etika4,09 KB

Tomas Akinokoaren Teologia: Sarrera

Teologia Jainkoaren existentzia eta esentzia aztertzen dituen diziplina da. Bi mota nagusi daude:

  • Agerkundearen Teologia
  • Natur Teologia

Arrazoimenak Jainkoaren gaia jorratzeko gaitasuna du, eta gaitasun hori landu beharra dago. Natur Teologiaren helburua Jainkoa eta Jainkoak esandakoa arrazionalki ulertzea da. Arrazoimenak Jainkoaren esentzia ulertzeko dituen ahalmenak ikertu behar dira, baita Jainkoaren existentzia arrazionalki frogatzeko bideak ere.

Jainkoaren existentzia: Bost Bideak

Akinoko Tomas Suma Teologikoan Jainkoaren existentzia arrazionalki frogatzeko bost bide proposatu zituen, ia denek egitura edo prozedura bera izanik:

  1. Mugimenduaren Bidea

    Mugitzen den guztia beste batek mugitzen du, eta onartezina

...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Teologia: Jainkoaren existentzia eta izakera" »

Antzinako Greziako Filosofia: Pentsalari Nagusiak eta Ideiak

Filosofia eta etika3,65 KB

Antzinako Greziako Filosofia: Testuinguru Historikoa

Miletotarren pentsamendu filosofikoaren aurretik, Greziako pentsamendu mitikoa dugu. Asmatutako kontakizunak munduko edozein gertakariren azalpenerako giltza ziren. Miletotarrak, Europako lehen zientzialari bilakatu zirenak, jainkoen aipamena alde batera uzten hasi ziren, eta gauzen zergatiaren galderei erantzun berri eta libreagoak asmatzen ahalegindu ziren. Horrela, jakinduria handitu zen.

Pentsalari Miletotarrak eta Aurresokratikoak

  • Heraklitok naturaren berezko bilakaera azpimarratu zuen, eta etengabe gertatzen direla aldaketak, naturaren barne-oreka dinamikoaren berri emanez.
  • Parmenidesek begiak izatea eta arrazoimenari aditzea eskatzen zuen. Gauzen gaineko ikuskera arrazionalari eusten badiogu,
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Filosofia: Pentsalari Nagusiak eta Ideiak" »

Ortega y Gasset: Arraziobitalismoa eta Perspektibismoa

Filosofia eta etika5,4 KB

Ortega y Gasset: Sarrera eta Arraziobitalismoa

Ortega y Gasset ez zuen pentsaera sistematikorik garatu, baizik eta saiakera eta hitzaldi bidez. Pentsamenduaren garai berri bat zetorrelakoan, Arraziobitalismoa sortu zuen pentsamenduaren kontraesanak gainditzeko.

Filosofiaren Historiaren Ikuspegia

Ortegak hiru garai bereizten ditu:

  • Errealismoa: Greziatik Erdi Arora arte. Errealitate sustantziala.
  • Idealismoa: Descartesenetik aurrera. Kontzientziak lege eta eskemak ezartzen ditu gauzen gainean.
  • Arraziobitalismoa: Errealitatearen bi ikuspegiak bateratzen ditu.

Ortegaren lanetan existentzialismoaren gaiak agertzen dira.

Arraziobitalismoa

Bizitza funtsezko aurkikuntza bezala hartzen du, bizitza gertaera absolutua da, norabide filosofiko garbirik gabea.

Bizitzaren

...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Arraziobitalismoa eta Perspektibismoa" »

Filosofia Praktikoa, Etika eta Politika: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,57 KB

Filosofia Praktikoa

Definizioa eta Eremua

Filosofia praktikoaren eremuak hauek hartzen ditu barne:

  • Etika
  • Filosofia politikoa
  • Ekonomiaren filosofia
  • Zuzenbidearen filosofia
  • Erlijioaren filosofia

Amankomunean dituzten ezaugarriak:

  • Ohiko bizitzako jarduerei erreparatzen diete.
  • Giza ekintzei begira, askatasuna behatzen dute (zoriontasunerako bide gisa).
  • Historikoki aldatzen dira.
  • Arauemaileak dira.

Filosofia Praktikoaren Nagusitasuna

Historikoki, Filosofia Praktikoaren Nagusitasuna eztabaidagai izan da:

  • Aristoteles: Jakintza duinena teorikoa zen.
  • Gaur egun (Kanten 3 galderak kontuan hartuta): Praktikoa da nagusi.

Ondorioa: Etika aplikatuak sortu dira. "Praktika filosofikoa" nazioarteko bost mugimenduek sortu zuten, filosofia jardutea, hausnarketa eta bizitzeko modu...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Praktikoa, Etika eta Politika: Kontzeptu Nagusiak" »

Nietzsche: Jainkoaren heriotza, kritika eta supergizakia

Filosofia eta etika2,81 KB

Nietzsche: Mendebaldeko kulturaren kritika

Nietzscheren filosofia mendebaldeko kulturaren erabateko kritika izan zen. Filosofo honek kristautasunaren erlijio-balioak eta idealismoaren balio arrazionalak faltsuak direla frogatzen saiatu zen. Balio horiek kendu eta beste batzuez ordezkatu behar ziren, bizitza balio esentziala bihurtzeko.

Nietzschek iraganeko balioei aurka egiteaz gain, gizakiarentzako bizi-programa bat eskaini zuen, balio moralak aldatu eta irauli nahi zituen. Horretarako, honako gai nagusi hauek jorratu zituen:

  • Jainkoaren heriotza
  • Botere nahia (Wille zur Macht)
  • Etengabeko itzulera

Kristautasunari kritika eta balioen alderanzketa

Nietzscheren ustez, mendebaldeko kulturaren historiaren oinarrian honakoa dago: esklaboen moralaren balio...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Jainkoaren heriotza, kritika eta supergizakia" »

Platonen Eraginaren Azterketa Agustinen Filosofian

Filosofia eta etika2,56 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinengan

Platonen eragina Agustinengan hiru mailatan azalduko dugu:

3.1 Metafisika edo Ontologia

Metafisikan edo ontologian, bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek.

  • Platonen arabera: Bereizten ditu Ideien Mundua eta Mundu Sentigarria.
  • Agustinen arabera: Errealitatea bikoitza dela esaten du: alde batetik, Jainkoaren Erreinua (benetakoa dena), eta, bestetik, etengabe aldatzen ari den Mundu Fisikoa.

3.2 Ezagutza

Bi ezagutza mota bereizten dituzte:

  1. Ezagutza sentikorra: Beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza da; ez da benetakoa, ezta baliagarria benetako ezagutza lortzeko.
  2. Arrazoizko ezagutza: Benetako errealitateaz arduratzen da, ideien ezagutzaz.

Platonengan:

  • Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Eraginaren Azterketa Agustinen Filosofian" »

Nietzsche: Supergizakia, Botere Nahia eta Nihilismoa

Filosofia eta etika3,59 KB

Supergizakia

Jainkoa hil ondoren, supergizakia etortzen da. Nietzschek esan zuen supergizakia ez dela bere horretan agertu; ostean izango zelako itxaropena azaltzen du. Eboluzioaren hipotesia onartu zen.

Jainkoaren heriotza eta azken gizakia

Jainkoa hiltzea jazoera historikoa da. Gizon-emakumeek eragin duten heriotza da. Jainkoaren heriotzak gizakiaren hazkundea proklamatzen du, gertagarria izanda. Hurrengo urratsak hauek dira:

  • Arriskutsua: Transzendentziaren eta idealismoaren hondamendiekin, gizakia noraezean geratzen da. Azken gizakia igandeetan Jainkoarengan sinesten duena da.
  • Txalogarria: Supergizakia, egoera hautematean, "gizon berriak gara" esaten denean sortzen da.

Gizakiaren eraldaketa prozesua

Jainkoaren heriotzaren ostean, giza esentzia...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Supergizakia, Botere Nahia eta Nihilismoa" »

Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Haitzuloaren Mitoaren Azalpena

Filosofia eta etika1,82 KB

Platonen Izatearen Teoria

Platonek bere izatearen teorian bi errealitate mota bereizten ditu:

  • Ideien Mundua: errealitate adigarria, materiagabea, betierekoa eta aldaezina, mundu sentikorraren kausa dena.
  • Mundu Sentikorra: bigarren errealitate mota da, aurrekoaren kopia den heinean, azpimailakoa, inperfektua eta materiala.

Dualismo honetan oinarrituta, Platonek bi ezagutza maila bereizi zituen:

  • Episteme: Ideien Munduari dagokion ezagutza da, unibertsala eta beharrezkoa, arrazoimenaren bidez lortzen dena, ezagutza gorena.
  • Doxa: Aldakorra eta anitza da, mundu sentikorrari dagokio eta, beraz, zentzumenen bidez garatzen da. Doxaren bidez ezinezkoa da zientzia eta filosofia eraikitzea, edo guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen balio moral eta politikoak
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Haitzuloaren Mitoaren Azalpena" »

Ludwig Wittgenstein: Eten Filosofikoak eta Hizkuntzaren Logika

Filosofia eta etika2,61 KB

Dirudienez, filosofo bati benetan garrantzitsua esaten diogu filosofiaren historian etena egiten duenean, hau da, aurretik egindako filosofia errepikatzea ezinezkoa denean. Wittgensteinek, ordea, bi eten egin zituen, eta horrexegatik izan zen filosofo bikaina. Sokrates filosofoarenaren pareko jenio hori bizitza eta filosofia artean ezberdintasunik adierazten ez duen funtsezko konpromisoaren eredu da.

Ludwig Wittgenstein (1889-1951): Jenio Bikoitza

Talentu bikaineko gizona izan zen, bai filosofian, bai matematikan, logikan eta musikan. Ingeniaritza ikasketak egin zituen, ondoren Lehen Mundu Gerran parte hartu, eta maisu eta lorazaina izateaz gainera, Cambridgeko Unibertsitateko irakasle izan zen. Bere bi obra nagusiak Tractatus Logico-Philosophicus...

Jarraitu irakurtzen "Ludwig Wittgenstein: Eten Filosofikoak eta Hizkuntzaren Logika" »