Ortega y Gasset: Arraziobitalismoa eta Perspektibismoa

Filosofia eta etika5,4 KB

Ortega y Gasset: Sarrera eta Arraziobitalismoa

Ortega y Gasset ez zuen pentsaera sistematikorik garatu, baizik eta saiakera eta hitzaldi bidez. Pentsamenduaren garai berri bat zetorrelakoan, Arraziobitalismoa sortu zuen pentsamenduaren kontraesanak gainditzeko.

Filosofiaren Historiaren Ikuspegia

Ortegak hiru garai bereizten ditu:

  • Errealismoa: Greziatik Erdi Arora arte. Errealitate sustantziala.
  • Idealismoa: Descartesenetik aurrera. Kontzientziak lege eta eskemak ezartzen ditu gauzen gainean.
  • Arraziobitalismoa: Errealitatearen bi ikuspegiak bateratzen ditu.

Ortegaren lanetan existentzialismoaren gaiak agertzen dira.

Arraziobitalismoa

Bizitza funtsezko aurkikuntza bezala hartzen du, bizitza gertaera absolutua da, norabide filosofiko garbirik gabea.

Bizitzaren Balioak Filosofian

Ortegak aurreko filosofoen bizitzaren zentzua aztertzen du:

  • Nietzscheren zentzua: Zentzu darwinista gizabizitzan aplikatua: indartsuenak gainbizi, perspektiba elitista.
  • Bergsonen zentzua: Bizitza irrazionala. Intuizioa errealitatea ulertzeko tresna.
  • Dilthey: Bizitzak zentzu historikoa du.
  • Ortegaren zentzua: "Ni eta nire zirkunstantzia naiz ni."

Ortegaren bizitzaren analitika existentzialismoaren aurrekaritzat har dezakegu.

Bizitza Errotiko Errealitatea

Bizitza ulertzeko, ni eta zirkunstantziaren arteko harremana banaezina da. Nia etengabe dago gauzei lotua, eta zirkunstantziak ni egiten nau. Bizitza aukeratzea da. Aukeratzean nire buruan oinarritzen naiz. Bizitza bizi-proiektuaren eta zirkunstantziaren arteko tentsioa da.

Nia, Askatasuna eta Bizi-Proiektua

Gizakia ez da aldez aurretik egindako norbait, egindako aukeren emaitza baizik. Zirkunstantziak burutu gaitu, eta gure bokazioa bizi-proiektu bihurtu da. Askeak gara gure bizitza eraikitzen dugulako; horrek morala sortzen du. Giza errealitatea ulertzeko, bere historia kontatu behar da.

Zirkunstantzia

Latinezko circum-stare hitzetik dator: inguruan dagoena. Zirkunstantzia fisikoa eta historikoa izan daiteke. Nia ez den guztia zirkunstantzia da, hau da, aukeratu ez dudana.

Perspektibismoa eta Egiaren Arazoa

Perspektibismoa zirkunstantziaren ondorio zuzena da. Errealitateari buruz ez dago ikuspuntu absolutorik: errealitateak zirkunstantzia adina ikuspegi ditu. Zirkunstantzia aldatuz, perspektiba ere aldatzen da.

Egiaren Arazoa

Errealitateaz jabetzeko era bakarra gizabanakoaren perspektiba da. Ortegak arrazionalismoa kritikatu zuen, perspektiba kontuan hartzen ez duelako. Perspektiba guztiak egiazkoak dira.

Egiaren aldetik bi planteamendu daude:

  1. Eszeptikoa: Egia absolutua eskuraezina da, beraz, ez dago egiarik.
  2. Arrazionalista: Perspektibarik gabeko egia aldarrikatzen du.

Ortega hauen kontra dago bi argudiorekin:

  • Errealitateak berak ditu perspektibak.
  • Erlatibismoaren kontra: norberaren ikuspuntua ordezkaezina da; perspektiba errealitatea bera da.

Gizakia egiara helduko da bere ikuspuntuarekin zintzoa bada. Gure ikuspuntuen bidez benetako zatiak ikusi, eta ikuspuntu guztiak aztertuz, egia gero eta absolutuagoa, baina inoiz ez osoa, lortuko dugu.

Arrazoi Historikoa

Arrazionalismoaren Krisia

Ortega bitalista da: bizitzari gainontzeko balioekiko lehentasuna ematen dio, baina balioei uko egin gabe. Bizitza pentsaera aurrekoa da. Arrazoiak bizitza errazten du, errealitatearen aldaketak ulertzen laguntzen du. Gaur egun, giza-arrazoiarekiko fedea krisian dago; beharrezkoa da beste arrazoi mota bat. Arrazoi hutsak natur fenomenoak deskribatzen ditu, baina ez da gai giza errealitatea azaltzeko. Historia ulertzeko, arrazoi historikoa behar da.

Arrazoi Historikoaren Eginkizuna

Historia ezaguera eta ikuspuntu aldetik XIX. mendearen hasieran sortu zen. Aldakuntza historikoaren sentimendua Frantziako Iraultzaren eta Industria Iraultzaren ondoren sortu zen. Garaiko filosofoek historia ulertzeko erabilitako logika historiaz kanpokoa zen. Ortegak bitalismoaren bidez gizakia banaka egindako historia azaldu zuen. Esperientzia dialektikoa da.

Historia prozesua amaitzean kontatu daiteke soilik, proiektu hori egin duen zirkunstantzia historiko hori deskribatuz. Gizakiaren esperientzia dialektikoa da: proiektuen akatsetatik ikasi eta berriak diseinatzen ditu. Esperientzia hau da arrazoi historikoa.

Ideiak eta Sinisteak

Ideiak eta sinisteak gure zirkunstantziaren ardatz nagusiak dira. Sinisteak aroan nahiz gizataldean errotzen dira eta errealitateari buruzko perspektiba berezia adierazten dute.

  • Sinisteak: Gizartetik sortutako ziurtasunak dira. Sinisteak gureganatzen ditugu gizatalde osoarentzat. Garai bateko gizabizitza osatzen dute. Gizataldearen komunak dira. Gizarte baten siniste-sistema hondatuz gero, krisialdi historikoa gertatzen da.
  • Ideiak: Gure baitan sortutako pentsamenduak dira. Hauetaz ohartu eta sinismen bihurtu arte defendatzen dira. Inoiz ez dira sinisteak bezain errotuak. Fantasiak (indibidualak) baliogabeak dira gizarte mailan.

Ideiak sozialduz, sinisteak bihur daitezke, eta hauek hausnartuz, ideia bihur liteke berriro, ziurtasuna galduz.

Deskargatu

PDF Word HTML