Nietzsche: Supergizakia, Botere Nahia eta Nihilismoa

Filosofia eta etika3,59 KB

Supergizakia

Jainkoa hil ondoren, supergizakia etortzen da. Nietzschek esan zuen supergizakia ez dela bere horretan agertu; ostean izango zelako itxaropena azaltzen du. Eboluzioaren hipotesia onartu zen.

Jainkoaren heriotza eta azken gizakia

Jainkoa hiltzea jazoera historikoa da. Gizon-emakumeek eragin duten heriotza da. Jainkoaren heriotzak gizakiaren hazkundea proklamatzen du, gertagarria izanda. Hurrengo urratsak hauek dira:

  • Arriskutsua: Transzendentziaren eta idealismoaren hondamendiekin, gizakia noraezean geratzen da. Azken gizakia igandeetan Jainkoarengan sinesten duena da.
  • Txalogarria: Supergizakia, egoera hautematean, "gizon berriak gara" esaten denean sortzen da.

Gizakiaren eraldaketa prozesua

Jainkoaren heriotzaren ostean, giza esentzia aldatzen da. Espiritua, lehenengoz, gamelu bihurtzen da: gizakia makurtzen da bere itzalean. Zama arrastaka eta atsekabea eramaten du gainean. Ez du erraztasunik bizitzan eta arinkeria mespretxatzen du.

Ondoren, lehoia dator: idealismoa gainbehera dator eta bere zama arintzen du. Moral objektiboarekin lehiatzen da, bere ergelkeriaz menderatuta, indarrez sartutako bizimoduaren kontrakoa zela ikusiz.

Lehoia haur bihurtzen da: lehoiak balio berriak sortzeko indarrik ez duelako. Honek sormen askea du. Haurrek, jolastean, jokoak asmatzen dituztelako. Ez du oztoporik. Honela supergizakia jaiotzen da. Jainkoaren heriotzaren ondorioa nihilismoa eta supergizakia etortzea da.

Botere nahia

Gizatasuna aztertzean, gizabidea erabiltzen da. Etorkizunean gizatasuna jatorrian garatzeko aukerak ditu. Gizakien desberdintasunak ikusteko, gizabanakoak uneoro bere burua hobetzeko eginahalak egiten ditu. Nietzschek (Zaratustra) berdintasunaren kontrako bere jarrera dauka. Gizakia hainbat eta indartsuagoa izanik, desberdintasun handiagoa egongo da gizartean. Orduan, ahulagoa izanda, guztion berdintasunerako ahalmenak egiten ditu.

Gizakiak barruan dituen indarrak kanporatzeko —forma garaiagoak eskuratzeko grinan—, inguruko biziduna gaitzeko ere egiten du. Ezagutza ez da jakinduria edo egia absolutua argitzeko modua, kontrol bat eskuratzeko bidea baizik. Gauzak lasterketan gertatzen dira: pentsamenduak kontzeptu finkoak sortzen ditu. Egia absolutua ez da existitzen; filosofoek asmatutako fikzio hutsa da, alferrikakoa. Esaten da botere nahia mendekoak edo ahulak menperatzea dela, eta baita gizabanakoaren ahalbidean sinesteko joera ere.

Betiereko itzulera

Zaratustra betiereko itzulera teoriaren asmatzailea da, eta supergizakiarena ere bai. Nietzschek esan zuen: "Bizi eta maite ezazu bizitza, infinituki errepikatzea desiratzeraino". Beti errepikatzen da errealitatea, zirkulu baten moduan. Denbora infinitua da iraganean; gertaerak noizbait gertatu ziren. Orduan, horren ostean gertatzen dena ez da berria.

Zer da nihilismoa?

Jainkoaren heriotzaren ondorioa nihilismoa da. Lehen urratsak moraltasun tradizionalezkoak dira. Nondik datorren eta nora joango den ez jakitean, gizakia nihilismora jotzera eramaten du. Gizadia lau egoeratik pasatzen da:

  1. Balio zaharrei eusteko, moralaren, erlijioaren eta metafisikaren hondamendiaz konturatzen da.
  2. Alferrik egindako saioen ondoren, mundu berriaren balioak bereganatzen ditu.
  3. Gizakiak bere burua mespretxatzen du, baita gorrotoa eta errukia ere. Gizakiak bere burua akabatu nahi du, suminaren ondorioz.
  4. Azken eraldaketa hondamenaren fasea da, betiereko itzulera sinesten denean.

Deskargatu

PDF Word HTML