Platonen Eraginaren Azterketa Agustinen Filosofian

Filosofia eta etika2,56 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinengan

Platonen eragina Agustinengan hiru mailatan azalduko dugu:

3.1 Metafisika edo Ontologia

Metafisikan edo ontologian, bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek.

  • Platonen arabera: Bereizten ditu Ideien Mundua eta Mundu Sentigarria.
  • Agustinen arabera: Errealitatea bikoitza dela esaten du: alde batetik, Jainkoaren Erreinua (benetakoa dena), eta, bestetik, etengabe aldatzen ari den Mundu Fisikoa.

3.2 Ezagutza

Bi ezagutza mota bereizten dituzte:

  1. Ezagutza sentikorra: Beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza da; ez da benetakoa, ezta baliagarria benetako ezagutza lortzeko.
  2. Arrazoizko ezagutza: Benetako errealitateaz arduratzen da, ideien ezagutzaz.

Platonengan:

  • Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko.
  • Ongiak ideiak ikuskor bihurtzen ditu.

Agustinenengan:

  • Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen ditu.
  • Giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko.

3.3 Dialektika (Ezagutza-metodoa)

Dialektika ezagutza lortzeko metodoa edo bidea da, eta galdera zuzenak eginez erantzun egokiak eskuratzen datza.

Platonentzat:

  • Dialektika elkarrizketaren bidez egia lortu nahi duenaren jarduera da.
  • Elkarrizketaren bidez, itxuraz aurkakoak eta sarritan osagarriak diren argudioak iker daitezke, eta horiek egiara igotzea ahalbidetzen dute.
  • Dialektika filosofiarekin parekatzen du, eta aurkako bi mugimendu logikoz eratua adierazten du:
    • Lehenengoa (Bateratzea): Esperientzia sentikorreko objektu partikularretatik abiatuz eta hipotesiak gaindituz, benetako ezagutzara (ideien esentzia ezagutzera) igotzea.
    • Bigarrena (Zatiketa): Generoen barne-ezberdintasunei jarraituz partikularrera iristea.

Gizabanakoak egia ez du kanpoan, Mundu Sentigarriko gauzetan aurkitu behar; egia bere barnean bilatu behar du.

Bi autoreentzat ariman aurkitzen da arrazoia:

  • Platonen arabera: Arima gorputzera etorri aurretik Ideien Munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz.
  • Agustinen arabera: Arima ez da aurrexisten, eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML