Tomas Akinokoaren Teologia: Jainkoaren existentzia eta izakera
Tomas Akinokoaren Teologia: Sarrera
Teologia Jainkoaren existentzia eta esentzia aztertzen dituen diziplina da. Bi mota nagusi daude:
- Agerkundearen Teologia
- Natur Teologia
Arrazoimenak Jainkoaren gaia jorratzeko gaitasuna du, eta gaitasun hori landu beharra dago. Natur Teologiaren helburua Jainkoa eta Jainkoak esandakoa arrazionalki ulertzea da. Arrazoimenak Jainkoaren esentzia ulertzeko dituen ahalmenak ikertu behar dira, baita Jainkoaren existentzia arrazionalki frogatzeko bideak ere.
Jainkoaren existentzia: Bost Bideak
Akinoko Tomas Suma Teologikoan Jainkoaren existentzia arrazionalki frogatzeko bost bide proposatu zituen, ia denek egitura edo prozedura bera izanik:
Mugimenduaren Bidea
Mugitzen den guztia beste batek mugitzen du, eta onartezina da mugimendu infinitu eta mugarik gabea izatea. Lehen Motor Geldi baten existentzia beharrezkoa da. Motor Geldi hori dena mugitzen duen izakia da, eta, aldi berean, geldirik dagoen substantzia bakarra da. Motor Geldi hori Jainkoa da. (Aristoteles)
Kausaltasunaren Bidea
Errealitatea kausa-ondorio kate bat da; baina Tomasentzat, kausen katea ezin da amaigabea izan, Kausa Lehen bat egon beharra dago. Kausa Lehen hori Jainkoa da. (Aristoteles eta Avizena)
Kontingentziaren Bidea
Filosofian, 'kontingente' kontzeptuak gerta edo ez gerta daitekeena adierazten du; izan edo ez izan daitekeena. Beraz, kontingentea dena eta beharrezkoa dena kontrajarri ohi ditugu. Munduko izaki guztiak kontingenteak dira, bizitza beste izaki batengandik datorkielako. Prozesu hori ezin da amaigabea izan; beharrezkoa da Izaki baten existentzia, izaki ez-kontingente baten izatea. Izaki Beharrezko hori Jainkoa da. (Averroes eta Maimonides)
Perfekzioaren Bidea
Munduan eta naturan perfekzio maila desberdinak ikusten ditugu, bai zintzotasun eta egia arloetan, etab. Gradu desberdinak sailkatu ohi ditugu. Sailkapen horrek zentzua izateko erreferentzia baten beharra dago; guztiz perfektua den izaki baten existentzia beharrezkoa da. Izaki Perfektu hori Jainkoa da. (San Anselmo)
Helburuaren edo Gobernuaren Bidea
Mundua kaos bat baino, kosmos bat da. Errealitatean ikusten ditugun izaki bakoitzak berezko izaera edo helburua darama barnean, eta izaera edo barne-helburu hori azaltzeko goi-mailako Adimen baten existentzia Tomasek aldarrikatu zuen. Izaki guztiek barneratzen dituzten helburuak ikusita, beste helburu guztiak ezartzen dituen Adimen baten beharra dago; goi-mailako Helburua da. Goi-mailako Adimen hori Jainkoa da. (Agustin Hiponakoa)
Jainkoaren Izakera
Arrazoimenak bi bide desberdin ditu Jainkoaren berezitasuna ezagutzeko:
Uko Bidea (Via Negativa)
Arrazoimenak prozedura bat du Jainkoaren esentzia ezagutzeko. Jainkoak ez du inolako inperfekziorik, mugarik, faltarik, etab. izango.
- Bide honi esker, badakigu jakinduria zalantza baino hobea dela, eta Jainkoari dagokiona jakinduria dela, zalantza baino.
- Uko-bide honen bitartez, badakigu boterea ez-boterea baino hobea dela, eta, beraz, Jainkoa boteretsua izan behar dela derrigorrez.
- Uko bide honetan, nabaria da falta edo huts izateak inperfekzioa adierazten duela, eta, beraz, Jainkoa akatsik gabeko izatea izan behar dela derrigorrean.
Bikaintasun Bidea (Via Eminentiae)
Arrazoimenak beste prozedura bat du Jainkoaren berezitasuna ulertzeko. Bide honetan, onak edo perfektuak deritzogun ezaugarriak Jainkoari egozten dizkiogu, goi-mailako gradu batean.
- Jakinduria, boterea eta ontasuna onak direnez, Jainkoa Orojakilea (Omnisciente), Ahalguztiduna (Omnipotente) eta goi-mailako Ontasuna (Suma Bondad) izango da.
- Jainkoa Izaki Perfektua da, izaki infinitu eta Betierekoa den Izaki Gorena.
- Jainkoa per se edo berez existitzen den izaki bakarra da.
- Jainkoarengan esentzia eta existentzia guztiz lotuta daude.