Filosofia Praktikoa, Etika eta Politika: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,57 KB

Filosofia Praktikoa

Definizioa eta Eremua

Filosofia praktikoaren eremuak hauek hartzen ditu barne:

  • Etika
  • Filosofia politikoa
  • Ekonomiaren filosofia
  • Zuzenbidearen filosofia
  • Erlijioaren filosofia

Amankomunean dituzten ezaugarriak:

  • Ohiko bizitzako jarduerei erreparatzen diete.
  • Giza ekintzei begira, askatasuna behatzen dute (zoriontasunerako bide gisa).
  • Historikoki aldatzen dira.
  • Arauemaileak dira.

Filosofia Praktikoaren Nagusitasuna

Historikoki, Filosofia Praktikoaren Nagusitasuna eztabaidagai izan da:

  • Aristoteles: Jakintza duinena teorikoa zen.
  • Gaur egun (Kanten 3 galderak kontuan hartuta): Praktikoa da nagusi.

Ondorioa: Etika aplikatuak sortu dira. "Praktika filosofikoa" nazioarteko bost mugimenduek sortu zuten, filosofia jardutea, hausnarketa eta bizitzeko modu gisa ulertuz.

Etikaren Eremua

Gizakiok izaki askeak gara, eta bakoitzak aurkitu behar du nola egin aurre gertakariei, erabakiak hartuz eta argudioak erabiliz.

Morala eta Etika: Kontzeptuen Bereizketa

Bi kontzeptuek gizakiak denboran zehar garaturiko izateko moduaz eta ohiturez dihardute. Hala ere, Morala ≠ Etika. Etikak morala zer den aztertzen duenean, hura ulertzeko esanahiak ematen ditu.

Ba al dago Balio Unibertsalik?

Eduki moralak ezberdinak dira garaiaren, kulturaren eta taldearen arabera.

"Ezinezkoa da" baieztapenaren aldeko jarrera nagusiak:

Erlatibismo Morala

Zuzena eta onaren printzipioak soilik giza talde bakoitzean (ohiturak, tradizioak) daude indarrean, eta guztia erlatiboa da.

Eszeptizismoa (Pirron)

Ezin da aurkitu irizpiderik aukera bat edo bestea nahiago izateko. Ez dago hoberik, eta ezinezkoa da ona eta txarra bereiztea.

Subjektibismoa

Gai moralak subjektiboak dira; ez dago datu objektiborik. Max Webberrek zioen: "Subjektibismoa hedatu da arrazionalizazio-prozesu bati jarraiki". Ondorioa: arrazionaltasun instrumentala (baliabideak helburuetara egokitzea).

Emotibismoa

Baieztapen moralek emozioak eta sentimenduak adieraztea dute helburu, ez dute ezagutza areagotu nahi. Baieztapen moralak ez dira logikoak ezta matematikoak ere, soilik sentimenduak adierazten dituzte (ez dira ez egia, ez gezurra).

  • Hume: Sentimenduen arabera definitzen da ona/txarra.
  • Leslie: Soilik onarpena edo gaitzespena adierazten da, ezin da egiaztatu.

Oharra: Jarrera guzti hauek puntu ahulak dituzte.

Gizalegezko Etika, Etika Aplikatuak eta Nazioarteko Ordena Etikoa

Zuzena ≠ Ona. Bi fenomeno azaldu behar dira:

  1. Mota askotako eduki moralak egotea, baina batzuk unibertsalak izatea.
  2. Gizarte demokratikoak aniztasunaren aldekoak izatea.

Honek hiru ondorio ekarri ditu:

  • Gizalegezko Etika Demokratikoa: Herritarrek erabakitzen dute gutxiengo eta gehiengoen artean.
  • Etika Aplikatuak: Gutxiengoak hainbat esparrutan aplikatzeko aukera.
  • Etika Unibertsala: Nazioarteko ordena etiko berria sortzeko aukera.

Filosofia Politikoa

Filosofia Politikoaren Erronka Nagusiak

Filosofia politikoak gaur egun dituen erronka nagusiak hauek dira:

  • Gizarte-ondasunak banatzeko zuzentasun printzipio eta irizpideak aurkitzea.
  • Gizarte-eredu zuzen edo bidezkoak diseinatzea.
  • Estatu nazioa sakon pentsatzea.
  • Herritar parte-hartzaileak sustatzea.
  • Demokraziaz hausnartzea.

Deskargatu

PDF Word HTML