Nietzscheren Filosofia: Ecce Homo eta Moralaren Kritika

Filosofia eta etika2,46 KB

Nietzsche eta Kristautasunaren Amaiera

Testu zati hau Nietzscheren Ecce Homo liburuaren pasarte bat da, zehazki, "Zergatik naizen patu bat" azken kapitulukoa. Titulu honekin Nietzschek erlijio kristauaren akabera irudikatzen du. Pontzio Pilatok Jesukristo Itun Zaharreko Jainkoaren aurrean akabatzen duen hura bezala seinalatzen duenean gertatzen den gisan, Nietzschek kristautasunarekin akabatu duen hura bezala aurkezten digu bere burua.

Gizateria, Humanismoa eta Ezagutza Nietzscheren Arabera

Pasarte honetan, Nietzschek gizateria ezagutzen duen bakarra dela dio, Nietzsche gizon zintzo bakarra da, humanismoak suposatzen duen gezurra identifikatzen jakin baitu. Bestalde, azaldu du adimena ez dela jakintza-pilaketa bat, esperientzia-jakintza bat dela, praktikoa, jendeak nola pentsatzen duen jakitea ("gnosi"). Nietzschek esaten du metaforikoki ezagutza mota hori sudurrean dagoela.

Moralaren Genesia eta Inmoralismoa

Nietzschek inpugnatzen duen mugimendua fragmentu honetan behar izan eta izanarena da, honi deritzo moralaren genesia. Morala da errealitateari balio batzuk ematea, izan behar batean oinarrituta; gizateriak errealitatea nahi duten bezala ulertu nahi izan du, baina ongi izan behar du; orduan, zein da izan behar horren funtzioa? Izateari zentzua ematea. Nietzsche inmoralista da moralik ez dagoelako, ez dagoelako inolako betebeharrik, eta horrek morala dakar.

Morala: Dekadenteen Idiosinkrasia

Moralaren definizioa ematen du. Morala, esentzian, izana (to be) behar izanaren (ought to be) bidez determinatzen duen pentsamendu egitura da. Horregatik dio Nietzschek "dekadenteen idiosinkrasia" dela. "Maisuek", "gizadiaren gidariek", "teologoek" bizitza bere imanentzian ukatu egin dute eta berorri esanahi transzendente bat eman. Nietzscherentzat transzendentzia hori bizitza baieztatzeko ezintasunetik dator, horregatik uste du bizitzaz mendeku hartu nahi dutela.

Jainkoa, Mundua eta Arima: Nietzschek Kritikatua

Testu zati honetan, zehazki, Nietzscheren jarioa Jainkoaren, egiazko munduaren eta arimaren ideien kontra doakio. Hiru ideiak errealitatearen plano imanentearen ahaztura (olvido) sinbolizatzen dute; mendebaldeko filosofiaren eta metafisikaren izaera dekadentea. Arimak gorputza sakrifikatzen du, egiazko mundua, mundu espazio-tenporala eta Jainkoak, mundu horrek bere imanentzian lukeen zentzua.

Deskargatu

PDF Word HTML