Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Ikuspegiak
Morala eta Etika: Oinarrizko Kontzeptuak
Morala:
Gizarteak zer den on edo gaizki jotzen duen arau eta balioen multzoa da.
Gure portaera zuzentzen duten ohiturak eta arauak dira.
Kultura bakoitzaren araberakoa da; ez da beti berdina guztiontzat.
Etika:
Moral horren inguruko hausnarketa filosofikoa da.
Galdera hauek jorratzen ditu: Zer da ondo egotea? Zergatik egin behar dugu zuzena?
Etikaren bidez moral desberdinak kritikoki aztertzen ditugu eta printzipio unibertsalak bilatzen saiatzen gara.
Etikaren hiru funtzio nagusiak:
Kontzeptuak argitu: Ongia, zoriontasuna, bertutea...
Morala arrazoitu: Zergatik dira onak edo txarrak ekintza batzuk?
Erabilera praktikoa: Teknologia, bioetika, ingurumenaren etika...
Kontzientzia eta Judizio Morala
Kontzientzia morala: Pertsonak bere ekintzak moralki epaitzeko duen gaitasuna da.
Gure ekintzek ondorio onak ala txarrak dituzten, eta horien bidez nola jokatu erabakitzen dugu.
Moralaren garapena (Kohlbergen arabera):
Maila prekonbentzionala: Haurrak zigor edo sariaren arabera jokatzen du.
Maila konbentzionala: Arauen eta gizartearen onespenaren arabera jokatzen da.
Maila poskonbentzionala: Pertsona bere printzipio moral propioetan oinarritzen da, nahiz eta arauekin kontraesanetan egon.
Judizio morala egiteko 3 osagai:
Intentzioa (zer asmorekin egiten den)
Ekintza bera (zer egiten den)
Ondorioak (zer gertatzen den horren ondorioz)
Arau Moralak eta Kanten Ikuspegia
Kantek bi motatako agindu moral bereizten dituzte:
Inperatibo hipotetikoak: Baldintzazkoak dira; “zerbait nahi baduzu, egin hau”.
Inperatibo kategorikoak: Baldintzarik gabe bete behar diren arauak dira; “bete beti, guztiontzat egokia balitz bezala”.
Kantentzat ekintza bat morala da betebeharrez egiten bada, ez onurarengatik edo beldurragatik.
Ongia, Bertutea eta Zoriontasuna
Grezia zaharrean, etikaren helburua zoriontasuna zen. Hori lortzeko, bizitza bertutetsua izan behar da.
Sokrates: Ez dago benetako zoriontasunik bertuterik gabe. Jende gaiztoa ez da benetan zoriontsua.
Platon: Arimaren harmonia behar da zoriontasunerako.
Aristoteles: Erdibidearen bertutea defendatzen du; ez muturreko jarrerarik.
Betebeharra eta Morala Kanten Arabera
Kantentzat, ekintza zuzena ez da zertan zoriontsua izan behar.
Gizakiok arrazoia dugu, eta horri esker betebeharra ulertu eta bete dezakegu.
Moralaren oinarria ez da zoriontasuna, baizik eta betebehar morala.
Unibertsalismoa eta Erlatibismoa Etikan
Unibertsalismoa:
Balio moral batzuk guztiontzat baliagarriak eta egokiak dira.
Adibidez: gizaki guztiak errespetatu behar dira.
Kant eta Giza Eskubideak ikuspegi hau babesten dute.
Erlatibismoa:
Balio moralak kulturaren, gizartearen edo pertsonaren arabera aldatzen dira.
Ezin da esan balio moral bakar bat guztiontzat egokia denik.
Subjektibismoa: Norberaren iritzia da egia bakarra.
Erlatibismo motak:
Emotibismoa: Moralaren inguruko esaldiak emozioen adierazpenak besterik ez dira.
Etika Unibertsal Minimoa: Victoria Camps
Proposatzen du etikak gutxieneko printzipio unibertsal batzuk eduki behar dituela, bizikidetza posible egiteko.
Ez da moral guztien gainetik egotea, baizik eta oinarri etiko komunak bilatzea:
Bizitza duina.
Justizia.
Errespetua.
Askatasuna.
Gizarte globalizatuan, kultura desberdinen arteko elkarbizitza posible izan dadin, gutxieneko balio partekatuak behar dira.