Nietzsche: Jainkoaren heriotza eta nihilismoa

Filosofia eta etika2,49 KB

Jainkoaren heriotza: Modernitatearen krisia

Beharrezkoa da Jainkoaren heriotza Nietzschek aldarrikatzea, baina ez bakarrik modernitatearekin zaurituta gelditu zen kristauen Jainkoa, baita bizitza menperatzeko asmoz Jainkoaren lekua hartu duen guztien heriotza ere: arrazoia, Estatua, aurrerapena edota zientzia. "Jainkoa hil da" esaerak jainkotasunean eta sentimenez haraindiko munduan oinarritzen diren balore moralak eta egia nagusiak bildu nahi ditu. Gizakiak Jainkoa hil du, eta Jainkoa hiltzean zentzu transzendente oro ere hil da. Nietzscheren esanetan, ezerk ez du zentzurik eta ez dago inolako helbururik.

"Hil da Jainkoa" esaldiarekin Nietzschek kritika erradikala egiten dio erlijioari eta moralari. Jainkorik ez dagoela onartzeak, bizitzak inongo zentzurik ez duela suposatzera garamatza: nihilismoa onartzera.

Nihilismoa: Balioen ukazioa

Jainkoaren heriotza aurkitzean, gizaki artaldekoia noraezean geratzen da, bere balioak eta bizitzaren zentzua galdu baititu. Ondorioa nihilismoa dela iragarri zuen Nietzschek. Nihilismoak balioen ukazioa adierazi nahi du. Nihilismoa jarrera bital eta filosofiko bat da, errealitaterik ez duen zerbaiten inguruan existentzia oinarritu nahi duena. Kontzeptu honek bi esanahi nagusi ditu:

  • Nihilismo pasiboa: Jainkoarengan oinarrituta zeuden balio tradizionalen erortzearen aurrean, botere-nahia txikiagotzen da. Jainkoaren heriotza eta balioen ukazioari buruzko kontzientziatik larritasuna eta desorientazioa sortzen dira.
  • Nihilismo aktiboa edo positiboa: Jainkoaren heriotza onartzearekin batera, balio zaharrak erori baino lehen, horien erortzea bultzatzea proposatzen du, balore berriak sortuz eta horrela bizitzari zentzua emanez.

Balioen transmutazioa eta Supergizakia

Balio berriak sortzera bultzatzen gaituen bizi-nahiaren bulkada da. Botere-nahiarekin lotuta dago, balioen transmutazioa osatzeko bizitzaren aurreko jarrera moduan. Balio berriak sortzean datza baloreen transmutazioa. Jaunen morala berreskuratzea, bizitzari fidela den morala aldarrikatzea, botere-nahiak bultzatutako baloreak eraikiz gizateria indartsua sortzeko.

Supergizakiak baloreen transbalorazioa burutuko du. Beraz, baloreen transmutazioa egin ahal izateko, Jainkoari eta bestelako errealitate finko eta dekadenteei ezetz esan eta bizitzeko indarra ematen duen orori baietz esan behar zaiola aldarrikatzen du Nietzschek.

Deskargatu

PDF Word HTML