Etnozentrismoa, Kulturartekotasuna eta Giza Natura
Kultur Ikuspegiak
Etnozentrismoa
Beste kulturak norberaren kulturaren arabera epaitzea da. Norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak.
Bi ondorio nagusi ditu:
- Kulturetako bizimoduak ulertzeko ezintasuna.
- Norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua. Ondorioz, taldekideek besteak baino hobeak direla uste dute.
Kultur Erlatibismoa
Kultura bakoitza kultura horretako balioak oinarri hartuta aztertu eta epaitu behar dela esaten dute, ez beste kultur bateko balioen arabera. Jarrera honen arabera, toleranteak izan behar dugu kultur adierazpen guztiekiko.
Jarrera hori etnozentrismoa baino hobea da, hala ere, muga handiak ditu. Kultur erlatibismoak ez du kultur arteko elkarrizketa bultzatzen, bai ordea, kultura bakoitza bere baitan itxita geratzea.
Kulturartekotasuna
Beste kulturekiko errespetua dute oinarri, eta kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen dituzte.
Helburuak:
- Gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
- Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea.
- Kultur arteko elkarrizketa sustatzea, hau da, munduko arazoei konponbidea bilatzeko kulturen arteko elkarlana bultzatzea.
Giza Naturari buruzko Ikuspegi Filosofikoak
Thomas Hobbes
Gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra zuen. Haren ustez, gizakia otsoa da gizakiarentzat (Homo homini lupus) esaten zuen.
Gizakia beti prest dago beste izakiei kalte egiteko. Hobbesen ustez, gizakia berekoia da, eta bizirik irauteko bulkada naturalek bultzatuta, beharrak asetzea du lehentasun. Egoera honek kaltea eta sufrimendua bakarrik ekartzen dizkio gizakiari, eta arrazoimenak irtenbide moduan hitzarmen baten bidez agintaritza irmo bat ezartzera bultzatu du gizakia.
Jean-Jacques Rousseau
Oso bestelako ikuspegia proposatu zuen. Haren ustez, gizakia, berez, bakartia eta ona da. Ez du gizartearen beharrik ongi bizitzeko; aldi berean, baliozko egoera naturalean, lagun hurkoari laguntzeko prest dago beti.
Jabetza pribatuak eta horrek pizten duen berekoikeriak kolokan jartzen dute gizon-emakumeen bakean bizitzeko aukera, eta gizakia gaiztoa bilakatzen dute.