Descartesen Filosofia: Substantzia, Ideiak eta Jainkoaren Existentzia

Filosofia eta etika2,9 KB

Zalantza prozesuan, Descartesek substantzia pentsatzaile gisa identifikatu zuen gizakia (gizakia: substantzia pentsatzailea). Beraz, ziur dakigun bakarra pentsatzen dugula da.

Gizakion Ideia Motak

Pentsamendua abiapuntutzat hartuz, gizakion ideia motak aztertu zituen:

  • Ideia arrotzak: Kanpoko errealitatetik datoz. Zentzumenen bidez atzematen ditugun gauza naturalak dira. Adibidez: mendia, zaldia, zuhaitza...
  • Ideia artifizialak (irudimenezkoak): Gure asmakuntza edo irudimenaren emaitza dira. Adibidez: zentauroa, sirena, adarbakarra.
  • Jaiotzatiko ideiak (jatorrizkoak): Jaiotzatik dauzkagunak dira. Zentzumenen bidez zerbait ikusi, entzun, dastatu... aurretik, gure adimenean zenbait ideia ditugu: arimaren ideia (substantzia pentsatzailea), Jainkoaren ideia (substantzia infinitua), materiaren ideia (substantzia hedatua).

Jaiotzatiko Ideiak eta Jainkoaren Existentzia

Descartes esperientziatik sortzen ez diren ideietan zentratzen da; perfekzioaren edo amaigabetasunaren ideian, adibidez. Baina inoiz esperimentatu ez baditugu, nola iritsi zaizkigu burura? Descartesentzat, Jainkoak bakarrik sortu, ezagutu eta jarri ahal izan ditu gure gogamenean. Era horretan, jaiotzatiko ideiek Jainkoaren existentziaren justifikaziora daramate.

Jainkoaren Existentziaren Frogak

Froga hauen bidez justifikatzen du Jainkoaren existentzia:

1. Froga kosmologikoa

A priori froga bat da. Jainkoak bakarrik ezagutzen ditu perfekzioa eta amaigabetasuna. Zergatik? Perfektua eta infinitua delako. Ondorioz, berak helarazi (transmititu) ahal izan dizkigu ideia horiek (Jainkoa: perfektua eta infinitua da). Eta horrela suposatzen dira: Jainkoaren existentzia eta innatismoa.

2. Argudio ontologikoa (perfekzioa)

A priori froga da. Jainkoa, izaki perfektua bada, existitu egin behar da, existentziarik gabe ezin delako perfekzioa gertatu.

3. Hirugarren bide tomista (kontingentzia)

A posteriori argudioa da. Ni izaki mugatua banaiz, ezin dut nire burua sortu. Beraz, Jainkoak sortu behar izan nau. Jainkoa da lehen kausa.

Jainkoaren Existentziaren Garrantzia

Jainkoaren existentzia frogatzea funtsezkoa da. Izan ere, Jainkoa existitzen bada, ez du utziko nire zentzumenek eta arrazoimenak engaina nazaten, ezta ni engainatzen ahalegintzen den jeinu gaizto bat existitu dadin ere. Jainkoaren existentziarekin, Descartesek zalantza-prozesua amaitu zuen eta honakoa ondorioztatu zuen: egiazkoak dira zentzumenen datu guztiak, kanpoko mundua eta adimenean ondorioztatzen ditugun axioma guztiak. Arrazoiarekiko konfiantza erabatekoa da orain.

Substantzia Descartesentzat

Descartesek hiru substantzia mota daudela dio, nahiz eta, berez, substantzia modu independentean existitzen den guztia izan. Eta, ondorioz, soilik Jainkoa izango litzateke benetako substantzia.

Deskargatu

PDF Word HTML