Nietzschen moralaren kritika eta «Gaingizakia»

Filosofia eta etika2,58 KB

Nietzschen moralaren kritika

Balore nagusiak arlo moraletik datoz eta Nietzschek ideal moral bezala kritikatzen ditu; ongiaz eta gaizkiaz haratago kokatzen saiatzen da. Beraz, Kristautasunaren oinarrizko balore moralen aurka dago (pietatea, apaltasuna...). Ilustratuek eliza erasotu zuten, baina morala onartu zuten, base arrazionala emanez.

Moralaren genealogia

Nietzschek moralaren genealogia egiten du (zein baldintzatan, zeintzuk ziren hasierako baloreak...). Hau egin ondoren ikusi zuen Greziako hasierako pentsamenduan (Sokrates aurretik) zoriontasuna patuaren ondorioa zela ('zoriontsu izango zara, baldin eta zorterik baduzu') eta bertuteak horretarako jaio direnentzat zeudela eginda.

Sokratesen eta Kristautasunaren eragina

Sokratesek, halere, denari buelta eman zion, eta Nietzschek honi leporatu zion zoriontasuna "ondo jokatzearen" saria zela (zerua, mundu hobea...). Kristautasunak hau eredu moduan hartu zuen eta esan zuen bertutetsua zela instintuak eta desioak ukatzen zituena.

Gaingizakia eta Zaratustra

Guzti honek Nietzscherentzat 2000 urteko balore moralen inbertsio bat suposatzen du. Hau gogor kritikatu zuen: Gaingizakia Nietzschek sortutako termino bat da; Jainkoaren heriotzaren, nihilismoaren eta transmutazioaren emaitza da. Esan behar da Zaratustra profetak honen agerpena iragarri zuela.

Gizakiaren gainditzea

Nietzscheren ustez, honen bidez gizaki normala gainditu behar da; diferentziak ez ziren biologikoak, baizik eta moral eta kulturalak. Antzinako heroiaren izaera eta gaur egungo kontzientzia izango zituen; gainera, filosofoa izango zen. Ez da garapen biologikotik etortzen, baizik eta Jainkoaren heriotza onartzetik (Napoleón/César).

Transmutazioaren hiru pausoak

Gaingizakia izateko Nietzschek hiru pauso zeudela zioen:

  1. Espiritua → Gamelu: Gamelua obedientea da eta metafisika eta moralen karga darama.
  2. Gamelu → Lehoi: Nihilismoaren emaitza da; metafisika eta morala ukatzen ditu, baina ez da gai balore berriak sortzeko.
  3. Lehoi → Umea: Umea balore berriak sortzeko gai da; ez du aurreiritzirik, ez du ongia eta gaizkia bereizten, eta ez du beste mundurik behar.

Ohar batzuk

Nietzschek zioen hau gauzatzeko "politika handia" behar zela: berdintasuna defendatzen zutenen kontra joan behar zela, eta banakako baloreak bultzatu behar zirela. Gainera, Platonek bezala, aukeratutako onenak aukeratu eta hezitzen zituen autodiziplinaz eta bizitzarekiko maitasunaz, balore berriak eratzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML