Platonen Filosofia: Heziketa, Justizia eta Metafisika

Filosofia eta etika7,29 KB

Platonen Filosofiaren Oinarriak

Platonen ekintza nagusia heziketa da: morala ikasi eta irakastea. Platonek idatzitako hiru lan garrantzitsu aipa daitezke: Protagoras, Errepublikako I. liburua eta Errepublika. Lan hauek zuzentasunaz, pedagogiaz eta metafisikaz arduratzen dira.

Garai hartan, jende guztia –kanpotarrak, emakumeak eta esklaboak– txarto tratatzen baziren ere, Platonek berdintasunaren aldeko ikuspegia izan zuen. Emakumeak esklaboen gainetik kokatu zituen, nahiz eta gizonena baino heziketa txarragoa jaso eta ginezeoetan bizi.

Erlijio eta Filosofia Eraginak

Orfismoa eta Pitagorikoak

  • Orfismoa: Budismoaren eta pitagorismoaren eragina izan zuen. Arima ideien mundura pasatzeko prozesua da.
  • Pitagorikoak: Haien arimari eta zenbakiei buruzko teoriek eragin handia izan zuten Platonen filosofian. Kosmosa eta errealitatea ulertzeko zenbakiak ezagutu behar dira. Platonek Akademian ikasleak pentsamendu abstraktuan mugitzeko gaitasuna lortzeko, matematikarekiko zaletasun aparta erakustea eskatzen zien.

Delfos eta Sofistika

Delfoseko tenpluko goiburuak hauek ziren:

  1. Ezagutu zure burua.
  2. Ezer ere ez gehiegi (nada en exceso).
  3. Hoberena neurria da.

Sofistika: Mugimendu honetako pertsona nagusiak Trasimako, Gorgias eta Protagoras izan ziren. Erlatibismoa aldarrikatu zuten: balioak eta eduki kulturalak zuzenak edo ez-zuzenak, egiazkoak edo faltsuak dira, nola begiratzen zaien arabera. Diskurtsoen argumentuak bitarikoak dira; ikuspegia aldatu besterik ez da egin behar. Platonen ustez, gizakiak objektibitatea alde batera uzten du eta interes pribatuak lehenesten ditu. Sofistentzat, bertutea entzuleak limurtzeko gaitasuna da; solaskideek erakutsitako arrazoiak egiazkotzat har ditzaten trebe izatea zen jokaera arrakastatsua.

Erlatibismoa eta Sokrates

Erlatibismoa: Gauza bat egitean ikuspuntu batzuk daude, eta zirkunstantzien arabera jardun daiteke, gauzak absolutua ez direlako. Sokratesek ez zuen Platonekin bat egiten gai honetan.

Sokrates: Ezer idatzi ez zuenez gero, beste filosofoengan utzitako eraginagatik ezagutzen dugu. Sokratesek jakintza eta bertutea biltzen ditu: bertutea jakintzari lotzen dio, onbidea jakintzaren menpe jartzen baitu.

Sokratesen Bi Urratsak
  1. Ironia: Parte hartzaileen jakituria kritikatzen da (gaia jakin arren) mintzaidearen zalantza eta jakinezaren aitorpena lortu arte. Sokratesek erantzun desegokiak baztertzen ditu eta egokia hartzen du.
  2. Maieutika: Barneko edukiak kanporatzen dira, eta horrekin erabakiarekin topo egiten da.

Neoplatonismoa eta Ezagutzaren Bidea

Neoplatonikoak: San Agustin (V. mendean), Plotino, Orgienes, Dionisio. Ongia eta zoriontasuna jainkoarekin parekatuko dute.

Arrazoimenaren eta Sentimenaren Arteko Erlazioak: Ezagutzaranzko Bidea

  1. Ezjakintasunaren maila: Benetako jakinduriaren jabe dela uste duen pertsona harroaren egoera; ez-jakinturia hutsa da.
  2. Zentzumenen maila: Zentzumenetako informazioan funtsatutako jakite-egoera; ezagutza erdi-mailakoa da.
  3. Arrazoimenaren maila: Arrazoimenaren azterketa; goragoko ezagutza-maila da. Ezagutza izena merezi duen tankera bakarra da, emaitzatzat zientzia baitu.

Haitzuloaren Mitoa

Haitzuloaren mitoa: Haitzuloa gezurrezko errealitatea da, eta kanpoaldea errealitatea. Guk haitzuloaren barruan gaude, eta bakarrik atera ahal gara zentzumenak ahaztu eta arrazoia erabiltzen badugu. Benetako errealitatea ideien mundua da. Gure mundu fisikoa ez da benetakoa, Platonek dioenez.

Gizarte Egitura eta Politika Platonen Errepublikan

Gizarte-sailak

Platonek estatu ideala hiru sailetan banatzen du:

  1. Produktugileak: Eskulangintzan trebeak, oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura dute. Bertute bereizgarria: neurritasuna.
  2. Zaintzaileak: Soldaduek gaitasun fisiko eta moralak izan behar dituzte. Gizartearen defentsa eta sendotasuna da haien bertutea.
  3. Gobernari filosofoak: Bertutea: Zuhurtasuna. Hiritarren artean prestuenak eta hezienak agintari izan behar dute.

Zuzentasuna eta Politika

Platoni interesatzen zaio estatuak nolakoak izan behar luketen. Mundu fisikoa ideien mundutik dator, erlazio txikiarekin. Gizakiak bi osagaiez osatuta gaude: arimaz eta gorputzaz.

Estatu-formak

Garrantzitsuena: Aristokrazia (ez dago zerikusirik demokraziarekin).

  1. Timokrazia: Gobernariek lur eta bestelako ondasunez jabetzen direnean, ohorea eta handinahia gaiztotzearen bultzatzaile bihurtzen dira.
  2. Oligarkia (dirudunak): Aginteak ondasunen jabetza du oinarri.
  3. Demokrazia: Herriaren gobernuan funtsatzen da.
  4. Tirania (txarrena): Gobernu-erarik ankerrena da, dirua beraren onerako erabiltzen du.
  5. Diktadorea: Botere osoa guztion onerako erabiltzen du.

Zoriona, Ongia eta Arima

Zoriona eta Gorengo Ongia

Maitasuna beharrezkoa da ongia ezagutzeko. Arimak gorputzarekin batu aurretik mundu erreala ezagutzen du. Gizakien azkeneko helburua zoriona lortzea da. Horretarako, arimak gidatu behar du gure bizitza, ez gorputzaren nahiak. Gorputzaren nahiak ere bete egin behar dira, baina neurritasunez. Platonek behin eta berriro dio onbideak ezagutzarekin bat egiten duela, eta inork ez duela nahita maltzur jokatzen.

Arima Motak eta Bertuteak (Gurdiaren Mitoa)

Arima 3 zatitan banaturik dagoela dioen Gurdiaren mitoa:

  1. Arrazoi-arima / zuhurtasuna: Goi-mailako gaitasuna, gurdi gidaria, pentsamendua.
  2. Suminezko arimak / sendotasuna: Zuriak (tradizioz, zaldi zuria).
  3. Irritsezko arimak / neurritasuna: Beltzak (tradizioz, zaldia beltza).

Errepublikaren Analisia

Errepublika Idazlana

Idazlanaren gai nagusia zuzentasuna edo justizia da, baina metafisikari, politikari, ezagutzari, etikari eta pedagogiari buruzko doktrinetan oinarritzen da. Ikergaia: Estatu zuzen baten antolaketaren hausnarketa.

  • Lehen liburua: Platon justizia sakonki ikertzen du, eta horren barruan arimaren bertutea (arimaren barne-oreka) eta arimaren zatiak beraien zeregina betetzea.
  • Bigarren liburua: Platon ez zegoen konbentziturik lehenengo liburuaren inguruan, eta horregatik objekzioak jarriz berriz hasten da.
  • 3. liburua: Ongiaren ideia azkena da antzematean, ulergarriaren munduan. Mundu ikusgarria argia da. Mundu ulergarria egiaren eta ezagumenaren sortzailea da: ongia.

Deskargatu

PDF Word HTML