Etika, Morala eta Giza Eskubideen Oinarriak

Filosofia eta etika3,03 KB

Morala eta Etika

Morala latinezko mos hitzetik dator (ohitura) eta gizakiak bere erabakien eta ekintzen bidez sortzen duen ohitura eta jokabide multzoa da. Filosofian, moralak bizitza praktikoari egiten dio erreferentzia: zer egiten dugun eta nola jokatzen dugun. Askatasunarekin lotuta dago, gure ekintzen erantzule egiten gaituelako, eta galdera hauei erantzuten die: zer egin behar dut, nolako pertsona izan nahi dut eta nolako munduan bizi nahi dut? Morala, gainera, balioek, arauek eta printzipioek osatzen dute, eta hauek kultura eta denboraren arabera alda daitezke.

Etika grezierazko êthos hitzetik dator (izaera) eta moralari buruzko hausnarketa filosofikoa da; pentsamenduaren mailan kokatzen da. Ez du zuzenean jokatzen, baizik eta moralaren zergatia, oinarriak eta egitura aztertzen ditu. Etikaren barruan teoria desberdinak daude, hala nola etika aristotelikoa, kantiarra edo utilitarista.

Jarrera Etikoak

  • Erlatibismo morala: Zuzena dena ez da unibertsala, giza talde bakoitzaren bizimoduaren araberakoa baizik. Sofisten garaian du jatorria (Protagoras).
  • Subjektibismoa: Gai moralak pertsona bakoitzaren iritzi, sinesmen edo sentimenduen araberakoak dira.
  • Emotibismoa: Enuntziatu moralek emozioak adierazten dituzte; ez dira egiazkoak ez gezurrezkoak (David Hume, A. J. Ayer).

Simone de Beauvoir eta Generoa

Simone de Beauvoirren arabera, emakume izatea ez dago biologikoki determinatua. Gizarteak eraikitako interpretazio-sistema bat da, eta emakumeei ezaugarri jakin batzuk esleitzen dizkie. Emakumeak ez du zertan gizarteak ezarritako eredu femeninoa onartu.

Tere Maldonadoren Analisia

Maldonadok balorazio etikoak guztiz subjektiboak diren zalantzan jartzen du. Bere ustez, elkarbizitza publikoan gutxieneko printzipio moral unibertsal batzuk onartu behar dira, tortura bezalako jokabideak edonorentzat onartezinak direlako.

Giza Eskubideak

Giza eskubideak pertsona guztiek izan behar dituzten oinarrizko arau eta balioak dira.

1. belaunaldia: Askatasunaren eskubideak

Eskubide zibil eta politikoak (XVI. mendetik aurrera). Balio nagusia: askatasuna.

2. belaunaldia: Berdintasunaren eskubideak

Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (XIX. mendetik aurrera). Balio nagusia: berdintasuna.

3. belaunaldia: Elkartasunaren eskubideak

Mundu mailako arazoei aurre egiteko eskubideak (ingurumena, bakea). Balio nagusia: elkartasuna.

Feminismoaren 3 olatuak

  • Lehen olatua: XVIII-XIX. mendeak. Emakumeen boto-eskubidea eta berdintasun juridikoa.
  • Bigarren olatua: 1960-1970eko hamarkadak. Patriarkatuaren kritika eta emakumearen eraikuntza soziala (“Emakume egin egiten da”).
  • Hirugarren olatua: 1970-1990. Intersekzionalitatea, aniztasuna eta genero identitatearen inguruko eztabaidak.

Deskargatu

PDF Word HTML