Kristautasunaren Hastapenak: Ezaugarriak eta San Agustinen Eragina

Filosofia eta etika5,6 KB

Kristautasunaren Hastapenak

Duela bi milurteko sortu zenetik, kristautasuna mundu osoan zehar hedatu, ezarri eta nagusitu da. Gizakien historiaren gertakari nagusienetakoa izan da, historia modu nabarmenean eraldatu duena. Gaur egun, kristau kosmobisioak presentzia handia izaten jarraitzen du mendebaldeko kulturan.

Jesusek ez zuen inoiz ezer idatzi berari buruz (Sokratesek bezala). Hortaz, gutxi jakin daiteke “benetako Jesus” buruz: existitu bazen, bere ustezko mirariak, eliza berria fundatzeko intentzioa… Kontuan izan behar da, Bibliaren testu zaharrenak K.o. I. mendearen amaieran idatzi zirela (Lau Ebanjelioak). Beraz, historiak ezagutu duen Jesus Itun Berrikoa izan da, mendeetan zehar eraldatu, berrinterpretatu eta dekoratu dena.

Ezaugarriak

  • Monoteismoa: Jainko bakarra. Denborarekin garatutako ideia, definituz joan zena. K.a. IV. mendearen inguruan hasi zen Jainko bakarrari buruz hitz egiten (tradizio juduan).
  • Jainko sortzailea eta absolutua: Jainkoak materia guztia sortu zuen ezerezetik (sorkuntza ex nihilo). Hori baino lehen ez zegoen ezer. Pentsamendu hau pentsamendu grekoaren kontrakoa zen, haiek uste zutelako materia beti existitu zela.
  • Denbora eta historia ulertzeko modu berria:
    • Mundu klasikoan: Denbora zirkulu baten bidez adierazten zen (prozesu ziklikoa). Ez zegoen hasiera eta amaiera absoluturik, eta gertaerak ziklo baten barruan kokatzen ziren. Gertaerak ez ziren bakarrak eta berriro errepikatzen ziren.
    • Mundu kristauan: Denbora marra baten bidez adierazten zen, hasiera eta amaiera absolutu batekin (prozesu lineala). Denbora horren barnean dauden gertaerak bakarrak dira, hots, behin gertatu dira eta ez dira errepikatuko. Azkenean, denborak amaiera absolutu bat izango du. Eredu hau guretzat normala iruditzen zaigu, baina bere garaian haustura handia suposatu zuen.
  • Bi jarrera: Teologo eta filosofoen arteko gatazka.
    • Filosofia ukatu: Fedea da bide bakarra eta kristau doktrina bakarrik onartu behar da. Teologiak ez du behar filosofia grekoaren eraginik ez laguntzarik (arriskutsua izan daiteke).
    • Filosofia onartu: Kristau doktrinaren oinarriak sendotzeko eta indartzeko lagungarria dela pentsatu zen. Platonek esandako bi errealitateen arteko erlazioa kristautasunak argitu zezakeela uste zen. San Agustin Hiponakoak, adibidez, greziar filosofia onartuz eta bereganatuz, bere sistema filosofiko kristaua hobetu zuen.
  • Ideia absolutuak: Existitzen dira. Jainkoaren adimenean daude. Honek mundua sortu zuenean, bere adimeneko ideia perfektuak erabili zituen. Hortaz, sortutako mundua ulergarria da gizakientzat.
  • Jainko paganoak: Kristau monoteismoarekin talka egiten zuten, beraz, hauek baztertu ziren. Jainko faltsuak eta mitologikoak bezala izendatu zituzten, natura heretiko arriskutsukoak. Horretarako, filosofia erabili zen paganismoa suntsitzeko (greziar eragina erabili zen: epikureismoa).
  • Kontzepzio espiritual berria: Jainkoaren inguruan egia absolutua dago eta ez dago lekurik horri buruzko beste iritzientzako. Hau da, ezin dira Jainkoaren inguruko ideiak zalantzan jarri (dogma). Iraganeko mitologia ez zegoen dogmen menpe eta, beraz, aldakorrak ziren denboraren arabera.
  • Dualismoa: Ongia eta gaizkia (Jainkoa eta Deabrua). Jainkoa guztiz ona da, ongi absolutua da eta ez dauka akatsik. Beraz, nondik dator gaitza? (hori arazo teologiko inportantea da). Horrez gain, 3 modutan aurkeztu daiteke: Trinitate Santua (Aita, Semea eta Espiritu Santua).
  • Arrazoiaren kontrako susmoa: Nahiz eta fedea eta arrazoiaren arteko erlazioa onartu, kontrako joera mantendu zen. Zatiketa handia izango zen Elizaren barruan, kontraesan handiak sortuko zituena. Arrazoiaren garapena eta erabilera gizakiaren okerrera eraman zezakeela uste zen. Teologian zentratu behar zela aldarrikatzen zen, honek baitzuen lehentasuna. Bakarrik fedearen bidez ailegatu daiteke Jainkoarengana.
  • Sakrifizioa: “do ut des”, eman eta jasoko duzu. Kristautasunaren oinarri nagusietako bat. Gizateria eta Jainkoaren arteko erlazioa zehazten du (erlazio ekonomiko-komertziala). Gizakiek gauzak eskaintzen dizkiote Jainkoari, eta Jainkoak gauzak emango ditu trukean. Horrekin, gertutasuna zehazten da, baina, aldi berean, urruntasuna. Jainkoak sakrifizioak behar ditu, eta guk, Jainkoa (amodioa, grazia, salbazioa…).
  • Gaizkia: Ez dago materiaren barne (pentsamendu grekoa). Gaizkia bere autonomia askearen erabilera txarretik dator. Jainkotik urruntzearen eta honen fedea ez erakustearen ondorioz sortzen da gaizkia.

Ondorioak

Kristautasunak apurketa bat suposatu zuen aurreko egoerarekin. Erlijio guztiz berria zen, aurrekoekin zerikusirik ez zuena. Mendeetan zehar jazarria izan ondoren, paperak aldatu ziren (eta beste erlijioak zapaltzen hasi zen). Erlijio oso konplexua da, ezaugarri ugari oso zailak baitira ulertzeko. Diziplina oso zorrotza ezarri zuen, naturalak ziren pasio eta ohitura asko debekatuz (moral zorrotza eskatu zuen).

San Agustin Hiponakoa

(354-430). Filosofo eta teologoa, baita Santua eta Elizaren Doktorea izendatua. Afrika iparraldean jaio zen, Erromatar Inperioan. Bere obrak filosofia platonikoaren eta kristautasunaren arteko sintesi garrantzitsuena suposatu zuten, bere garaian eta ondorengo mendeetan. “La ciudad de Dios” liburua idatzi zuen, non kristautasunaren apologia egiten duen.

Deskargatu

PDF Word HTML