Antropologia Kulturala: Gizakiaren Azterketa

Filosofia eta etika3,98 KB

Antropologia Kulturala

Antropologia kulturala XIX. mendearen amaieran sortu zen diziplina gisa. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta hura aztertzea zuen xede. Antropologia kulturalaren ikerketa-objektu dira hauek guztiak, horietako bakoitzak gizakia ezagutzeko bidea ematen baitigu: ahaidetasun-harremanak, antolaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala. James George Frazer eta Bronisław Malinowski izan ziren diziplinaren aintzindari. Antropologia kulturalak bi azpidiziplina ditu zutabe: etnografia eta etnologia. Lehenengoak herri baten bizimodua aztertzen du eta etnologiak, berriz, alderdi edo ezaugarri bat ikertzen du.



Kulturaren Nozioa

  • Zentzu zabalean: gizateriaren ondare sozialaz ari da: gizakiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen dugun ezagutza-multzoa.
  • Zentzu hertsian: giza talde bakoitzean ondare sozialak hartu dituen molde bereziez ari da.
  • Kultura fenomeno soziala da.
  • Kulturaren ezaugarria da haren dinamismoa, etengabe aldatzen da.
  • Hizkuntza kulturaren funtsezko osagaia da.



Kulturaren Nozioa (II)

  • Protokultura: hitzez hitz denboran izan den lehenengo kulturaz ari da, ohiko kultura da.
  • Kultura materiala eta ez-materiala: materiala giza talde batek ekoizten eta erabiltzen dituen objektuez eratuta dago, bai eta talde horren erakunde eta egitura politikoez ere.
  • Subkultura eta kultura nagusia: subkultura hitzak pertsona talde bat deskribatzen du: taldeko kideek zenbait ezaugarri komun dute, kultura nagusiaren aldaerak direnak.
  • Kontrakultura: kultura nagusiarekiko gatazkatsuak diren joera, pentsamendu eta balioak dira.
  • Zibilizazioa: latinezko civitas hitzetik dator, hiria esan nahi duena; ez dago adostasunik haren esanahiaren gainean.


Kultura Aniztasunari Azalpena

  • Eboluzionismoa: eboluzio biologikoa gertatu den era berean gertatu da eboluzio kulturala ere. Espezie biologiko batzuk besteak baino antzinakoagoak dira eta gauza bera gertatzen da kulturarekin; batzuk beste batzuk baino primitiboagoak dira (lerrobakarra, lerroanitza).
  • Difusionismoa: kultura aniztasuna ez da sortzen kultura bakoitza bere kabuz jardunez, kultura batzuen eta besteen arteko kontaktu eta eraginen emaitza da.
  • Antropologia sinbolikoa: kultura bakoitza sinbolo-sistema bat dela dio, eta gizarte horretako kide guztiena den esanahi sare eratzen dutela.


Izaki Arrazional Bat

Gizakia logosa duen animalia da. Aristotelesen formula horrek gizakia bereizten du logosa duen bakartzat. Logosa arrazoimen gisa itzultzen da, baina hitza eta hizkuntza ere esan nahi du. Logosa izateak goi-mailako egiten du, edozein animaliaren gainetik. Hizkuntza gisa, logosari esker pentsatzen dugu eta komunikatzen gara; arrazoimen gisa, tresna boteretsua da mundua irudikatzeko. Friedrich Nietzscheren esanetan, gu gara kasu anomaloa. Arrazoimena gizakian duen gaixotasun bat da. Gaitasun arrazionalak dituen animalia bat existitzeak duen garrantzia hutsala da unibertsoaren handitasunaren testuinguruan. David Humeren arabera, arrazoimena irriken esklaboa dela; izan ere, sentimenduei jarraituz hautatzen dugu nola jardun hainbat aukeraren artean. Xabier Zubiri, Edgar Morin.


Izaki Gizatiarra Berez Ala Konbentzioz

Aristoteles filosofo grekoak adierazi nahi izan zuen gizakiak garela gizartea egiten dugun animalia bakarrak, hirietan bizi garen bakarrak. Gizakion gizarte-antolaketa hori, gure izatearen ezaugarri bat ere bada Aristotelesen arabera. Izatez gara sozialak. Izatez bizi gara beste batzuekin eta gure harremanak arau moralen eta lege juridikoen bidez arautzen ditugu: horiek guztiek gure elkarbizitza egituratzen dute eta zer den ona eta zer txarra esaten digute. Hobbesen aburuz, gizakiak oldarkorrak, lehiakorrak eta berekoiak gara; gure izatea ez da soziala, baizik asoziala.

Deskargatu

PDF Word HTML