Kulturaren analisia eta aniztasuna

Filosofia eta etika3,2 KB

Kulturaren analisia (2.3)

Antropologia kulturalak diziplina akademiko gisa izan duen garapenari esker, giza fenomeno kulturalaren hainbat alderdiren berri ematen diguten zenbait kontzeptu definitu dira.

Protokultura

Hitzez hitz denboran izan den lehenengo kulturaz ari da; ohiko protokultura, beraz, landu gabea da.

Kultura materiala eta ez-materiala

Kultura materiala giza talde batek ekoizten eta erabiltzen dituen objektuez eratuta dago, bai eta talde horren erakunde eta egitura politikoez ere. Lanabesak eta tresnak dira honen adibide.

Subkultura eta kultura nagusia

Pertsona talde bat deskribatzen du; taldeko kideek zenbait ezaugarri komun dituzte, gehienen bizimodu orokorraren edo kultura nagusiaren aldaerak direlarik. Adibidez, nekazal subkultura eta industria-subkultura.

Kontrakultura

Kultura nagusiarekiko gatazkatsuak diren joera, pentsamendu eta balioak dira kontrakultura. Kultura ofizial nagusiarekiko alternatiboa edo paraleloa den bizimodua aldarrikatzen du gutxiengo horrek; eta zenbaitetan, bortxazko prozedurak erabili izan dituzte.

Zibilizazioa

Latinezko civitas hitzetik dator, hiria esan nahi duena. Ez dago adostasunik haren esanahiaren gainean. Eztabaida horri lotuta, garrantzitsuena da kontuan izatea aurreiritzi hauek, gutxienez, saihestu behar ditugula:

  • Zibilizazioa soilik mendebaldeko kulturetako kontua dela pentsatzearen aurreiritzia.
  • Mendebaldeko kultura edozein gizakiak amestu dezakeen bizimodu jasoena dela pentsatzearen aurreiritzia.

Kultura aniztasuna: fenomeno zaharra eta berria

Multikulturalismo hitza erabiltzen dugu, kultura-aniztasuna eremu sozial berean gertatzen denean. Ez da fenomeno berria, gizateriaren historian desagertu ez den zerbait baizik. Gure garaian izugarri biziagotu da kultura batetik besterako pertsonen joan-etorria, asko erraztu baita planeta-mailako mugikortasuna eta komunikazioa. Eric Hobsbawm historialariaren arabera, multikulturalismoa modu askotakoa izan daiteke.

Kultura aniztasunari azalpenak

Kulturaren arteko aldeak aurkitzeko, antropologia kulturalak metodo konparatiboa darabil; hots, kultura baten bereizgarriak deskribatzen ditu. Hainbat azalpen eman zaizkio kultura-aniztasunari:

Eboluzionismoa

Eboluzio biologikoa gertatu den era berean gertatu da eboluzio kulturala ere. Teoria horren baitan bi joera bereizten dira:

  1. Lerro bakarra: kultura guztiek alderdi ebolutibo berberak iragan behar dituztela uste du.
  2. Lerro anitza: kultura bakoitzaren eboluzioak prozesu propioak iragaten dituela uste du.

Difusionismoa

Kultura aniztasuna ez da sortzen kultura bakoitza bere kabuz jardunez; aitzitik, kultura batzuen eta besteen arteko kontaktua eta eraginen emaitza da. Horregatik bereizten dira kultura hedatzaileak (haien bizimodua hedatu dutenak) eta ondorengoen jarraibideak hartu dituztenak.

Antropologia sinbolikoa

Kultura bakoitza sinbolo-sistema bat dela dio, eta gizarte horretako kide guztiena den esanahi-sare edo bilbe bat eratzen dutela.

Deskargatu

PDF Word HTML