Arrasionalismoa eta Empirismoa: XVII. mendeko filosofia mugimenduak

Filosofia eta etika2,97 KB

Arrasionalismoaren ezarugarri orokorrak: XVII. mendean Europar Mendebaldean garatu zen pentsatzeko joera da. Honen arabera, arrazoia da ezagutzaren jatorria, arrazo horretaz gain goi mailako epaitegia da independiente eta autonomoa inguruko arauek nahi erlijioso nahiz sosialen baldintzatzen ez dutena. Erdia ardoan zegoen objetibotasuna alde batera utzi, subjetibismoa nagusitu zen arrazoiak jasotzen diten kontzeptuen bidez ezagutzen baitugu eta hauek norbanakoaren araberakoak dira. Metodo matematikoaren bidez bilatzen ziren egia unibertsal eta beharrezkoak eta horretarako axioma baten beharra dugu intuizioa gero arau hori arrazoiaren bidez aplikatuz beste egietara iristeko dedukzioa. Mugimendu honen ordezkari nagusiak Descartes, Malebranche, Spinoza eta Leibniz dira, guztiek onartzen zuten funtsesko 3 substantziak: res cogitas (arima), res infinitas (jainkoa) eta res extensa (mundua). Hala ere, ez datoz 1 antropologiarekin. Descartesen ustetan, bai arima baita gorputza era independienteak dira, baina komunikatuak daude arimaren egoitza den guruin pinealaren bitartez. Arimaren ideia gailentzen du gorputzaren aurrean. Malebranchek ustez, ordea, gorputza eta arima jainkoak lotu ditu eta hauen oreka zaintzeaz arduratzen da. Spinozak komunikatuak daudela dio, baina ez dago atal garrantzitsuenik, hau da, bai arima bai gorputzak gauza bera dira. Jainkoa arduratzen da hauek zaintzeaz. Azkenik, Leibnizen ustez, ez dago arima eta gorputzaren arteko menpekotasunik, baina perfektuak dira bakoitzak bere arauei jarraituz oreka lortzen duenean.


Empirismoa: Termino grekoa esperientzia esan nahi du, batez ere, Britaniar Uharteetan XVII. eta XVIII. mendeetan garatutako joera da. Ezagutzaren jatorria esperientzia da, baina ezagutzaren muga ere esperientzia bera da. Jaiotzean, gure adimena hutsik dago, paper zuri bat izan balitz eta esperientziak lotzen ditugun heinean betetzen doa. Heraclitok esaten zuen bezala, hauek ere munduaren aldakortasunean sinisten dute, eta beraz, edozein iritsi izan daitezke behin behinekoa. Natur zientzietan oinarritzen dituzte ezagutzak, sentipenen bidez loturiko ezagutzak. Joera honen muturreko jarrera eszeptizismoa litzateke, bertan Hume kokatuko genuke, harkz gain, mugimendu honen beste ordezkari batzuk, Locke eta Berkeley dira. Descartesek proposaturiko 3 substantzien aurrean, hurrengo hauek dira filosofo hauen ikuspuntuak. Hasteko, Locke-k 3ak onartzen ditu, nahiz eta eskula ontologikoki ezagutuko ez ditugula dioen, bere ustez, norbaitek pentsatu behar du norbaitetik datos sentzasioak eta gainera, norbaitek jarri behar izan gaitu munduan. Berkeley-k 2 besterik ez ditu onartzen, arima eta jainkoa. Izatea, norbaitek gure presentzia sentitzea dela dio. Hume-k ez du Descartesen substantziarik onartzen. Bere ustez, sentsumenak izanik, jakintzaren jatorria eta substantzia hauen zentzumenen bidez sentitu ezin ditzakegunes, ez dira existitzen. Kasualitatea ere ukatu egiten zuen eta epzeptizismo sakon batean murgildu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML