Enpresa-Joerak, Inbentarioen Kudeaketa eta Lean Manufacturing
Enpresa-Joerak eta Merkatuaren Orientazioa
1. Ekoizpen-Joera
Lehia eskasa denean eta eskaria eskaintzaren gainetik dagoenean, merkataritza-funtzioa kudeatzeko sortzen den erari ekoizpen-joera deritzo. Egoera horretan, ekoizten den guztia saltzen denez, enpresaren ardurarik handiena bere produktibitatea handitzea da. Merkataritza-jarduera salmentek eragiten duten lan administratiboetara mugatuko da.
2. Produktu-Joera
Lehia gogorragoa bihurtzen denean eta eskariaren eta eskaintzaren arteko desoreka desagertzen joaten da. Produktu-joera agertzen duten enpresen ustez, kontsumitzaileek kalitaterik onena eta emaitzarik onenak ematen dituzten produktuak aukeratzen dituzte.
3. Salmenta-Joera
Eskaintza eskaria baino handiagoa denean, enpresen arteko lehia indartu egiten da eta kalitatezko produktua izatea ez da nahikoa salmentak lortzeko. Salmenta-joeraren arabera, kontsumitzaileak erosketara bultzatu behar direla.
4. Marketing-Joera
Marketing-joeraren ikuspuntutik, enpresaren helburuak lortu ahal izateko, nahitaezkoa da bezeroen premiak eta nahiak ezagutzea eta horiek lehiakideek baino modu eraginkorragoan asetzea. Enpresak merkatuak eskatzen duena ekoitzi beharko du, bezeroen premiak eta nahiak ezagututa.
Inbentarioen Kudeaketa eta Lean Manufacturing
1. Stocken Kudeaketa
Stocken kudeaketan, produktu bukatuen inbentarioak, produktu erdiburutuen inbentarioak eta lehengaien inbentarioak daude. Stockak izateak kostuen gehikuntza dakar. Arazoak ez konpontzeko modurik onena horiek ezkutatzea da. Stockek arazoak ezkutatzen dituzte, horiek ebatzi gabe. Enpresek beren eragiketak nola berregituratu ditzaketen pentsatu beharko lukete, inbentarioak murriztu daitezen, eta sortzen diren arazoak ezabatu, arazo horien efektuetara egokitu beharrean.
2. Lean Manufacturing
Lean Manufacturing prozesu operatiboetan xahuketa gutxitzean kontzentratzen dena, prozesu horiek ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen. Horren arabera, zazpi arazo mota egon daitezke:
- Gainprodukzioa: behar dena baino gehiago ekoiztea, aurretiaz produzitzea edo behar den baino arinago.
- Itxaronaldiak: edozein motatako atzerapenak prozesu baten amaiera eman denetik prozesu berria hasi arte, xahuketa dakar.
- Stockak edo inbentarioak: prozesuan eman daitekeen edozein materialen metaketa, bezeroaren beharrak gainditzen dituen material metaketa.
- Beharrezkoak ez diren mugimenduak: prozesuetan langileek beren lana bete behar dute, baina horretarako ahalik eta distantziarik txikienak eginez, pertsonen joan-etorriek ez baitute baliorik gehitzen eta xahuketa baitira.