Eskaria, Eskaintza eta Merkatu Egiturak Ekonomian
Eskaria eta Eskaintza
Eskaria
Ondasun baten prezioa da bere eskarian eragiten duen faktore nagusia. Orokorrean, ondasun baten prezioak gora egitean, eskatutako kantitatea jaitsi egingo da, eta alderantziz.
Badaude eskaria baldintzatzen duten beste faktore batzuk, hala nola, kontsumitzaileen errenta:
- Behe mailako ondasunak: Errenta igotzean, eskatutako kantitatea jaisten da.
- Ondasun arruntak: Errenta igotzean, eskatutako kantitatea igotzen da.
- Luxuzko ondasunak: Errenta txikia denean kantitate txikian kontsumitzen dira, eta errenta handitzean, eskatutako kantitatea errenta baino neurri handiagoan igotzen da.
Eskaintza
Ondasun baten prezioa da bere eskaintzan eragiten duen faktore nagusia. Orokorrean, ondasun baten prezioak gora egitean, eskainitako kantitatea igo egingo da, eta alderantziz.
Badaude eskaintzan eragina duten beste faktore batzuk:
- Ekoizpen kostuak: Langileen soldatak, lehengaien prezioak eta antzekoak igotzean, enpresen mozkinak murriztuko dira eta kantitate txikiagoa eskainiko dute.
- Produktibitatea: Produktibitatea hobetzen bada, kostu berdinekin enpresek kantitate handiagoa eskaini ahal izango dute.
- Merkatu-aurreikuspenak: Etorkizunerako aurreikuspenak onak badira, enpresek eskaintza handituko dute.
Merkatu Oreka eta Desorekak
Prezioa oreka-prezioa baino handiagoa denean
Prezioa oreka-prezioa baino handiagoa bada, kontsumitzaileek eskatuko duten kantitatea enpresek eskainitakoa baino txikiagoa izango da. Egoera honi gehiegizko eskaintza deritzo. Soberakinak sortuko dira, eta prezioak behera egingo du, oreka lortu arte.
Prezioa oreka-prezioa baino txikiagoa denean
Prezioa oreka-prezioa baino txikiagoa bada, kontsumitzaileek eskatuko duten kantitatea enpresek eskainitakoa baino handiagoa izango da. Egoera honi gehiegizko eskaria deritzo. Urritasuna sortuko da, eta prezioak gora egingo du, oreka lortu arte.
Eskariaren Elastikotasuna
Aztertutako aldaketa hau egokia izan da. Prezioak igo dira eta eskatutako kantitatea apur bat jaitsi da, baina diru-sarrerak igo egin dira. Hau da, eskaria zurruna denez, eskatutako kantitatea prezioa baino proportzio txikiagoan aldatu da, eta ondorioz, diru-sarrerak igo egin dira.
Merkatu Egiturak: Oligopolioa
a) Oligopolioa
Oligopolioa da aipatutako merkatu egitura.
b) Enpresen Estrategiak Oligopolioan
Enpresak prezioak jaisten dituzte bezeroak bereganatzeko. Bezeroei eusten saiatzen dira, eta aldi berean, lehiakideenak bereganatzen. Hori irabaziak handitzeko egiten dute, eta horrela, merkatu boterea lortzen dute.
c) Elkarmenpekotasuna
Uste dut enpresa honek hartu duen erabakiak beste enpresengan eragina izango duela, oligopolioaren ezaugarri nagusia den elkarmenpekotasuna dela eta.