Giza Baliabideen Kudeaketa: Prozesu Nagusiak

Ekonomia2,31 KB

Barne-igoera

Barne-igoera erakundearen parte den pertsona bat lanpostuz aldatuz edo egiten dituen funtzioak aldaraziz aurreikusitako antolaketa-beharrak betetzean datza. Bi helburu ditu: langilearen behar garrantzitsu batzuk bete eta enpresaren helburuak lortzen lagundu, enpresa-sailetan pertsona egokiak eta gaituak ezarriz.

Prestakuntza

Prestakuntza enpresaren eta langileen helburuak betetzeko gai diren pertsonak sortzean datza, haien ezaguerak eta gaitasunak hobetzeko eta portaera egokitzeko. Ingurunea azkar aldatzen denez, enpresari bere antolaketaren eta lanpostuen edukien egokitzapen etengabea eskatzen dio, lehiakorra izan nahi baldin badu. Bi hezkuntza-programa mota daude:

  • Prestakuntza lantokian: langile berriak bere lanpostuaren betebeharrak esperientzia duen beste langile baten eskutik ikasten ditu.
  • Prestakuntza lantokitik kanpo: lanean aritzea eta aldi berean lan hori egokitasunez egiten ikasten jarduteak sortzen duen presioa ekiditen du.

Alokairua edo ordainketak

Alokairua edo ordainketak langileak beren lan-zerbitzuak ematearen truke jasotzen duen diruak edo ondasunek osatzen dute. Enpresarentzat kostu handia dakar; enpresen eraginkortasunean, pertsonen jokaeran, eta beren asebetetzean edo satisfazio ezean eragiteko gaitasun nabaria dute. Kontuan hartu beharreko faktoreak:

  • Lanpostuaren balioa: postuak enpresaren helburuei zer neurritan laguntzen dien, lanpostuari dagokion erantzukizun eta autoritate maila, lanpostua betetzeko gaitasuna, lanpostuaren arriskua…
  • Langileak bere eginbeharrak betetzeko modua: egindako lan kopurua eta erabilitako denbora.
  • Langile baten ordainsari osoaren ezaugarriak: oinarrizko soldata eta gehigarriak, sariak, plusak…
  • Mozkin marjinalak: zerbitzu eta prestakuntza, pentsio-plana, zama sozialak (gaixotasunen, istripuen ordainketa).

Lanaren ebaluazioa

Lanaren ebaluazioa lan-errendimenduaren maila onargarri bat definitzea, langilearen errendimendu pertsonala balioestea eta erabaki egokiak hartzeko bi mailen arteko konparazioak egitea da. Helburuak:

  • Langilea bere ahulgunez eta alderdi sendoez informatzea.
  • Zuzendaritzak neurri egokiak hartzea.

Deskargatu

PDF Word HTML