Europar Banku Zentralaren Funtzioak eta Interes Tasa Kontrola

Ekonomia2,9 KB

Kutxa Koefizientea

Erreserba horiei Kutxa Koefizientea deitu izan zaie. Pertsona batek dirua bankuan sartzen duenean, dirua hor daukala pentsatzen du. Europako Bankuak beste bankuei kutxa koefizientea izatera behartzen die. Horrela, mailegu berriak emateko ahalmena murrizten die. Modu honetan ere zirkulazioan dagoen diru kopurua gehitu edo murriztu dezake. Dena dela, bankuek gordailuen portzentajearen zati bat besterik ez dute gordetzen erreserba bezala. Beste diruarekin ahalik eta etekin gehien lortu nahi dute eta dirua sortzen dutela esaten da.

Europar Banku Zentrala

Europar Moneta Batasuna sortu orduko, Europan moneta berri bat jaio zen eta honekin batera banku berri bat: Europar Banku Zentrala. 1998ko ekainaren 1ean sortu zen, eta Europar Moneta Institutuaren ordezkari bilakatu zen. Euroa erabiltzen duten 15 estatuek eurogunea osatzen dute.

Funtzioak

Banku jaulkitzailea Europar Banku Zentrala da. Moneta agintarigorena da, banku nazionalak honen menpeko bihurtu direlarik. Erakunde autonomoa da. Europar Bankua ez da ohiko finantza bitartekaria, pertsona edota enpresekin lanik egiten ez duelako. Europar Bankuak gainerako guztiei –sektore publiko eta pribatuko finantza bitartekariei– ematen die finantzaketa. Banku honen funtzio nagusiak honako hauek dira:

  • Moneta politikaren kontrola: inflazioa igo ez dadin interes tasak finkatzen ditu, bere helburua prezioen oreka eta egonkortasuna mantentzea delarik.
  • Dibisen truke sisteman eragin euroaren balioa babesteko.
  • Urre eta dibisa erreserbak gorde kanpo eragiketei aurre egiteko, adibidez, inportazioei.
  • Billete eta txanponak jaulkitzeko monopolioa du.
  • Europar Batasunaren bankua: zor publikoa jaulki.
  • Bankuen bankua izatea: banku pribatuei maileguak ematen dizkie likidezia arazoak dituztenean.
  • Ikuskari lana egitea finantza sistema osoa modu egokian funtziona dezan.

Interes Tasaren Kontrola

Europar Banku Zentralak oso estrategia zehatza eramaten du moneta politika gidatzeko. Prezioen egonkortasuna KPI (Kontsumo Prezioen Indizea) %2ren azpitik kokatu du eurogunean dauden estatuentzat. Interes tasak irizpide hori kontuan harturik ipintzen ditu. Jakinik interes tasa igotzeak zirkulazioan dagoen moneta eskaintza murrizten duela eta, aldiz, jaitsierak kontrako efektua sortzen duela. Diruaren prezioa EBZk beste bankuei emandako maileguei aplikatzen dien interesa da. Interes tasa hau minimoa izango da beste banku pribatuentzat eta hauek hortik gora eskainiko dizkiete maileguak euren bezeroei. Erabaki hauek zuzen hartzeko ekonomiaren inguruko informazio zehatza behar du. Horretarako estatistika zerbitzu bat du, EUROSTAT izenekoa, eta bere azterketetan oinarrituko ditu erabaki hauek.

Deskargatu

PDF Word HTML