Ekoizpen Baliabideak eta Ekonomia Sektoreak
Ekoizpen Baliabideak
Gizakien beharrizanak asetzeak ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea eskatzen du. Horretarako, ekoizpen baliabideak eta egindako ondasunak erabiltzea beharrezkoa da.
Lurra: Jatorria naturan duten baliabideak dira. Kontzeptu hau lehengaiekin lotzen dugu eta bertan sartzen ditugu lur gainean dauden baliabideak (egurra, fruituak...) edo lur azpian daudenak (mineralak...).
Kapitala: Enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira, eta bi multzo handitan banatzen dira: dirua eta elementu fisikoak edo ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean eta banaketan erabilitako ondasun eta zerbitzuak (eraikuntzak, makinaria, altzariak, ordenagailuak, lursailak...).
- Kapital fisikoa: eraikinak, makinak...
- Giza kapitala: heziketa, know-how...
- Finantza kapitala: akzioak, bonoak...
Lana: Ekoizpen prozesuan parte hartzen duen gizakien gaitasun fisiko eta intelektuala da.
Ekoizpen Baliabideen Konbinazioa
Herrialde guztiek, neurri batean edo bestean, ekoizpen baliabideak dituzte. Baliabideen kantitatea bezain garrantzitsua da baliabide horiek konbinatzeko modua.
Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden faktoreen konbinazioari teknologia esaten zaio.
Ekoizpen Faktoreen Ordainketa
Errentak ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balioa edo prezioa adierazten du.
- Lurra: alokairua
- Lana: soldata
- Kapitala: interesa
Ekonomia Sektoreak
Jarduera ekonomikoa ondasun eta zerbitzu mota askoren ekoizpena da eta haien xedea gizakien beharrizanak asetzea da. Adibidez, tomateak landatzeko, zaintzeko, jasotzeko, almazenatzeko, administratzeko, enlatatzeko, garraiatzeko, saltzeko, beharrezkoak dira gizakiak, makinak, biltegiak, dendak, erosleak eta erabaki horiek hartuko dituzten erakundeak. Jarduera ekonomikoaren eragileak familiak, enpresak eta sektore publikoa dira.
Sektore motak
- Lehen sektorea: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza...
- Bigarren sektorea: metalgintza, kimika, papergintza, elektronika...
- Hirugarren sektorea: turismoa eta zerbitzuen esternalizazioa.
Ekoizpen Aukeren Muga
Efizientzia: Erabilgarri dauden baliabideak teknologia jakin batekin modu ezin hobean erabiltzea da.
EAM (Ekoizpen Aukeren Muga): Gizarte batek, ekoizpen-baliabide eta teknologia-ezagutza jakin batzuk erabilita, denbora-aldi jakin batean ekoitzi ahal dituen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea.
Ekonomia Hazkundea
BPG (Barne Produktu Gordina): herrialde batean, denbora-tarte jakin batean, ekoitzi diren amaierako ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa da.
Ekoizpen baliabideak kantitatean handitzen badira, kantitatezko hazkundea deritzo.
Produktibitatearen hobekuntzari kalitatezko hazkundea deritzo.