Ekonomia Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia3,22 KB

Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuaren hutsegiteak merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira eta gizarte guztiarentzako gogokoak ez diren egoerak sortzen dituzte.

Ekonomia Zikloak

Ekonomia zikloak ekonomia jardueraren gorabeherak dira; hedatze- eta atzeraldi-faseak txandakatzen dira.

Politika Makroekonomikoa

Politika makroekonomikoa Estatuak ekonomia jardueran esku hartzeko eta herrialdearen martxa ona lortzeko baliatzen dituen politiken multzoa da.

Zerga Politika

Zerga politika Estatuak finkatutako helburuak lortzeko, sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoa aplikatuz nahita bideratzen duen jarduketa da.

  • Obra publikoko programak: Haien bidez ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzen dira eta herrialdeko azpiegiturak hobetzen dira.
  • Zerga aldaketak: Familiek edo enpresek kontsumitzeko edo inbertitzeko duten diru kopurua aldatzea da neurri horien helburua.
  • Enplegu- eta heziketa-planak: Lanik gabeko langileak aldi laburrerako kontratatzea eta trebatzea da, ahalik eta bizkorren laneratu daitezen.
  • Transferentzia programak: Egoera okerrenean dauden kolektiboak babesteko helburua dute, aldizkako ordainketen bidez (langabezia, sorospenak, pentsioak…).

Zerga Politikaren Motak

Zerga politika bi motatakoa izan daiteke:

  • Zerga politika hedatzailea: Zergak jaisten dira edo gastu publikoa handitzen da ekonomia suspertzeko.
  • Zerga politika murriztailea: Zergak igotzen dira edo gastu publikoa murrizten da, ekonomia jarduera egonkortzeko.

Estatuaren Aurrekontu Orokorrak

Estatuaren Aurrekontu Orokorrak Gobernuak dagokion urterako dituen gastuen eta sarreren aurreikuspenen zerrenda xehatua dira.

Errentaren Birbanaketa

Errentaren birbanaketa Estatuak ekitate printzipioa betez, merkatuak aurretik ekonomia ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzeko egiten duen prozesua da.

Langabezia Motak

Hauek dira langabezia motak:

  • Frikzionala: Lan egin ahal duten arren, pertsona batzuek borondatez atseden hartzeko edo lan hobe bat aurkitzeko denbora hartzean sortzen da langabezia frikzionala.
  • Urte sasoikoa: Zenbait lanetan, urte sasoi jakin batzuetan dago lana bakarrik; hori dela eta sortzen da langabezia mota hau.
  • Ziklikoa: Langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia krisialdietan eta jaitsi egiten da ekonomia hazten denean.
  • Egiturazkoa: Eremu geografiko edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresen premiak bat ez datozenean gertatzen da hau.

Langabeziaren Kausak

Hauek dira langabeziaren kausak:

  • Langileen ezaugarriak: Adibidez, espezialitate jakin batean langile asko daudenean.
  • Eskari urriegia: Gizarteak ez duelako eskatzen lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu.
  • Gutxieneko soldatak egotea.

Deskargatu

PDF Word HTML